Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘Ana Petralanda’ laburpen hitzak dituzten postak

Arratiako errepresaliatuak, Edu Perez de Anuzita igorreztarra, Iñaki Bilbao eta Tomas Linaza lemoaztarra eta Ana Petralanda dimoztarra gogoan eukingo doguz jaietan.

Zapatuan Zuerara martxa egongo da autobusez. Bertan dago Iñaki Bilbao, kartzelan 20 urte bete dauzen arratiarra.

Igorren ekitalditxoa egingo da zapatuan txosnetan, gauerdi inguruan, ohitura dan moduan.

Read Full Post »

Jaietan dago Zeanuri, Andramarietan. Bariku gauean presoen eskubideen aldeko ekimena burutu zan bertan, gauerdia pasata. Eskean-ek kontzertua amaitu eta Esne beltza-koak hasi bitartean manifestazinoa egin eben Zeanuriko kaleetan barrena. Amaieran, plaza betearen aurrean, oholtzara igon eta ohar laburra irakurri eben, presoen eskubideen alde indarrak biltzera eta honen alde burrukan egitera geitzean ebana, bidea egitera. Modu berezi batean oroitu ebezan eskualdeko errepresaliatuak, Edu Perez de Anuzita igorreztarra eta Iñaki Bilbao lemoaztarra (biak presoak), Ana Petralanda Dimako iheslaria eta Tomas Linaza Cabo Verden deportatutako lemoaztarra.

Ostean, saio berezia egin eben eskualdeko bertsolari bik, Guantanamenaren doinutan eta Xabi Solanoren soinuak lagunduta. “Presoak etxera” zan leloa. Hona hemen orduan botatakoak:

Jaia festa ta borroka

bakea askatasuna

gudaria da laguna

itzalpean ezin kontra

prozesu bat ate joka

esperantza, eskubide

bihar izateko libre

herri bat kartzeleratu

ezin gaitue zanpatu

geu garealako bide

 

Euskal Herritik kanpora

ehundaka preso oraindik

dagozan kartzeletatik

ekarriz gure ondora

altxatu buruak gora

ta indarrak atara

lurrazpitik beharbada

herritarrak askatzeko

ametsak egi bihurtzeko

geu be saiatuko gara

Ostean, errepresaliatuen aldeko mezuek gauean zehar be eukin eban lekua . Gaueko protagonistek bota eben moduan, “Askatasun ohi bat da, bozgorailuetatik…”

Read Full Post »

 Abuztuko “urteera operazinoagaz” batera, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena burutu eban Egin dezagun bidea ekimenak atzo, Euskal Herri osoan zehar.

Hamarnaka arratiarrek erantzun eben deialdia eta Pagomakurretik hasita, Gorbeiako kurutzera igon eben, ikurriña eta banderolakaz lagunduta.

Tontorrean, argazkia, orri-informatiboen banaketa eta ekitaldi laburra, errepresaliatuek bizi daben egoeraren barri emon eta eskualdeko preso eta iheslariak oroitu zirean (Iñaki Bilbao, Edu Perez de Anuzita, Ana Petralanda eta Tomas Linaza). Bertsoak be bere lekutxoa eukin eban, eguzkipean.

Igiriñautik Saninazio

Lekandapean Arraba

bihotz barruak elkarbanatu

doazela lau haizetara

askatasuna herrian poza

gozatzearen islada

kartzeletako gudarientzat

bidea egina bada

barrua eta kanpoa biak

laster elkartuko gara.

 Jaisterakoan, txitxiburduntzia egin eben Larrederren.

Read Full Post »

ETXERATek manifestazinoa antolatu dau urteko azkenengo barikurako (abenduaren 31). Manifestazinoa Igorren izango da, 18:30etan Udaletxetik hasita.

Eskualdeko alkate, zinegotzi eta eragileei gutunak bidaltzen dabiz egunotan, deialdian parte hartzera gonbidatuz. Bertan, eskualdeko errepresaliatuan barri be emoten dabe. Edu Perez de Anuzita Valentzian preso, Iñaki Bilbao lemoaztarra Zaragozan, Tomas Linaza Cabo Verden deportatua eta Ana Petralanda Lapurdin.

Bestalde, pasa dan zapatuan Presoen aldeko enkantea burutu zan Dimako Jentilzubin, sano parte-hartze handiagaz eta giro onean.

Read Full Post »

Ohar hau heldu jaku:

Astelehenean hasiko da Garazi Aldanaren kontrako epaiketa Parisen
Aldana Ana Petralanda iheslari dimoztarraren alaba da
Garazi Aldana eta beste zazpi herritarren kontrako epaiketa azaroaren 16an hasiko da Parisen. Ana Petralanda dimoztarra eta Anjel Aldana gorozikarraren alaba da Ziburun jaiotako 28 urtetako gaztea. 2003ko abenduaren 4an atxilotu zuten Mont-de-Marsanen.
Urtebete egon zen preso frantses estatuko kartzela ezberdinetan; Fresnes, Nantes eta Versallesen hain zuzen ere. Baldintzapeko askatasunean askatu zuten, baina Pirineo Atlantikoetako departamentutik ateratzeko debekuarekin eta poliziaren komisaldegian aldian behin sinatzeko beharrarekin.
Zortzi euskal herritarren kontrako epaiketak hamabost egun iraungo ditu baina ez dakigu
Garazik noiz deklaratu beharko duen. Senide eta lagunak epaiketara hurbilduko gara eta
berarekin egoten ahalegindu.

Arratian, 2009ko azaroaren 12an
Ana Petralandaren senide eta lagunak

Read Full Post »