Euskal Herria Bildukoak badabiz apurka apurka euren kanpainako plangintza, Igorreko etxeetara buzoneatu ebena, betetzen. Asteburu betea izan dabe. Bariku iluntzean, jaima eta txokolatada Agirre Lehendakarian. Zapatuan, eguerdian kotxe-karabana eta arrastian, BECetekada Barakaldon, ekitaldi zirraragarrian.
Domekan, ekitaldia egin eben Areatzan, udaletxeko arkupean, Arri Zulaika balmasedarraren presentziagaz. Trikitilariak, sagardoa eta mokadu bat jateko aukera, giro onean, euria botalean ibili arren.
Ohitura dan moduan, datozen egunotan banatuko dabez botoak etxeetatik. Barikuan, kanpaina amaieran, triki poteoa egingo dabe 19:00etatik hasita Igorren. Zeanurin aldiz, kotxe-karabana eta afaria egingo dabez egun berean (txartelak erosteko azken eguna eguaztenean).
