Herriak bozkatu egin dau, eta jakin badakigu zelango emoitzak utzi deuskuezan domekako hauteskundeak. Alderdirik bozkatuena EAJ-PNV izan da gurean 1097 boto bilduta; alderdi horrek 1293 boto eskuratu ebezan 2009. urteko hauteskunde autonomikoetan eta 1004 iazko Espainikako kongresurako hauteskundeetan.
Oso hurbil gelditu da ehbildu ezkerreko koalizio independentista 1035 botogaz. 2009. urteko emoitzei erreparatuz gatxa da erreferentzia zehatza topatzea; orduko hartan ezker abertzalearen marka izan zen legez kanporaturiko D3Mk 445 boto hartu ebazan. Aldi berean, 195 bozka hartu ebezan Eusko Alkartasunak eta Aralarrek, barriz, 114. Esan liteke, beraz, ehbilduk ordezkaturiko esparru politikoak 745 bozka batu ebazala aurreko autonomikoetan. Lortutako emaitza iazko Espainiako kongresurako Amaiurrek lortutakoaren pare gelditu da, iazko horietan 1036 boto lortu ebazala Amaiurrek.
Urrun samar gelditu dira PSE eta PP. PSEk 112 boto eskuratu dauz Igorren; 2009. urtean 198 lortu ebazan eta iazko hauteskundeetan, barriz, 147. PPk, barriz, 48 bozka hartu dauz; 2009. urtean 64 eta iazkoetan 106.
