Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘amnistia’ laburpen hitzak dituzten postak

Read Full Post »

Euskal preso politikoan senide eta lagunek lau istripu eukin dabez egunotan. Arrazoia: dispertsinoa; hau da, urruntasuna, errepidea eta muga bako kilometroak. Bertold Brecht-ek esaten eban “hilteko era ugari dagoala”, eta zoritxarrez, dispertsinoa istripu iturri da sarri, eta batzutan, heriotza iturri. Oraingoan, ez da holangorik egon, zorionez.

Gainera, PP martxan ipinten dabilen “Shockaren doktrina” partikularraren barruan, biolentzia honen kontra protesta egitea bera galarazi gura dabe, Atarrabian atzo ikusi ahal izan zan moduan.

Halan da be, indartsu dago presoen eskubideen aldeko mugimendua, Herrira. Pasau dan astean izan zan hileko azken barikua, eta Arratian, kontzentrazinoak burutu zirean Igorre eta Lemoan, atertu bako euripean. Igorren, 50 bertaratutakoek, bideoa grabatu eben, maiatzaren 19an Goazen plazara ekimenean parte hartzeko. Egun horretarako, deialdi desbardinak antolatu dabez Arratiako herrietako herri-bilguneak (Zeanuri, Artea, Dima, Igorre eta Lemoa). Lemoan bazkaria egingo da (ez ahiztu txartelak erostea), ostean ekitaldia eta gauean, Arratia rock, Antxon, Vendetta, Itziarren Semeak, Koma eta Nik Khaos taldeakaz.

Bideorako, presoen senide eta lagunen lekukotzak grabatzen egon zirean eta ostean, pintxoak eta edatekoa eukin ebezan.

 

 

Read Full Post »

Read Full Post »

Read Full Post »

Aste berezia hasi da gaur, oso berezia. Bihar espainiako konstituzioaren inposaketaren urteurrena “ospatuko ” dabe batzuk; beste batzuk, aldiz, ostera be aldarrikatuko dogu Hego Euskal Herriari inposaturiko jaia dala biharkoa.

Edozein kasutan, gauza garrantzitsuagoak izan dodaz gaur gogoan, beharrerako bidean. Gaur arrastiko 18:30ean Durangoko Landakotik, urrats sendo barria emongo dogu amnistia lortzeko. Durangoko kaleak betez, Puerto II -Puerto de Santamarian dagoen gartzeletariko bat- hustutzeko urratsa izango da gaurkoa. (more…)

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, gaurko egunaz etorri naz hausnartzen, gaur oso egun seinalatua dalako. Bihar 20 urte beteko dira , Mikel Zabalza Donostiako autobus gidaria, Guardia Zibilak atxilutu ebala; egun batzuk beranduago itota agertu zan erreka baten, tortura zantzu argiekaz eta erreka horri ez jegokon uragaz, birikietan sarturik. Gaur , dauela 20 urte, Mikel Zabalzaren azkenengo benetako egun izan zan.

Baina, gaur, beste gauza baten inguruko pentsamenduetan etorri naz murgildurik. Azaroko azkenengo barikua da gaur, eta hilabete guztien azkenengo barikuetan, Euskal Preso Politikoen aldeko konzentrazioak burutzen dira gure herrian Egin dezagun bidea ekimenak deituta. Betiko legez, beraz, 19:30etan elkartuko dira hainbat lagun Kultur Etxearen parean, eta lagun horreek letra handiz idatziko dabe, ostera be, alkartasuna berba hori. Alkartasuna, errepresialatuekiko samurtasuna eta herri oso baten duintasunaren defentsa.

Pentsamenduetan murgildurik etorri naz beharrera, konzentrazioaren ostean, beste hitzordu garrantzitsua dekogulako. Iluntzeko 20:00etatik 21:00etara, bilera bat egongo da, non, presoen aldeko dinamika antolatuko dan. Azken batean, Igorren, euskal presoen aldeko dinamika zelan berpiztu aztertuko da batzarrean.

Horrexeagatik nabil hortan pentsetan, nere ekarpena emon gura dodalako, herritarra nazelako eta herritik sortzen diren ekimenak direlako baliotsuenak, eraginkorrenak. Hi be, etorriko haiz, ezta?

Read Full Post »

Read Full Post »

Eguen gauean hauteskunde-kanpaina hasi zan, eta gaur eta bihar hainbat hauteskunde-ekitaldi burutuko dira hego Euskal Herrian zehar. Batzuk, berriz, errepidean ibili dira  gauan, edo ibiliko dira gaur. Euren helburua, gure presoak bisitatzea. Euskal herritar horiek bideoan ikus daitezken soinuak izango dabe lagun. Pentseu, lagunari bolantean txanda emon osteko lo-kuluxka izan leike…

Read Full Post »

Bideoa pasa dan barikuan dago grabatuta, ETAren iragarpenaren ostean, Iruñeako Sarasate pasealekuan. Ateak ireki-tik hartu dogu. Ez ahiztu gaur kontzentrazinoa egongo dala Igorren, 19:30etan Kultur Etxean.

Read Full Post »

Euskal presoak Euskal Herrira, eskubide guztiekin, horixe izan zan abenduaren 31an Igorren 200 lagunetik gora batu ebazan manifestazinoaren leloa.

Igorreko kaleak elkartasun oihuz bete zirean, Etxerat-en deialdiari jarraituz. Aurretik, gutunak bidali jakiezan ordezkari politiko eta alkarteei, deialdiagaz bat egiteko eskatuaz.

Manifestazinoaren ostean, ekitaldi xumea. Espetxeetako barroteak urtzeko bertso bat, eskualdeko errepresaliatuak oroitzea (Iñaki, Edu, Ana eta Tomas), “Lagun presoei gutuna” bergogoratzea eta “Hator, hator”.

Amaieran, zapatuko Bilboko manifestazinoan parte hartzeko deia. Gu ere joango gara!

Read Full Post »

Older Posts »