BEZa %21era igon, behargin publikoei gabonetako paga kendu, langabezian dauzenan prestazinoak txikitu… Ahula zan ongizate estatua guztiz desegin eta herritarren kontrako lapurreta jarraitu. 100.000 milioi euro bankarentzat eta 68.000 milioi euro murriztu beharra pentsiotan, zerbitzu publiko eta prestaziotan. Matematika argiak “etxekoen eta betikoen” alde, elite politiko-finantzieroen alde. Horixe da PPren gobernu “interbenituak” dakarrena. Erreskatearen ordaina. Banka erraldoia eta Bruselan dago “espainiar burujabetza”. Hondamendira garoatza Espainiak eta alternatiba egon badago, burujabetza politiko eta ekonomikoan oinarritua. Rajoyren barikuen aurrean, aldaketarako agenda antolatu behar dogu Euskal Herrian.
Sindikatu eta gizarte eragileek mobilizazinorako deia egin eben Bilbon. Martitzenean kontzentrazinoak egingo dabez goizez Lanbideko bulegoen aurrean eta arrastiz be ekimen ezberdinak egongo dira, “Herritarrontzat pobrezia, bankarentzat dirua. ¡No a los recortes!” lemapean. Erantzun eta eraikiteko ordua, Espainiatik alde egiteko ordua.
