Atzo, EAEko 1998ko hauteskundeen emaitzak aipatu neutsuezan hemen, eta, baita be, iazko Espainikako gorteetakoenak; emaitza orokorrak aztertu genduzan. Gaur, ordea, Igorrera mugatuko gara datu-azterketa horretan.
1998. urtean, Lizarra-Garaziko akordioaren eragin baikorra bere goreneko puntuan egoanean, hauteskundeak burutu ziren, gure herrian be, Gasteizko legebiltzarra aukeratzeko. Hauteskunde horietan 1.217 boto jaso ebazan EAJ-PNVk, EAko botoak eta Euskal Herritarrokenak 985 izan ziren, orduan; PSEk 128 lortu ebazan eta 126 PPk; EB-IUk 28 boto eskuratu ebazan.
2011. urteko Espainiako gorteetarako bozetara Amaiur aurkeztu zan eta honako hauek dira iaz Igorren eskuratutako emaitzak: EAJ-PNVk 1.004 boto, Amaiurrek 1.036 boto, 147 PSEk eta 106 PPk; EB-IUk, bere aldetik, 35 boto lortu ebazan.
Datu horiek mahai gainean, askoz hobeto aztertu ahal izango dira domekako emaitzak; egunkarien iragartze interesatuetatik at, oinak lurrean, eta Ezker Abertzaleari jagokona behintzat, begiak etorkizunean jarrita, eta gaur egungo errealidadea ondo aztertuz eta interpretatuz.
Edozein kasutan Euskal Herriarentzat oso garrantzitsua da ehbilduk ahalik eta boto gehien eskuratzea, hori test ezinhobea izango baita Euskal Herrian abiaturiko prozesu independentistarentzat. Erraza ez da izango, jakina. Urkulluk larrosaz margozturiko agertokia deskribatzen dau bere irakurritako interbenzio guztietan, ondoren aplikatu leukeen eskoieko politika eskutatuz; baina, ehbildu Herri oso baten etorkizunaz dabil berbetan. Egun gutxi barru, benetako azterketak egin ahal izango doguz; bitartean, zuon eritziak ezagutu gura neukez… Lasaitasun osoz astindu ahal dozuez teklauak.
hori dok potroak bere lekuen eukite la oxtia, egurre sabino !!!!