<iframe src=”http://www.kanaldude.tv/embed/2174/?title=1&auteur=1&” width=”432″ height=”243″ frameborder=”0″ webkitAllowFullScreen allowFullScreen></iframe>
‘SAREAN AURKITUA’ atalaren artxiboa
Herria dogu arnas: Ana Petralanda arratiarraren lekukotasuna
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged Ane Petralanda, euskal iheslariak, Euskal preso eta iheslariak etxera, herria dugu arnas, iheslariak on 2013/06/04 | Utzi erantzun bat »
#herriharresia Ondarrun
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged herri harresia, ondarru, urtza alkorta on 2013/05/12 | Utzi erantzun bat »
Bertaratzeko deialdia egiten dabe Ondarrutik. Gaurko egitaraua:
Info gehiago turrunen.
Mobilizazinoak, barriro gertatu ez daiten
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged herrira, kartzela, presoak, xabier lopez peña on 2013/04/01 | Utzi erantzun bat »
Xabier Lopez Peñaren heriotza argitzeko eskatu dabe Herrirak. Etxeratek eta bere senideek.
Eta bihar, Aberri Eguna
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged Aberri Eguna, independentistak on 2013/03/30 | Utzi erantzun bat »
Herritarrak alkarreri euskara emoten KORRIKA Igorren
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged euskara, Igorre, korrika, Korrika 18 on 2013/03/21 | Utzi erantzun bat »
Angel Figueroa gaixorik egoan presoa hil da
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged anjel figueroa, herrira, presoak on 2013/03/17 | Utzi erantzun bat »
Martxoaren 20a: egun seinalatua Euskal Herriarentzat
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged estrasburgo, euskal preso eta iheslariak, Ines del Rio, parot doktrina on 2013/03/17 | Utzi erantzun bat »
Nor da Urkulluren inspirazioa aurrekontuak aurkezterakoan?
Posted in SAREAN AURKITUA on 2013/03/14 | Utzi erantzun bat »
Lemoako PNVren gestio ona… baina, puroak eta pernilea erosteko.
Posted in BIDEOAK, SAREAN AURKITUA, tagged Arratia, ehbildu, Lemoa, PNV on 2013/02/01 | Utzi erantzun bat »
EHBildu, autokritikarako tarte bat
Posted in SAREAN AURKITUA, tagged Arratia, ehbildu, hauteskundeak, Igorre on 2012/10/24 | Utzi erantzun bat »
Lehenik eta behin, esan nahi dut atzokoa garaipen argia dela, oso argia, bereziki Araban, eta horregatik gaur pozik egoteko eguna da.
Bigarrenik, uste dut galdu dugula geneukan kutsua, beti izan duguna, kanpainetan ezberdinak ginen, politika egiteko ezberdinak, gaur besteak bezalakoak gara, besteen kanpaina berdinak egiten ditugu. Atzo Mintegi andereak irain bat eskaini zigun, aktibistak deitu gintuen. Hori, niretzat, irain larria da. Baina arrazoi handia duen iraina. Aktibista bihurtu gara, zein momentutan? Ilusioa galdu dugun momentuan, eta zaila izango da ilusio hori berreskuratzea.
Hirugarrenik, indar batuketak garrantzi handia duela ez dut ukatuko, hala da. Indar batuketarik gabe, ez geundeke gauden lekuan eta ez ginen izango gaur garen guztiak. Baina indar batuketa, “zukgua” elektoral hau, soilik da aurrera pausua bakoitzaren ezberdintasunak onartu eta errespetatzen baditugu, eta guk gure nortasun propioa galdu dugu kolektiboaren mesedetan.
Laugarrenik, EHBILDUren boto emaileen zati inportante bat, gazteak gara, eta hori oso argi omen zegoen zerbait da. Gazte Bozka hori gureganatzeko egindako lanketa nuloa izan da. Guztion errua izango da, hori argi daukat, baina argi dagoena da, ez dugula gureganatu, beste gauza batzuen artean, jarritako hautagai garrantzitsuen adin media oso altua zelako, eta Mintegi bera, gazteontzat ezezaguna zelako, hautagaia izan baino lehenago.
Bosgarrenik eta azkenik, beti izan dugu, indar oso handi bat, indar hori, herrian dago, herri mugimenduan. Azken urteetan, izan ditugun prisak behartuta, herri mugimendua alde batetara utzi dugu, ez ditugu instituzioak mugimendu horren mesedetara jarri, eta horrek min handia egin digu. 2 urte ditugu aurretik, hauteskunderik gabe, tartean EHBilduko zati inportante bati, Sortu Prozesua dagokigu, Gazte Prozesua ere, Gazteoi. Bi urte hauetan, klabe hauetatik eta beste askorengatik tiratu eta konpondu beharko ditugu. Gasteizko Martxoko Iraultzako oihu ahantzi bat zioenez, “La lucha está en la calle, y no en el parlamento!” Aurrera!
P.D. Gipuzkoako balorazio bat, eskatzen zait. Ez gaitezen engainatu, Bilduk akatsak izan ditu Gipuzkoan 15.000 boto galdu ditu, akats hori ez dago basuraren batetan botata, baizik eta komunikazio estrategian, ez dugu jakin komunikatzen, herriari azaltzen zer egiten gauden, Iraultza ez da egun batetik bestera egiten, eta ematen diren pausu guztiak azaldu behar dira, baita ondo azaldu ere. Baina argi izan PNVk 30.000 boto irabazi dituela, eta boto horietako askok PSOE eta PPtik datozela, ez konbentzitu dituztelako, baizik eta PNV EHBILDUren aurrean “mal menor” delako.




