Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘ares’ laburpen hitzak dituzten postak

Read Full Post »

Zaldieroari lapurtuta, gaurko Berriatik.

Read Full Post »

Atzo prentsaurrekoa egin eben Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna ea Alternatiba-ko kideek Iñigo Cabacasen heriotzaren erantzule politikoa dan Rodolfo Aresen dimisinoa eskatzeko.

Jarraian agerraldiko bideoa eta agerraldiko testua:

Lehenik eta behin, bertan bildutakook, ordezkatzen ditugun indar politikoen izenean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunei. Gure herriak azken hamarkadetan pairatzen duen indarkeria polizial gordinaren azken biktima da Iñigo Cabacas. Gure herrian normaltasun eta demokrazia egoera bat saihesteko eraikitako salbuespenezko neurri eta neurri errepresiboen egitura osoak justifikaturiko eta babesturiko indarkeria poliziala alegia.

(more…)

Read Full Post »

(Blog hau egiten dogunon partez besarkadarik beroena familia eta ingurukoei, momentu latz honeetan).

Berrian irakurri dogu. 28 urteko gizonak Ertzaintzaren pilotakada bat jaso eban 20 metrotatik pasa dan eguenean, Athleticeko partiduan ostean. Indautxuko Kirruli txokoaren inguruan izan zan erasoa. Ordutik hona ospitalean egon da. Gaur hil da. Xuban Nafarreteren kontrako basakeria etorten jaku burura derrepente.

Aresek urtengo dau azalpenak emoten, eta ez deutsaguz sinistuko. Nork babesten gaitu poliziatik?

Read Full Post »

Bi alderdi honeen jarrerak eta jardunak ipiniko dodaz gaur aurrez aurre. Alde batetik jeltzaleak dekoguz, azkenengo urteotan botere esparruak galdu besterik egin ez dabenak eta adibidez, erabat antidemokratikoak izan diren ilegalizazinoen bitartez, Ajuria Enea okupatu dabenekaz haserretu barik, euren atzetik jarraitzen dabenak ia apurren bat izten dautsien.

Gaur irrati eta egunkarietan urten dan berrian argi eta garbi azaltzen dira Lopezen alderdiagaz daukiezan hartu-emonak. Oinarrizko txosten bat be onartu ebela Urkullugaz izandako batzarrean eta antza, negoziazino une honetan, sano kaltegarria ei da dokumentua prentsara filtratu izana. Jakina, akaso hobeto, Urkulluren alderdiaren botanteak ez badira hitzartutakoaz konturatzen, ezta?

Basagoitiren alderdiak be esan dau sano ondo ikusiko leukela Urkulluren alderdia eurek eta Ajuria Eneako okupen arteko hitzarmenean sartzea. PNV-ak “nobioa kendu” gura dautso Basagoitiri baina ez dau emoten hain erraz lortuko dauenik. Berdin dautso, dana dala, buruzagitza peneuvistari, hareikaz maitemindu dira eta jo ta su ibiliko dira galdutako jabegoa berreskuratu gurean.

Eta aurrez aurre Eusko Alkartasuna dekogu. Jakin dogu Ares eta Urizar elkarrizketatu egin zireala eta Ares ezagututa, mehatxuren bat edo beste botako eutson Pello Urizarreri. Berak dana dala, abiatutako bidetik jarraituko dabela esan dau eta mehatxuak mehatxu indar-bilgune independentista bultzatzen jarraituko dabela. Argi dago Urkulluren alderdiaren filiala dan Hamaikabat osatzen dabenek Eusko Alkartasuna itzi ebenetik askoz argiago jokatzen dabilela talde politiko hau, eta zalantza barik eskertzekoa da.

Batzuk PP eta PSOE-gaz “tonteatzen” eta besteak herri honetako indar independentistak elkartu gurean. Nire desioa lehenengoak euren helburu zekenak ez lortzea litzateke eta Eusko Alkartasunari abiatu dauen bidea azkeneraino eroatea eskatuko neuskio. Seriotasunez eta konplexu barik. Zalantza barik beste hainbatek be eukiko daben irmotasun bardinagaz. Hala bedi!

Read Full Post »

Holan hasi leiteke Villacorvejo de Abajo-ko ume bateri bere Lengua Española-ko irakasleak agindu ahal deutsan idazlana. Umeak, lehenengo eta behin bere naziotasunaren inguruan hausnartu beharko leuke eta ostean bere sentimenduak idatziz azaltzen saiatu.

Kontua da, Euskal Herria, Katalunia, Galiza edota beste hamaika kasuan ez bezala, sano gatxa dala “española izatea” zer dan azaltzea, eta horregaitik, espainiarren sentimendua lau berbetan laburbildu leiteke: Erregea, Guardia Zibila, “Estankera” eta Futbol Selekzioa. Ez dago besterik, lagunok ez dago besterik.

Gaur, beharrerako bidean, erabat ilegitimoa dan Gasteizko legebiltzarrak hartutako azken erabakien inguruan etorri naz hausnartzen. Borbon erregearen gabonetako berbaldia entzun ahal izango dogu euskaldunok ETB-n,  Polizia autonomikoari ikurrina eta txapela kendu eta Espainiako polizia nazionalenantzerako biserak eroango dabez aurrerantzean eta Espainiako futbol selekzioaren partiduak euskal lurraldean, bertako moduan jokatzeko eskaria. Piperpotoaren aldeko beharra aurreratuta euki eurien Aresen gobernu okupako partaideek. Aurreratuta dinot Azkunak, Bilboko udalean,  Izaskun Bilbaok Gasteizko legebiltzarreko atarian, Durangoko alkate jeltzaleak (Jangoikoa Eta Legezarra) Durangoko udalean eta ipini eurielako, PPSOE-koei beharra kenduta.

Holan ulertu behar doguz erabaki guzti honeik. Normalizazino politikoaren kontrako ekintzak dira. Ezker Abertzalea, hain pauso garrantzitsu bezain erabakigarria emoten dabilen honetan, Aresen gobernuak, bere gerra estrategia espainolizantea arindu dau. Agian denbora amaitzen jabilkolako…

Txarrena, betiko legez, ez dira espainolen esanak eta ekintzak. Txarrenak, ustez beste aldean dauzenek esaten eta egiten dabezanak dira. Azkuna, Bilboko alkate espaniol konstituzionalistak , poz-pozik agertu da Bilbon Espainiar futbol selekzioaren partidak jokatzeko aukera zabaldu ei dalako. Hor egongo zan Azkuna ezin pozago San Mameseko palkoan Errege Borboiagaz txunda txunda entzuten, ultra-surrekoek “Ehpaññña, Ehpaññña” ohiukatzen daben bitartean… Joseba Arregi PSOE-ra joan jakien, baina nire ustez Azkunak, “Azcuna” bihurtuko dau abizena eta Don Marianoren alderdira joango jakie normalizazioan sakontzeko.

Ai, Egibar, Joseba Egibar. Zure alderdia Urkullu eta enparauen atzaparretatik kentzeko ez dozu bide errazik izango baina egiten ez badozu ez dakit zer demontre izango da zuen alderdiaz urte batzuk barru. Zorte on! Edozein kasutan eta ezin badozu hor nonbait sukaldatzen dabiltzan Euskal Herriko independentisten bilgune horretan ondo hartuko zaituenaren segurtasun osoa dekot. Bejondaizula!

Read Full Post »

Batzutan,  Euskal Herrian gertatzen direnak, fikzioa ematen dabe. Gaur beharreko bidean, zergen bidez kentzen deuskuen diruaren inguruan etorri naz hausnartzen. Jakina da, kentzen deuskuen dirutik zati handi bat Madrilera doala, Espainiako erret etxearen gastuak ordaintzeko, armadak erosi beharreko tankeak eta hegazkinak ordaintzeko eta abar luzeegi bat. Igorreko kiroldegian egiten diharduten baharrak ordaintzeko, Madrilera joandako gure diruaren zati bategaz ordaintzen dabiz. Kontua ez da Zapaterok opari bat egin deuskula, ez jaun andreok, kontua da kupoaren bidez eroan eben gure diruaren zati bat hona bueltatu dala sozialistoek eginiko ez dakit zein ñ planagaitik.

Erratuta dago, beraz nahiko espainola dan nere auzokide bat,  Igorreko ezker abertzaleak Espainaren dirua onartu dauela dionean. Ez jauna, gure dirua da hori. Zergen bitartez kendutako diruaren beste zati bat EAE-en gelditzen da, eta administrazio ezberdinek kudeatzen dabe, Gasteizko “gobernuak”, hiru diputazioek eta udaletxeek.

Oraintsu gertatzen dabilena oso larria da. PNV-ek, PSOE ta PP-gaz sinaturiko akordioaren arabera, bakoitzak eskual libre izango dauz euren txiringitoetan gure daben beste txapuzeatzeko. PNV-ek ez dau ezetz esango Aresen gobernuaren aurrekontuari, zeina jasotzen dauzen euskara eta euskal kulturarentzako murrizketa nabarmenak. PNV-ek ez dau ezetz esango Nafarroako ikastoleentzako laguntzak kentzeari…

Egia esan, PPSOEk ez dabe holangorik behar euren kontuak aurrera ateratzeko, Gasteizko parlamentuan gehiengo osoa baitaukie. Arazoa da, ez dala diputazioetan gauza bera gertzatzen, eta Urkulluren alderdiak bere txokoak blindatu guara dauz. Horrela San Mames barriarentzat 160 milioi euro zihurtatuko dauz nahiz eta Aresen gobernuak oso argi ez ikusi eta gauza bera Urdaibai apur bat gehiago izorratuko dauen museo barriagaz. Aresen gobernuak ez dau ekimen hau erabat babesten, baina Josune Aristondok milioi bat euro gastatuko dauz honen inguruan egin beharreko txostenetan.

Jakin badakigu Construcciones Olabarri dala AHT-ko beharretan dabilen enpresetariko bat, eta Bilbon egoitza dauen enpresa honek lotura estuak dauezala Urkulluren alderdiagaz. Eta Josune Aristondok agindutako txostenen egileen enpresak?. San Mames barria nortzuk egingo dabe? Bizkaiko enpresak esan eban Jose Luis Bilbaok. Jakina eurenak, jakina baita Makuaren junta ia osoa eraikuntzaren negozioetan dabilela…

Asko dago jokuan dagoena , dirua. Urkulluren alderdian gehien estimatzen dana dirudienez. Horregaitik onartuko dau alderdi jeltzaleak (jaungoikoa eta legezarra), onartu beharreko dana, euren txiringitoetan egiten uztearen truke. Horrela oposiziorik ez da egongo. Oposizioa kalean dago, Euskal Herriak bizi dauen egoera konpondu gurean. Oposizioa, dagoen kakaren alternatiba da eta ezker abertzale indartsua besterik ezin da izan.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, Info 7 irratia entzuten etorri naz, eta poz-pozik jarri naz, Ezker Abertzalea eztabaidatzen dabilen txostena sarean be eskuragai ipini dabelako, www.ezkerabertzalea.net gunean. Ederto baten! Espainiako “barne ministro” pelikuleroaren estrategiaren aurkako kolpe barria. Ezker Abertzalearen barneko eztabaida ebagi gurean dabil mozoloa eta krak!… gero ta gehiago zabaltzen dabil.

Aipaturiko pertsonajeak agindutako atentatu polizialaren harira idatzi neban blog honetan, txostena lortu behar nebala eta goitik behera aztertu. Egin neban, eta egia esan, txosten mardul horrek badeko zer irakurri. Harritu egin ninduen aurreko astean Noticias taldeko egunkariek txostenaren inguruan egin eben irakurketa. Jakina, aurretik beste hedabideek egin moduan, ez dabe txostena bera argitaratzen, baizik eta ossssssssssssso lisssstoak diren batzuk egindako irakurketa sano interesatuak.

Bi kontu nabarmentzen ebezan. Alde batetik, ezer barririk ez dauela esaten, eta bestetik, ETA erakundearen inguruan ez dauela ezer esaten. Gauza barri asko eta garrantzizkoak esaten direla egiaztatzeko, txostena irakurtea bezalakorik ez dago eta ETA-ren ingurukoa. Tira lagunok, hau betikoa da, ez da ETA-ren dokumentu bat, beraz ulergarria da beste gauza batzuen inguruan berba egitea. Txostenean argi gelditzen da Ezker Abertzaleak  gauzatu gura dauen alkarlana inolako indarkeririk gabe gauzatu gura dauela.

Urkulluren alderdian urduritasuna nagusitu da hainbat planteamendu “arriskutsuren” aurrean. Esate baterako, urduri jarriko zan Ezker abertzalearen lehentasunetariko bat independentisten bilgune bat bultzatzea dala ikustean. Jakina da bilgune honek etorkizun oparoa edukiko leukeela, eta buruzagi peneuvistak kalkulagailua aterata ibiltzen direnez…, ba ez jakie bape gustau, eta eurena dan Noticias taldearen bidez, txostena desakreditatzeari egin deutsie, beti be txostena bera argitara emon barik.

Eta esparru independentistan sekulako mugimendu eta eztabaida sakonak emoten diren bitartean, Urkulluren alderdiak itunak egiten dauz PSOE eta PP-gaz bakoitzak bere txiringitoetan ahalik eta gehien “mamoneatu” ahal izateko. Euskal Herrira normalizazio politikoa heltzen danean, eta aurki helduko dalakoan nago, batzuk, azalpen asko eman beharko dabez.

Ah eta ez ahaztu, txosten jaitsi eta irakurri. Plazer bikotxa edukiko dozue horrela, Rugalcabaren estrategia suntsitu eta Ezker abertzalea zertan dabilen lehenengo eskutik jakitea.

Read Full Post »

Oraindik ez dira isildu Donostiako manifestazioak erakutsitako batasun eta indarrek espainolisten artean sortutako egoneza eta harridura. Aresen gobernuko kideen plana sano ondo prestatuta egoan, hego Euskal Herria azukre koskor baten moduan disolbatzen joateko. Kontua da Ares gerreroak eta bere gobernuaren bozeramalea dan Basagoiti jaunak ez dabela kontuan hartu aurrez -aurre herri bat daukiela.

Gerra estrategietan sano jaioa dan Rubalcabak, eurekaz bat egiten dau euskal erresistentzia polizialki, judizialki eta manipulazioaren bidez behin eta barriro kolpatuz. Hizkuntza be holangoa darabil, bere lagunek Fredo deitutako horrek. ETA erakundeak, indarkeria erabiltzen dauela ezin ukatu, jakina, baina aldi berean esan daiteke lantzean behin argitaratzen dauezan bideoetan bakeaz egiten dauela berba, eta euren agirietan ildo bereko aipamenak agertzen direla beti. Rugalcaba eta bere komilitoien aldetik mendeku gogoa eta sufrimendua eragiteko gogoa besterik ez da entzuten. Kontua da euskal herritarrok jakin badakigula pertsonia ilun honen inguruan nahiko eta soberan.

Gizon honek, namber güan berri bat aurkeztu euskun atzo. Aitor Elizaran, holan deitzen da Rubalcabaren organigramaren hamaikagarren namber güana…, baina gizarajoa, nork sinestuko dau zure berba-jario aspergarria. Urte batzuk barru, politikatik erretiratzen zaituztenean, lotsatu egingo zara esandako lelokeri guztietaz, eta gainera, momentu horretan ezker abertzaleak edukiko dauen indarra ikusita.

Eta gainera Rugalcabaren estrategiaren zati batek huts egin dau honezkero ikusi ahal izan dogunez, txosten ospetsuaren eztabaida herrietara heldu dalako. Aitortuko dautsuet, normalean alergia puntu bat ematen deustiela halako txosten lodi horiek, baina gaur oso-osorik irakurri dot birritan GARA-k argitaraturiko zatia eta ahaleginak eta bi egingo dodazala txosten osoa lortzeko. Fredo, izorra hadi! Egindakoaren ondoren, seguru nago eztabaidan askoz jende gehagok hartuko dauela parte.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, dirua euki dot gogoan, eta batez be, diruaz egiten dan kudeaketa. Dana etorri da atzo Igorreko PNV-ko afiliatu bategaz izandako berbalditik. Datorren astean hasiko da datorren urterako aurrekontuen prozesua eta hirugarren aldiz, gure herrian prozesu parte hartzailea egingo danez, inolako zalantza barik, badeko bere garrantzia.

Sano kuriosoa da gainera gauzak eta ikuspegiak zelan aldatu diren denbora honetan, alkate eta zinegotzi peneuvistek beti ukatu dabelako aurrekontu parte hartzaileak egin ahal izatea eta ezker abertzaleko zinegotzien eskaeren aurrean, ezinezkoa zala esaten eben. Gogoan dekodaz oindino, ezker abertzaleak bere egunean ipinitako kartelak “Porto Alegren posible bada, zergaitik Igorren ez?” Gaur egun, pertsona bardinei, prozesua ez dala hain parte hartzailea entzun behar izan dautsiegu. Ezinezkotzat jotzen ebena, hobeto egingo leukie, nonbait!

Argi dago, auzoz auzo eta sektoreka eginiko batzarretan, informazio asko mugitzen dala alde guztietara, eta batez be, herritarrongandik udal ordezkariengana eta alderantziz. Atzo nere berbalagunari esan neutsonez, orain arte Urkulluren alderdiak gure herrian dauzkan ordezkariek ez dabe prozesu parte hartzaile hauekaz inolako ardurarik izan eta nere ustez nolabaiteko mesfidantzaz jarraitu dabez. Espero daigun aurten desbardina izatea.

Iaz, prozesua dinamitatzen saiatu ziren gezurrez eta zuztarbako akusazioak egiten prentsaurreko baten eta hala ta guztiz be aurreko urtean baino jende gehiago hurbildu zan batzarretara. Ostean gainera, argi gelditu zan udaleko lanekaz egondako gastuaren deskontrola, euren agintepean hasi zala eta hareek ezarritako kudeaketa eskasagatik. Suposatzen dot, aurten be, zeozer asmatuko dabela aurrekontu parte hartzaileen prozesua desbirtuatzen saiatzeko… Igorreztar danontzat, askoz hobeto izango zan euren beharra egiten hasiko balira, udaletxe baten oposizioari jagokon beharra egiten, ekarpenak eta proposamenak egiten.

Gauza baten behintzat ados ipini ginen nire atzoko laguna eta biok. Krisi garai honeetan, astakeria dala Francisco Jose Lopez, irudi gisa Rodolfo Aresen dauen gobernu okupak egingo dauen diru xahuketa. Milio bat erdi euro udalei emoteko euskal presoen eskubideak aldarrikatzen dauen edozein ikur zein mezu kaletik ezabatzeko. Hori bai, gogoratu neutsonean EUDEL-eko lehendakariak bat egin dauela ekimen horregaz eta gizon hori bere alderdikidea dala, ulertu ezin izan neutson keinua ipini eban, ez eban jakin? Ez eban jakin gure? Ez dago ados?

Aspalditik dakit PNV-ren mundu horretatik ez dala ezer onik etorriko, baina batzutan, zelan pasatzen diren!

Read Full Post »

Older Posts »