Jarraian, Estrasburgon burututako ekimenen kronika:
Herrirak hainbat bilkura burutu ditu azken egunotan Europako parlamentari ezberdinekin.
Asteazkenean Martina Anderson Sinn Féineko europarlamentariarekin elkartu ginen. Anderson, Ipar Irlandako preso ohia da, Ipar Irlandako Asanbladako kidea izan da.
Ostegunean Jose Luis Linazasoro European Free Alliance-eko idazkari nagusiarekin bilera egin genuen, baita Ana Miranda BNG alderdiko parlamentaria eta EFAko kidearekin ere. Talde horretan herri ezberdinetako parlamentariak biltzen dira: Eskozia, Catalunya, Korsica, Valonia, Gales… EFAko kideek biziarteko zigorraren inguruko kezka azaldu zuten, galdera parlamentario bat egiteko aukera planteatuz.
Ondoren, Tatiana Zdanoka Letoniako europarlamentarioarekin elkartu giñen Espainiar eta Frantziar estatuetako espetxeetan ematen diren muturreko egoeren inguruan hitz egin genuelarik . Catherine Greze frantziar estatuko parlamentarioarekin izandako bilkuran Ines del Rioren kasuaz hitzegin genuen, baita sakabanaketaren inguruan frantziar estatuak mantentzen duen jarreraz ere. Azkenik, Jordi Bacardit ERCko idazkariarekin batu gara.
Oso positibotzat jotzen ditugu egindako kontaktu hauek, horietatik dinamika berriak eta lan egiteko aukera ezberdinak planteatzen ari direlako Europa mailan.
Eguerdian Euskal Herritik joandako 77 lagunek elkarretaratzea egin dute Europako parlamentuaren aurrean, eta bertara hurbildu diren kazetarien aurrean deklarazioak egin dituzte Herrirako kideek. Bizi osorako espetxe zigorra kentzeko eskatzeaz gain eta espainiar nahiz frantziar gobernuek daramaten espetxe politika aldatzeko ere eskatu dute bertaratu direnek.
Ondoren, Estrasburgoko hirigunera abiatu eta manifestazioa egin da alde zaharreko kaleetan zehar. Bertako plaza esanguratsuenetan bilkurak egin ditugu aulkiei protagonismoa emanez eta informazioa banatuz. Manifestazioa espainiako kontsulatuaren aurrean amaitu da.
Datorren astean Irailak 20, Entzutegi nazionaleko zigor salaren plenoak aztertuko du Ines del Rio Tafallarraren Estrasburgoko epaitegiak emaniko sententziaren inguruan nolako irizpidea ezartzen duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten 69 presoen kasuan.
Besterik gabe, adi datozen asteetan egongo diren mobilizazioei.
Eskerriko asko ekimenean parte hartu eta hainbat aportazioen bidez lagundu dezuen guztioi. Guztion ahaleginaz… EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!!!
Honetaz aparte, zapatuan kontzentrazinoa burutu zan Merkartean. Ostean, presoen aldeko bazkaria burutu zan frontoian, giro onean.


