Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘ARRATIA NEWS’ atalaren artxiboa

Diman gaur goizean ataratako argazkia.

pankarta greba

Read Full Post »

10:00etarako egoan hasiera iragarrita. Bi zutabe, bata Zeanuritik, bestea Bediatik, oinez, Igorren alkartu eta Dimaraino jarraituko ebenak. Holan erantzun jakon Arratian Herrira-ren deiari, Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira. Eguna Dimako frontoi txikian egindako ekitaldiagaz borobildu zan.

Zeanurin

Areatzan

Areatza Areatzako plazan

Artean hamaiketako gozoa eukin eben martxako parte-hartzaileek.

Artean hamaiketakoa

ArteaArtea 2Arantzazuko plazan jente gehiago egoan itxaroten.Arantzazu

Martxaren bigarren zutabea, Bediatik urten eta Lemoatik pasatuta, Igorrera abiatu zan.

LemoanLemoatik igorrera Lemoan 2 Lemoan 3

Igorren alkartu zirean bi zutabeak, Zeanuritik etozenak eta Bediatik etozenak.

Igorre

Eta amaiera, Diman. Trikitilariak, gazteak Ondarruko herri harresikoei Iheskide-ren kanta bat eskainiz, David kitarragaz “Nire aitaren etxea” astintzen, Iñaki Iturriotzen bertsoa danon artean kantatuta, Herrira denda, Arratiako herri desbardinetako kideek osatutako mosaikoa, Joseba Sarrionandiaren “Lagun presoei gutuna”, Ana Petralanda iheslari dimoztarraen gutuna… Jende asko, giro ona eta presoen eta iheslarien alde martxan jarraitzeko konpromisoa.

pankarta dima 2 Koplak kantatzen David gazteak Aurkezlea Argazki masiboa entzuleak (2) entzuleak Testua irakurtzen + mosaikoa

Read Full Post »

IrudiaAspaldi esperotako notizia. Eduardo Perez de Anuzita Arratiara bueltatu zan atzo, ia 19 kartzelan pasatuta gero. Eguen goizean askatu eben Murtziako espetxetik eta egun horretan bertan, gauez heldu zan Loiura. Itzelezko harrera beroa izan zan aireportukoa, loreak, dantzak, pankartak, besarkadak eta poza, poz handia. Handik Deustura eta berotasunak jarraitu egin eban.

Eta atzo, Arratian zehar ibili zan, Lemoa, Dima eta azkenean, ongi etorria Igorren. Bertsoak, loreak, dantzarien agurra, kolektibo ezberdinen opariak, Arratia zein Deustutik eta musika, eguzki beroaren azpian. Eguna borobiltzeko, 150 lagun alkartu ziren bazkarian, eta beren beregi prestatutako koplak kantatu ebezen. Giroa ezin hobea.

“Bat gitxiago”. Beste guztiak herriratzeko beharren jarraitzea baino ez da falta…

IrudiaIrudiaIrudia

Dantzariak Igorren

bazkarian

Read Full Post »

Zorroztarrien topatu dogu bideoa. Gaurko LABen martxa eta ekitaldiaren laburpena. Langileria burrukan!

 

 

Read Full Post »

Igorreko eskola txiki gelditu da, eta sartu beharreko ikasle danak ez dira bertan sartzen. Datorren urteari begira, hainbat ikasle beste herriren bateko eskolara bidali gura ebezan Hezkuntza Sailekoek; baina, Inazio Zubizarretako irakesleek, Guraso elkarteak eta Igorreko Udalaren elkarlanari esker lortu da datorren urteko arazoa konpontzea.

Dana dan, hurrengoko urteotan, arazoa larriagotu egingo da; argi dago eskola handitu egin behar dala. Helburu horregaz dabiz guraso elkartekoak sinadura biltzen. Hor egoten dira eskola irteeran euren jaima eta guztiz. Ez dabe gure Igorreko umeak beste herriren bateko eskolara joan behar izatea.

Sinadura bilketa horregaz indarra egin gura dabe hezkuntza sailaren aurrean.

Read Full Post »

Burruka gogorra Cementosekoa. Abenduaren 5etik greba mugagabean. Beharginen akanpada enpresa atarian. Mobilizazinoa ugari Lemoa, Bilbon zein Madrilen. Herritarren eta udalaren babesa. Agerraldia egin dabe beharginek gaur enpresan bertan.

Irudia

Irudia

Cementos Lemonako Enpresa Batzordearen oharra

Langileen borrokari esker, kaleratutako 16 lagunak lanera itzuliko dira

«2012ko irailaren 25etik mobilizazioetan, eta urte bereko abenduaren 5az geroztik, 140 egun baino gehiago greba mugagabean eman ditugu Cementos Lemonako langileek, Cementos Portland Valderrivasek ezarritako enplegu etete espedientearen ondorioz izandako kaleratzeen aurka.

Pasa den otsailaren 25ean CHR irlandarrak enpresa erosi eta gero, gatazka konponbidean jartzeko asmoz negoziazio gogor eta zailak hasi genituen.

Azkenean, AURREAKORDIOA lortu da. Langileen asanbladak gaur goizean aho batez berretsi du aurreakordioaren onespena. Ondorioz, kaleratutako 16 langileak berriro lanera itzuliko dira. Aurreakordioan jasotzen da, halaber, lan erreformari aurre egiten dioten klausulekin osatutako hitzarmen kolektiboa sinatzea eta beste hainbat neurriri begirako akordioak.

Cementoseko enpresa batzordeko kideek eta langileok orohar, dei egin nahi dizuegu hedabideoi, bihar larunbata goizeko 11.00etan Lemoako lantegian egingo dugun AGERRALDIRA bertaratzeko. Bertan azalduko ditugu akordioaren GAKO NAGUSIAk eta topa egingo dugu, langileon lorpen hau ospatzeko.

Ezin dugu amaitu gatazka honen konponbidearen alde aktiboki parte hartu duten langile guzti-guztiak zoriondu gabe. Eskerrak eman nahi dizkiogu Lemoako herriari, eta eskualdeari orohar, hilabete gogor hauetan erakutsitako elkartasunagatik.
Lortu dugu! Zorionak eta eskerrik asko!!

Lemoan, 2013ko apirilaren 26an
Cementos Lemonako enpresa batzordea»

Read Full Post »

Irudia

M1 Arratian

M1 Arratian kartela

Read Full Post »

Gaur arrastiko 20:00etan, eta Herrirak presoen alde deitutako konzentrazioaren ostean aurkeztuko dabe Igorreko Sortu. Aurkezpen dinamikoa eta laburra izango da eta, bertan, behar koperatiboaren garrantzia irudikatuko dabe.

Igorreko Kontseiluak bidali deuskun oharraren arabera, hainbat igorreztar hartuko dabe parte ekitaldian eta aspertzeko aukerarik ez da egongo. Ekitaldia Kultur Etxeko plazan egitekoa da; baina, eguraldia gehiegi kaskartuko balitz, badaukie alternatiba antoaltzaileek.

Ekitaldiaren amaieran jateko eta edateko zeozer egongo da Sorturen sorrera behar bezala ospatzeko.

Read Full Post »

Atzo enteratu ginen, Berria-ren bidez.

Igorren 37 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean, bikotekideari eraso egin diolakoan. Ertzaintzak azaldu duenez, etxean izan da ustezko erasoa; ertzainak hara bildu direnean aurpegian kolpeak jaso izanaren zantzuak zituen emakumeak.

Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia. Argi eta ozen esan behar dogu nahikoa dala eta ez dogula gehiagorik onartuko. Erasoen aurrean, autodefentsa feminista!

Read Full Post »

20130329 Kontzentra argazkia

Erlojuaren orratzak ez dira sekula gelditzen eta denborak atzeraezintasuna zer den ez dakiela aurrera egiten du. Geldiezina, aldaezina, iragandakoak errepikatzeko aukerarik eman gabe. Euskal jendarteak, aldiz, aspaldi markatu zuen bere iparrorratzaren norbanidea. Konponbidea eta bakea dugu helburu. Ez da helmuga erraza, urtetako sufrimendua eta gatazka luzeak ondorio eta eragin latzak utzi baititu gurean. Denborak aurrera egiten du bitartean, atsedenik hartu gabe, eta oraindik ere sufrimenduak eta giza eskubideen urraketak hor diraute. Hala ere mapa, kartografia eta pergamino guztiak eskutan, ilusioaren bultzadapean, bidean agertzen diren oztopo guztiak gainditzeko prest gaude.

Sentsazio eta emozio ezberdinen kontrasteak milaka euskal herritarren bihotzak kolpatzen du. Denbora arearekin zenbatzen zen garaietan abiarazi zen sakabanaketa, baina garai digitalean ere sufrimenduaren ordua markatzen jarraitzen du euskal jendartearen gehiengoan samina eraginez. Denbora aurrera doa, minutuak, orduak, egunak, asteak edo urteak. Atzera egiteko aukerarik gabe, etorkizun hobe baten desioan. Alarmak jotzen du, euskal jendartearen zati handi batek hala behar du, euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriekin amaitzeko unea da.

(more…)

Read Full Post »

Older Posts »