Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘Amaiur’ laburpen hitzak dituzten postak

GRAFIKOA_hauteskundeak

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, irratia entzuten etorri naz. Bizpahiru emisoratako albisteak entzun dodaz, eta, danatan, gai nagusi bi:  kostaldea hain bortizki kolpatzen dabilen denboralea batetik; bestetik, Madrilgo sektore atzerakoienak kolpatzen dabilen… denboralea. Ez dakit lehenengoak izena daukanik; bigarrenak, ordea, bai: Amaiur, martxan dagoen herri oso baten izena.

Gaur, gainera, Amaiurrek aurpegia eukiko dau; gaur eskubaloi jokalari ohi Errekondo joango jako Espainiako Erresumako “erregeari”. Irrati baten entzun dodanez -egia ala gezurra dan, nik ezin baieztatu-, Borboi zaharra pozarren ei dago Errekondo joakolako, eta, irrikitan ei dago eskubaloi jokalari garaitik ezagutzen dauen euskal ordezkaria hartzeko … zeee poliiiiitaaaa…

Ziur naz, bestalde, Borboiak ez dauela oso gustokoa izango Errekondo jaunak esango dautsona, ez. Azken batean, Euskal Herriaren askatasun beharraz egingo dautso berba, eta, hori bere burua “erregetzat” dauen batentzat gehiegitxoa izango dalakoan nago. Gaur, Borboiak duintasun-ikastaldia jasoko dau eskubaloi-jokalariaren eskutik, “basallotzat” dauen horren eskutik; beharbada, horregaitik egongo da hain pozik gizona.

Gaur, ostera be, gure herriaren normalizazino politikoaren gaia puntako albistea bihurtu da, zalantza barik; hori normalizazino horren peskisan gabiltzanontzat ona da, eta sektore inmobilistentzat, txarra.

Amaiurrek talde indartsua deko Espainiako Gorteetan, eta PPk parlamentari-taldea emon ala ez,  zerezan handia emongo dauen taldea izateko bidean dago. Honezkero, lagunok, emoten hasi da, eta, oraindik, nafarra falte jakie…

Read Full Post »

GARAkoen honako mapa hau egin dabe, eta bertan, herriak koleraztatu dabe azkenengo hauteskundeen emoitzen araberako lehenengo indarra kontuan harturik.

PNV-ri Bizkaia gelditzen jako; baina, datorkion olatu gorri trinkoari erreparatuta, ulergarria da bere urduritasuna. Hori bai, bertsio ofiziala badakigu zein dan: bozkatuenak  euzkadin, eta… onenak, betiko lez…

Ezker abertzaleak, gainera, hausnartzen bat atera du Espainiako gorteetarako hauteskundeen  balorazioa bere oinarri sozialagz partekatzeko.

Read Full Post »

Honako montaje hau egin dau Patxi Traperok bere blogean:

Read Full Post »

Atzo be, kanpainian beharrean jarraitu eben Amaiurrekoek. Azaroaren 20an ez da amaitu hauteskunde-kanpainia koalizio independentistakoentzat; gogoz aritu ziren hiru taldetan banatutako hainbat lagun, aurretik zabaldutako propaganda kentzen.

Independentisten iturrien arabera, arrastian ibili zan talde bat Garbe inguruak garbitzen, eta iluntzean talde bi egon ziren beharrean Olabarritik, Elexaldetik, Agirre Lehendakaritik eta Sabino Aranatik; gaur, egunean zehar auzoetatik zabaldutako propaganda kenduko dabe.

Aipatutako iturrien arabera, ugari izan da ipini behar izan daben propaganda, gainontzeko alderdiek irratietan eta telebistetan emondako ordu guztiak zertxobait konpentsatzen saiatzeko.

Gainera, eskerrik beroenak emon deutsiez kanpainian behar egin dabenei, eta , batez be, pasadan domekako gaua, Amaiurren papeleta aukeratuz, gau magikoa bihurtu eben danoi.

Read Full Post »

Argi dago, gaur beharrerako bidean, buruan euki dodana, ezta?; beharreraino etorri naz gidatzen, “lelo” aurpegiagaz. Santoriniren muskuluak -irri-muskulua- oso ardura garrantzitsua deko, iribarre egitea ahalbideratzen deusku eta. Baten batek esan eban, azaroaren 20an herri honetako independentiston iribarrea are zabalagoa bihurtuko zala; zalantza barik, eta Amaiurrek izandako emoitzei erreparatuta, horrela izan da. Nik behintzat minduta dekodaz irri-muskuluak.

Igorren alderdirik bozkatuena izan da Amaiur -32 botoko aldea PNV-rekiko-; Lemoan be 150 botoko aldea atera deutso Amaiurrek PNV-ri; Dimen beste hainbesteko aldea atera deutso koalizio independentistak Urkulluren alderdiari; Arantzazun eta Artean, aukeratuenak izan dira Amaiurren papeletak eta Areatzan 21 botoko aldeak besterik ez dau lortu PNV-k; Ubidean kategorikoa izan da Amaiurren gehiengoa eta Zeanurin oso hurbil gelditu dira Amaiurren eta PNV-ren emoitzak. Bedian lasaixeago ibili dira jelkideak -jangoikoa eta legezarra-.

Eskari zehatza egin gura deutsiet igorresareaneko administratzaileei: mesedez, alda dagiala blogaren aurkezpen testoa -Eskubi politikoa jaun eta jabe da lurralde honetan…-. Bai, zera! Horrek ez dau egungo errealidadea islatzen, ezta hurrik emon be.

Are gehiago, egun baten , ostera be, Urkulluren alderdikoek nagusitasuna lortzen badabe gurean, ez da lehengo modukoa izango. Dagoeneko, ostontzen dabiz alderdi horretan nagusikeriaz eta harropuzkeriaz aritu diren eskoitar kasposoak. Bozkatzera joan -suposatzen dot-, eta etxera, molestau barik, irudi txarrik emon barik. Nahiz eta kasposo horreek euren alderdiaren kontrako kanpaina egin,  zenbait idazkigaz. Hori euren arazoa da, eta eurek konpondu beharko dabe.

Amaiurrek lortutako bozkak, gainera, ez dira PNV-ri kendutakoak, eta Urkulluren alderdiak  emoitza onak lortu dauz. Gura izanez gero, Arratia nazio eraikuntzaren bidean ipin deikegu bete-betea, alderdikeriak alde batera utzita eta aldamenekoari beldurra eduki barik.

Atzoko gau magikoa, hasiera besterik ez da izan; gaur, independentziaren eguna atzo baino apur bat hurrago dekogu. Ea Santorini madarikatua erlajatzen jatan… Zorionak abertzale danoi!

Read Full Post »

Hona hemen Bizkaiko Amaiurreko zerrendaburu  Iñaki Antiguedadek Berria telebistari emondako elkarrizketa. Elkarrizketan zehar Amaiurren asmoak eta motibazioak azaltzen dauz hautagai abertzaleak; gainera, oso galdera garrantzitsuari erantzuten dautso: zergaitik orain espainiako kongresura?

Read Full Post »

Saretik nabigatzen gabiltzala, hona hemen, Ane Muguruzari Bilboko Brankak eginiko elkarrizketa topatu dogula. Josu Muguruzaren alaba dogu Ane, eta inolako zalantza barik oso egun berezia izango da berarentzat datorren domekakoa.

1989ko azaroaren 20an erahil eben bere aita Madrilen,  artean, Ane jaiotzeke egoala. Josu Muguruza espainiako kongresura joana zan bere diputatu akta jasotzen, Herri Batasuneko gainontzeko hautatuekaz batera; Alcala hotelean afaltzen zebiltzatela tirokatu ebezan, eta Josu hil egin eben. Euskal Herrian greba orokorra burutu zan, ostean.

Anek lekukoa hartu dau; oraingo hauteskundeetan, Amaiurreko Bizkaiko zerrendako bosgarrena da. Inolako zalantza barik, egun berezia izango dau Anek, datorren domekan…

Read Full Post »

Hauteskundeak 2007-2011 orrian, 2007-ko udal hauteskundeen emoitzak, 2009-ko Europar hauteskundeenak eta azkenengo udal hauteskundeenan besterik ez dagozala ikusi dot. Alde batetik, ederto ulertzen dot zergaitia: tarte horretan izandako gainontzeko hauteskundeetan ezker abertzaleen botoak baliogabetzat hartu dira, edota abstentziorako deia egin dau aipaturiko ezker abertzaleak.

Gertatzen da, domekako hauteskundeen emaitzak   egoki aztertu ahal izateko, ezinbestekoa iruditzen jatazela, gure herriko gainontzeko eragileen emoitzak aurreko espainiar bozetan. Datuak bildu, eta zuokaz partekatzea erabaki dot; datu horreek kontuan hartu ahal izateko datorren domekako emaitzak aztertzeko orduan.

Gogoratu daigun, era berean, Ezker abertzalearen botoak baliogabetu egin ebezala 2004an eta 2008an, abstentziorako deia luzatu ebala Ezker abertzaleak.

                                           2004                 2008

PNV                                 1463                   1025

Aralar+EA                        372                       224

PSOE                               191                        312

PP                                    97                          90

Baliogabeak              %14,94 *                %1,67

Abstentzioa              %19,56                   %46,11*

Read Full Post »

Azken egunotan. harritu samar itzi nauten adierazpen pare bat entzun dautsedaz PNV-ko Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkoreka bermiotarrari. Domekako Berria egunkariaren izenburu nagusian, Erkoreka jaunak zabalik itzi eban PP-rekiko elkarlanerako aukera, baldin eta Raxoiren alderdiak “bakea sendotzeko urratsak emoten badauz”. Ez dakit, egia esan, Urkulluren alderdiak kontu horretan izango dauen exijentzi maila, baina, agian, nahikoa jakie preso gaixo batzuk askatzeagaz, batek daki…

Kontua da, Don Marianori “pelota” egiten hasi jakola Moncloara iristen danerako. Aitzitik, Amaiurregaz ez dau ezer jakin gura; horrela esan eban bi egun beranduago, behintzat. PP-gaz, bai; baina, Amaiurregaz, ez.

PP-ri esker hartu eban lehendakaritza Lopez jaun trenzaleak; PP-k ukatzen dauz gogorren Euskal Herritarroi jagokuzan eskubideak: hizkuntza, kultura, baita PNV-ko buruzagiak hainbeste kitzikatzen dauzen “autogobernua”. PP-k , eta ez Amaiur-ek. Kuriosoa da, beraz, PP-rekiko lankidetzarako aukera hain argi ikustea, Amaiurrekiko zubiak ezinezkotzat jotzen dabezan bitartean.

PP-k erabateko gehiengoa lortuz gero, akabo peneuvisten estrategia. Urkulluren alderdiak “pasteleoan” oinarritzen dau bere estrategia politikoa; Espainiako gobernuak ahul dagozenean, apurrak lortzen saiatzen da, laguntza parlamentarioaren truke, nahiz eta, onartutakoa euskal herritarron kontrakoa izan, esaterako pentsinoen erreforma.

Jakina, guzti horretan, handiegi gelditzen jakie jainkoaren eta lege zaharren alderdiko buruzagiei, Amaiurren herri planteamendua. Beldurra emoten dautsie duintasuna hain hurbiletik ikusteak.

Read Full Post »

Older Posts »