Gaur, beharrerako bidean Igorreko eskolaren auzia euki dot gogoan, eta, batzuen eta besteen jarreren inguruan etorri naz hausnartzen; batzuk egiten daben behar boluntario eta zintzoa eta besteek egindako oportunismo nazkagarria. Atzo oharra argitaratu eban Inazio Zubizarretako Guraso Elkarteak, eta, bertan, agerian utzi dabe PNVko hainbat hautetsik zabaldutako autobonbo kanpaina tamalgarria, are gehiago, Igorreko umeak direnean autopropagandaren objetua.
Idazki horretan azaltzen dabe zelan hasi ziren beharrean Hezkuntza Sailaren aurrean. Otsailaren 21ean jakin eben Guraso Elkartekoek matrikulazioagaz arazoak egongo zirela, eta jarraian hasi ziren auzia aztertzen: 10 ume matrikulatik kanpo gelditu ziren. Martxoaren 5ean, Hezkuntza sailera joan ziren eskolako Ikasketa Burua, Igorreko Alkatea Beiñat Anzola eta Guraso Elkarteko partaide bi; aurrean Bizkaiko delegatua A. Ferri, Sailburuordea A. Aurrekoetxea eta zentrutako zuzendaria J. Fernandez, hirurak Urkulluren alderdikoak.
Jelkide burutsuen proposamena honako hau izan zan: Arantzazuko umeak Arteara bidaltzea. Horregaz arazoa ez da konpontzen, gutxi barru Igorrekoentzat be ez da tokirik egongo; Arteara bidaliko dabez Igorreztarrak be? Eskolako OGGk txosten bat egin eban orduan, eta Guraso elkarteak Udalak aurkeztutako proiektu baten aldeko sinadura bilketa egin eban.
Maiatzaren 6an Hekuntza Sailaren teknikari batek, Inazio Zubizarretan obrarik aurreikusita ez dagola esaten dautso eskolako zuzendariari; maiatzaren 10ean bilera beste bilera bat eskatu eben Guraso Elkartekoek auzia aztertzen jarraitzeko.
Maiatzaren 11an hasi zan PNVren kanpaina: antza, bilera bat burutu eben Arteako Alkateak, Arantzazuko Alkatea Andere Guzti ahaldunak –hobeto eskolagaitik Arantzazuko udalak deko zorra ordainduko balu-, eta tatatatxaaaannn, Iñigo Uriarte Igorreko zinegotzi jelkideak, konpartsa moduan, pertsona “inportaeekaz”; aurrean –parkatu, ondoan- Hezkuntza sailaren hainbat “alderdikide”. Dana “konpondu” ei eben partidukoek. Eta zer da ba dana, ba hori, bapez. Arantzazuko umeak Igorren geldituko direla datorren urtean –kontu hori aurretik egon zan argituta-; kontua da, hurrego urteotarako arazoa larriagotu egingo dala, eta gaia serioz hartu behar dala, eta ez norberaren burua goraipatzen ibiltzeko. Halanda be, horretan dabizen bitartean behintzat, ez dabez diru publikoagaz puroak erosten ibiliko…gaitzerdi.
Gauza serioekaz jarraituta, ekainean batuko dira, ostera be, arazoa konpontzen saiatzen dabizenak hezkuntza saileko PNVko ordezkariekaz, eskolako handitze beharrak aztertzeko. Sorte guztia opa deutsiet Igorreko eta Arantzazuko umeek merezi dabelako; beste inkonpente oportunista horien jarrera maltzurrek ez deiezan gogoa kendu, ederto egiten dabiz-ta.
Read Full Post »