Gaur iluntzen izan da aurkezpena, jaietako egitarauaren lehenengo ekintza moduan. Urtarrilean ipini eben martxan Lemoako Gaztetxekoek Mikroipuin erotikoen masterra euren blogean. Dozena bat lagunetik gora hartu eben parte ekimenean, euren testuak idatziz, iruzkinen bidez, interneteko anonimatotik beti. Testu indartsu eta pasinozkoak, herri-kultura, elitetik urrundua.
Orain, testuak hartu, ilustrazinoak sartu eta paperean argitaratu dabez; aldizkaria, fanzinen estilora, A-5 formatoa fotokopiatuta. Euroan ipini dabe salgai ohiko lekuetan. Gaurko aurkezpenean Lemoako Gaztetxeak bere sorreratik literatugaz eukin dauen harremana azpimarratu eben, bertan aspalditik antolatu baitira antzerki zein errezitalak, Iker Yurrebasoren lanak bertan eukin dabe aterpe (“Ametz” eta “Haizean aurpegian” liburuak Gaztetxeak argitaratuta dagoz), bere inguruan sortu dira aldizkariak (oin dala 10-11 urteko “Karea” efimeroa edo beste neurri batean, “Lemoa tudei“) eta kontu garrantzitsu bat, Gaztetxean egunero erosi dabela egunkaria… Ostean eztabaida interesgarria sorkuntza, kultura eta Gaztetxearen funtzinoaren inguruan, etenbako gogoetan beti.
Sorkuntza lan kolektiboa aurkeztu da gaur, faktoriako azken produktua, euro baten truke eskuragarri. Irakurtea eta ikustearen plazerrak alkartuta. Argi dago jendeak idazteko gogoa dekola, gai eta baldintza egokiak ipinita; irakurtea baino ez da falta.
