Plazak bete, kartzelak hutsitako. Horixe zan atzoko Goazen plazara egunaren lema. Eta 12:30etatik aurrera, apurka apurka bete zan Igorren Kultur Etxeko plaza, Herrira-ren deialdiari erantzunda. 70 lagun inguru bertaratu zirean, eta euren txalaparta, bertso, esku-soinu, kantu, jantza, berba eta argazki erraldoiakaz bete eben plazea.
Hemen doatzue laburpena, iruditan (eskerrik asko argazkilariari erreportajeagaitik).
Eta eskerrak ez ebela euririk egin! Arratia mailan, Dima (100 lagun), Lemoa (50), Artea (30) eta Zeanurin be egin zirean kontzentrazinoak eguerdian. 15:00etan eskualde mailako bazkaria egon zan Lemoako eskoletan, baba gozoa eta postre are gozoagoa eta aurretik, Arratiako errepresaliatuentzako berba gozoak, loreak eta txalo beroak. Iñaki Bilbao eta Tomas Linazaren gutun bana irakurri zan bazkaltzen hasi aurretik. Jan, apur bar kantatu, mahaia batu eta Arratiarock, gaztetxe ondoan.
Afu izan zirean festibaleko lehenengoak, dantzarako gonbitea, 19:30ak inguruan, eta ostean etorri zirean Itziarren semeak. Honen ostean, dispertsinoaren inguruko Arratiako lekukotzak jasoten dabezan bideoa eta ekitaldia, bertoko errepresaliatuak gogoratzeko (Iñaki Bilbao, Tomas Linaza, Edu Perez de Anuzita eta Ana Petralanda). Eta gero, Antton, Koma, Vendetta eta Nik Khaos, egunerako beren beregi egindako kanta aurkezten ebenak, presoen ingurukoa. Egun luzea eta labur egin zan gaua.








