Berbaldia emoten etorriko da Juan Manuel Sánchez Gordillo, Marinaledako alkatea, udalgintza parte-hartzailearen eta bere herriko esperientziaren inguruan. Udalaren Komunikazino eta parte-hartze sailetik antolatutako ekimena da, Igorreko Udala herritarren parte-hartzearen inguruan egiten ari dan beharraren barruan.
Pasa dan abenduan foro bi antolatu zirean Udalaren eskutik Igorreko parte-hartze sistema osatzen hasteko. Saioetako batean, kanpoko esperientziak ezagutarazi zirean, Otxandiokoa bata eta Marinaladekoa bestea. Hemen dekozue aurkezpenerako erabili zan powerpointa Marinaleda aurkezpena interneterako
Gordilloren berbaldia apirilaren 23an burutuko da, astelehenez, Igorreko Kultur Etxean, 20:00etan.
