Azkenean, Karmele Gabonak paseute etorri da kafetxue pagetan.
- Parkatuko deustezue baia egunotan lieute ibili naz jaietako kontuekaz.
- Parkatute zagoz. baia guk jakin gura dogune da ia zelan joan dan plenoa.
- Ba bueno, ez dago kontetako gauza handirik. Puntu batzuk atzeratu egin ziren, auren artean datorren urteko aurrekontuen onarpena. Oraindik ez dago alderdien arteko adostasunik eta hori lotzeko denpora apur bat gehiago hartu deu udalak.
- Beste alde batetik, Euskal presoen eskubideen aldeko mozino bi egon ziren, bata Bilduk eta bestea PNVek aurkeztuak, baia horren ganean Bilduk berak agindu dau ohar bat IGORRESAREANera eta nik ez deukot besterik esateko.
- Beste kontuak plenoetako gauza normalak: Diru-laguntzak emotea euskera ikasteko, datorren urteko pleno egunak onartu, Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2012ko kudeaketa plana onartu, Igotrans zerbitzua kontratetako ipintea, “Emakumeentzako defentsa ikastaroa” adjudiketea, obra ziurtagiriak, fidantzak bueltatea, obra baimenak…. Honek puntu guztiak aho batez onartu ziren.
- Beste puntu bat Eskoletako patioa estaltzeko obrak adjudiketea izan zan. PNV abstenidu egin zan. Emondako arrazoia: proiektu definitiboa ez deuriela ikusi.
Ez dot ulertu, gai ordenean puntua baegoan, ez dira kapaz izan proiektu hori eskatako?
- Gero galdera erantzunetan gai bi atara ziren: lenengoa, Loiate inguruan egindako lapurretak, honen inguruan zenbait gestino egiteko gelditu zan alkatea eta bigarrena, Berdintasun plana. Argi ikusi zan Igorren neurrira egindako plan hon bat daukagula baina Igorre Danontzat eta PNVrentzat ez dala lehentasunezkoa, martxan ipintea aurrekontuen % 0,012 izanda be. Burrukan jarraitu beharko da.
Eta hemen amaitzen da urte honetako; beste barik:
URTEA ONDO AMAITU ETA HOBETO HASI !!!!

