Igorre Danontzat herri platafomaren baiezko botoa baloratu gura dogu herriaren aurrean. Arduraz jokatu daualako negoziazinoan eta beti prest agertu dalako berba egin eta aurrekontueri ekarpenak egiteko.
Datu bat, zenbakietara etorrita 4 milioi 164 mila eta ehun euroko aurrekontuan, dirua partida desberdinetan zelan gastau, %98ª baino gehiagoan ados egon gara eta zailtasunak puntu gitxitan topau doguz.
Honek esan gura dau, gaur, nahiz eta kontrako botoa emon aurrekontu honeri errealidadean ez dagoazala kontra, %1,92 diferentzia, dirua honetan edo haretan inbertidu. Bakotxaren filosofian barruan baina Igorreren ona gura dauanak ezin deutso ezezkorik emon aurrekontu proposamen honeri.
Bilduren apostua inbertsino soziala izan da aurtengo aurrekontuetan. Pertsonetan be inbertidu egin behar dalako nahiz eta emoitzak ladrilluenak baino beranduago etorri. Mezidu daualako bihar etziko gazte, ume, herritarretan dirua jartzea eta batez be, bizi dogun egoera krisi ekonomiko moduan definitan gabizenari benetako urteera pertsonen eta geu garenaren kudeaketagaz eta kulturagaz gainditu behar dalako.
Horregaitik eroango dogu aurrera parte-hartzeko proiektua, herria eta erakundeak hurratzeko, parte-hartzea antolatu egin behar dalako kultura horretan heztea gura badogu bihar etziko igorreztarrok geure erabagiak hartzeko gai izan gaitezan eta ez lau hormen artean bulegoetan itxita dagozan bi pertsonen artean onartzea herri osoarentzat urte guztia baldintzatuko daben zenbakiak.
Batzuk guri hori leporatzen badeuskue be, zenbakiak ipini baino ez doguzala egiten, zeroak ipintea bakarrik ez da herri bat ezagutzea eta beharrizanak asetzea baina gatxa da urteetako zuon dinamikari alternatiba errealak topau deutsaguzala onartzea. Parte hartzea kritikauko dozue, baina zegaitik? Benetan sinistan al dau oposizinoak parte-hartzean?
Erantzuna ez dakienarentzat, egoera bat planteauko dogu. Hamabosterik plenoak egiteari, herrian aurrean agertzeari ezetz bozkatu deutsazue birritan, beraz parte-hartzea zer da, egotea eta ikustea? Foroetarako deialdian nortzuk egon ginan danok dakigu hemen beraz herriaren hiru alor batu ziran batzarretan ordezkari politikook, udal teknikari eta beharginak ondo bete eben euren papela, herritarrak zoriondu genduzan eta barriz be zoriontzen doguz.
Proiektoari lepoa emon eta gero zatozie ezetzagaz, ikusi barik eta inongo aukerarik emon barik, ezta konfiantzaren gitxiengoa be. Komisinoak zabalak dira, gonbidatuak ekarteko aukera be badago eta oraindik ez dogu inongo ekarpenik jaso, ezetzak bai, zalantzak ugari baina aurrerapauso eta pentsatzeko konpromiso bakar bat ere ez. Oposizino eraikitzailea definitzen dozue, mila igorreztarren babesa daukazue eta bost ordezkari udalean baina pentsau al dozue herriak zer esango dauan? Guk beste jarrera bat espero genduan, adostasunezkoa eta alkarlanekoa.
Aurrekontuen beste partidetan ez dogu aldaketa handirik proposatu. Kultura eta kirolean orain arte dagozan partidak mantenduko doguz, baina ez mantendu mantentzeagaitik, beharrezkoa dalako baino eskaintzak emotea herritarri kultur etxean esate baterako, Arratiako erreferente kultural bihurtzen dabilen honetan eskaintza murrizteak ez ebalako zentsurik izango. Bardin kirolean, emoten diran ikastaro eta kurtsilloak baino zer gitxiago?
Baina gero bai, ausartak zarie batzuk bigarren kapitulotik dirua kentzeko. Ausartak austeridadea apliketako, emoten dau marianogaz bazkiten dozuela egunero. %7ª kendu behar da, nondik bardin da, kendu, gitxitu, argitarako diru kopurua bajatu egin zenduen eta ez zenduan jakin ezta urte amaieran ordaintzen danik be baserri guztietako farolen gastua, ezta argi indarrak ze igoera izango dauan be. Teknikariek, ekonomistak egindako prebisinoak ez dozuez ontzat emoten, zalantzan jartzen dozue berak egiten dauazan aurreikuspenak esanez gitxi arriesgatzen dauala, oso kontserbadoreak dirala gure aurrekontuak.
Adibide bat ipintearren, aurkeztu zenduen proposamenean inbertsino soziala eta pertsonengan inbertitzeari eta beste hainbat errekorteren ostean 80.000 mila euro atera dozuez hirigintzan gastatzeko, argi dau, zuok frontoiari txapela ipinteko moduko diru partida atera dozue.
Hirigintza gaietan behin eta barriz eskatu dozue proiekto handi baten, proiekto itzel baten beharra, eta zuon ahotik ez dau urten proposamen bakar batek be. Ez zarie gai izan idatziz aurkezteko, izena eta abizena jartzeko zeuok aurreko plenoren batean bota dozuen moduan. Zer da gura dozuena, zer da zeozer handia egitea? Ez dogu aituten
Bizi doguzan garaiok ez dira inbertsino erraldoiak egiteko. Gure ustez gauza txikiak egin behar dira, txikiak, arin efektibitateaz eta hurbilekoak, auzoetako bideetan zein erdigunean, danok osatzen dogulako herria,
Ske superávit handia egoten da, eztakit zenbat milloiko remanentea egotea ez da egokie. Ez da egokie norentzat, zuontzat, aurreko ANVkoan behar ona aitortu behar dozuelako, edo herrien aurrean argi geratzen dalako aurrekoen gestinoa egokia izan zala?
Ezin da ukatu zenbakiak hobeak dirala positiboan negatiboan baino eta Igorreko herriak beti izan dau zorioneko joera hori, urte luzeetan atzera egin da be, ondo ikusten da ebatzi hori. Aurten sobrau dan dirua, datorren martien, bi hilabete eskas barru herriarena izango da, ez da ezer galduko eta mahaiaren bueltan jesarrita pentsau beharko dogu danon artean zetan erabiliko dan diru kopuru hori, eta alde horretatik patxadaz aztertzea komeni jaku.
Ez dagozan kontraesanak topau gurean daroazuez azken asteok, eta mahai honek lau hanka dekoz, hemen gagozan hiru taldeen ordezkariak eta kanpoan dagoen gehiengoa, hankarik sendoena, herria. Zer deko oposizinoak herriari eskaintzeko? Erantzunkizun garaiak dira bizi doguzanak, erantzunkizuna behar dau agintean dagoenak eta erantzunkizun bardinagaz jokatu behar dau oposizinoak be.
Onartu geinke gure kontra egitea alderdi moduan baina aurrekontu honeri ezetza emotea herriaren kontra joatea da, herriak gura eta eskatu dauana ez ikustea eta neurri batean igorreztarrak zigortzea.
Gazteetan ekintzak eta proiektuak beste erakunde batzuen eskuan egon danean ia aurrekontu bikotxa izan dau eta danok dakigu zer egin dan diru horregaz. Igorreko gazteek ez dabe inongo onurarik jaso eta danok dakigu diru hori nora joaten zan eta zer jaso dogun bueltan.
Pasilloetan entzun dogu beste aukera bat emon behar jakola GIBeri, baina zenbatgarren aukera izan dabe orain arte? Urteak dira sortu zala, zeuok boterean egongo zinien seguraski eta ordutik hona ikusi dogu urtez urte zelango diru kantidadeakaz ibili dan funtzionetan. Ez dogu hortik ezer txarrik adierazo gura, iraganak zeozetarako balio badau akatsetatik ikasteko da eta guk geure egiten dogu ikasi doguna. ( Zaztaparrak proiektua azaldu)
Bardintasuna da beste arantzetako bat. Guretzat lehentasunezko egitasmo bat zan baina aurten azkenean baztarretatu behar izan dogu, bestela pasau ezinezko langa izango zalako. Herritarrok, ba al dakixue udaletxeko goiko solairuko kaxoi batean sartuko dogula udalbatzak onartutako bardintasun plana eta bere egunean emankundek zoriondu ebana? Mahai honetako inor ba al da gai horren zegaitia azaltzeko, herritarrok ba al dakizue hori? 36.000 euro kostau zan diagnosia egin eta plana burutzea.
Bardintasun komisinoan onartan dozue plana martxan jarri behar dala, teknikari bat orduka kontratetea beti be mankomunidadetik zeozer lortu arte, gero ogasun komisinora zatozie eta 8000 euroko aurrekontua ipinten deutsazue,
Ba al dakigu zeintzuk diran igorren dagozan puntu ilunak? Emakumezkoakaz egon al zarie jakiteko zein lekutatik diran bakarrik pasetean bildur? Badirudi kontu hau Bildurena bakarrik dala eta ez, hemen gagozan danon ardura da herrian bardintasunan alde behar egitea.
Euskara da batzen gaituena esan da hainbat bider, batu behar bagaitu ados baina ez al dau ezetako balio euskara teknikariak eta euskara batzordeak, alderdi eta herritarrak osatutako batzordeak ontzat emoten dauan aurrekontuak.
