


Gaur, beharrerako bidean, goiko hiruteak daukazan tratuen inguruan joan naz hausnartzen. Zapatuan GARA egunkariaren bidez jakin genuen, erdikoak, beste biei gaiztakeri txiki bat eskatu eutsiela. Ezker abertzaleak konponbide demokratikoaren bidean mugimendu edota adierazpenik eginez gero, inolako garrantzirik ez emoteko, beste alde batera begiratzeko, Espainiako gobernuak gogor ekingo eutsola Ezker abertzaleak burua atera ez egian.
Ezin ukatu leiteke, konfidantza handia eduki behar dala halango gauzak eskatzeko, eta esate baterako, Eusko Alkartasunak ez dau halango konfidantzarik merezi. Gibelak behar dira baina, halango eskari iraingarrien aurrean isilik gelditzeko eta publikoan ez salatzeko. Gibelak behar dira zure senitarteko eta lagunen artean ezker abertzalekoak dekozuzenean. Protagonismo eta garrantzikeriaren gogo antojugarria…
Hobeto ulertzen dot orain Rubalcabaren deskolokea. Dana lotuta eukalakoan eta halako baten euskal sindikatuak dira LAB-en egoitzan izandako Ezker abertzaleko kideen atxiloketa salatzeko protestaldia deitzen dabenak, eta gainera, bere interlokutoreak zirenak manifestazioaren alde azaldu ziren.
Orain ulertzen dot Urkulluren jarrera egun bateko ohealdia zala eta ez ebala inola be egingo Ezker abertzaleagaz batera ezer finkorik, behin eta barriro errepikatzen. Tamalgarria PNV-ko “presidentea” bere “jendea” manifara bidaltzeagaitik barkamena eskatzen ikustea. Orain ulertzen dot Patxi Zabaletaren aurpegia bere etxea arakatu ebenean, Miren, bere alaba ekintza polizial berean atxilotu ostean. Gibelak hireak On Frantzisko!
