Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘BILDU’ laburpen hitzak dituzten postak

Bildu24

Read Full Post »

Otsailaren 21ean bildu  zan Igorreztarron Batzarra Kultur Etxean, eta, bertan hainbat gai jorratu eben. Hona hemen, hitzez hitz, Igorreko Udala batzar horren inguruan zabaldutako prentsa oharra.

2013ko herriko aurrekontuak onartu eta herriari zelango aurrekontuak eta ze proiektu egingo diren azaldu zuen Beinat Anzola alkateak. Hirigintza gaiak ere aitatu ziren herritarrek halan eskatuta.

 Berrogei herritar inguru batzartu ziren Igorreztarron Batzarra ekimen parte hartzailean. Ordu eta erdiko asanblada izan zan eta alkateak lehen pertsonan erantzun ebazan herritarrek astean zehar posta bidez udalera agindutako gaiak.

 2013ko aurrekontuak izan ziren berbagai hasieran. Kapitulu bakoitzean inportanteena zer den azpimarratu zen eta diru hori ze proiektu egitera bideatuta dagoen. Egungo egoera ekonomikora zelan ailegatu garen ere azaldu zuen, baita datorren urterako zelangoak diren aurreikuspenak.

 Jendeari zabaldutako tartean, Lehendakari Agirre egitasmoan luze egin zan berba Foru Aldundiarekin nola dagoen negoziaketa. Lehenagoko bide zaharra udalaren esku geratuko den edo ez. Horretarako hasierako proiektu osoan dagoen Elexalde kaleko parking-ari buruz ere hitz egin zen. Udalean hasita dagoz beharrezko tramitazioak eta danera, 86 kotxe hartuko ditu, Igorrek egun daukan aparkalekuen gitxitasuna murriztuz. Kamioiak erdigunetik nora atera behar diren ere aipatu zen, Arantzazuko aldean egun dagoen aparkalekua handituz edo Tarabusi fabrikaren inguruetara eroanez.

 Udaletik parte-hartze eta komunikazio arduradunak pozik agertu dira. Euren esanetan ““batzarrera hurratu zan jendeak Igorre parte -hartzaile baten beharra azpimarratu zuen “ eta herria modu danon artean eraikitzen joateko tresna sano baliagarria dala ikusi da.

Read Full Post »

Igorreko Udalak 2013. urteari jagokozan aurrekontuak onartu dauz. Udazkenean hasi zen aurrekontu parte-hatzaileen prozesua, orduan, hainbat bilera burutu ziren herritarroi planteamenduaren barri emoteko eta horien iradokizunak eta eskaerak jaso ahal izateko. Ondoren, batzordeetan landu dira prposamenak, eta azkenean, plenora eroan eben. Hona hemen Igorreko Udalak igorritako prentsa-oharra.

Bildu eta Igorre Danontzat alderdien sei aldeko botogaz onartu dira 2013ko aurrekontuak. Aurten be, udaleko batzordeetan landu dira aurrekontuok eta ogasuneko batzordean adostu dira taldeen ekarpenak. Azkenean aldeko sei boto izan dira eta EAJ-PNVk kontra bozkatu dau, bigarren urtez jarraian.

 Pleno berezi bat egin zan 2013ko aurrekontuak onartzeko. Igorreko Udalak 4.405.091 eurotako aurrekontua izango du eta egungo egoera ekonomikoa kontuan izanik zerbitzuak ez murriztea du helburu, herritarrek ez dezatela murrizketen kalterik jasan. Herriko jaiak, euskara ikasteko diru laguntzek gehikuntza izan dute, memoriaren bankua proiektua aurrera eroateko partida adostu da, 2013an arlo sozialean diru gehiago izango du udalak eta kirol eta kultura taldeen dirulaguntzak be igon egin dira. Hirigintzan inbertsioak egiteko 810.000 euro egongo dira. Udal taldeen artean adostuta, herriko eraikinen hobekuntzak egiteko (eskola..), San Kristobal auzoko plazaren egungo egoera hobetzeko lanak, Gezala-Elexalde oinezbidea egiteko, Urkuzu auzoan auzotarren urteetako eskaria dan semaforoa jartzeko eta Arantzazuko bidearen konponketa aurrera eroateko dira diru kantidade honegaz egitea aurreikusten diren lan batzuk.

 BIGARREN ALDIAN

Aurrekontuak onartzeko bi pleno behar izan dira. Lehenengoa, urtarrilaren 28an egin zan, eta % 98ko adostasuna izan bazen ere, udaleko langileen soldatak KPIaren arabera eguneratzearen erabakia aurrekontuetan sartzea ez zuten ondo ikusi beste alderdiek eta Bilduren aldeko bost boto eta kontrako sei botogaz atzera bota zen. Alkatetzatik adierazi dutenez ”gure langileen eskubideen aldeko konpromisoa aurrekontuetan islatzea lortu da baina beste behin ere bakarrik geratu gara” dio Gurutzne Azumendi pertsonaleko zinegotziak.

 Bigarren aldian ostera, KPIaren puntua aldatu eta horrela aurkeztu dira 2013ko aurrekontuak.Batzordeetan jarrera eraikitzailea izan arren,  EAJ-PNVk kontra bozkatu dau arrazoirik eman gabe, “hain zuzen ere beste autonomi erkidegoko erakundeetan beste taldeen abstentzioa eskatzen dabiltzanean” dio Beinat Anzola Igorreko alkateak. 

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, instituzioen aurrekontuen inguruan etorri naiz hausnartzen. BILDUkoak eskarmentu bakoak ei ziren; ez ziren kudeaketa zuzena egiteko gai izango; desatrea izango zan BILDUkoek kudeaturiko dana.

Jose Luis Bilbaok – gure joseluix hevy ezkertiarra- gutxiengoan egotea leporatzen eutson BILDUri Gipuzkoan, berak dekon gehiengo bardina eukinda. Kuriosoa da baina, egun, udaletxeak alde batera utzita, Gipuzkoako diputazinoa da datorren aurrekontuak onartuta daukazan instituzino bakarra. Bizkaiko PNV ez da gai izan bere aurrekontuen inguruan gehiengo bat eratzeko, Arabako PP bez, Nafarroan, Barcinari gauza bera gertatzen jako eta hor dabil ekin ta ekin PSNri txantajea egin gurean. Ikusteke dago Urkulluren alderdiak eusko legebiltzarrean hartzen dauen jarrera.

Aipagarria da BILDU erakusten dabilen berba egiteko, negoziatzeko eta adosteko gaitasuna, eta hori, zalantza barik ona da, bai BILDUrentzat baita BILDUk kudeaturiko instituzioentzat.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, Kutxan izandako iruzurraren inguruko barriak entzuten etorri naz; ondoren, gainera horri buruz ibil naz hausnartzen. Danokaz elkartzeko prest ei dago Urkulluren alderdia herriarentzako onena lortu ahal izateko; ez ei dau inor baztertzeko “inolako” asmorik…

Ibilbide motza eduki dau ba jeltzaleen -jangoikoa eta legezarra- baieztapen horrek. Lehenik eta behin – presaka, gainera- kutxen legea aldatu eben udaletxeen parte-hartzea murrizteko BILDUk udal hauteskundeetan erdietsitako emoitzak ikusita. Hori, baina, ez zan nahikoa izan BILDU kutxen kontrol guneetatik baztertzeko. Ondoren, PP eta PSOEgaz egin eban ituna Kutxako zuzendaritza taldetik kanpo uzteko. Baina orduan, oztopo barria agertu jakien “diruzale” horiei.

Gizarte hautagaitza bat aurkeztu zan Gipuzkoako Kutxan ordezkaritza edukitzeko, eta hautagai bat lortu eban. Urkulluren alderdikoei kakalarria sartu jakien, BILDUko hautagaiari bozkatzeko asmoa eduki ahal ebalako, eta hori gertatuz gero, bardinketa emongo zan eta, hautatua BILDUko ordezkaria gerta liteke zozketa baten bidez ebatziko zalako desberdintzea; alarma argi gorri dan-danak izetu ziren Sabin Etxean. Etxe Saindu horretako treparik eta  ”listoenak” topatuko eban, beharbada,  konponbidea: baliogabetzea. Hori lortzeko argudioa kuriosoa da benetan: hautagaitza horren suplenteak 70 urte dekozela…

Horren kontura arazo larriak izango dabez gure herriko batzokian nere  osabagaz. Badakizue 70 urteak pasatuta dekoz eta “ezgauza” dala azaldu beharko dautsie bere alderdikideek -adin berdintsukoa gehinenak-. Bana, tira, lortu dabe gizartea eraldatu gura dabenak Kutxako eta Kutxabankeko botere guneetatik kapo uztea. BILDU kutxen kontu horretan sartu zan bankarizazioak ekarriko dauzen ekintza sozialaren murriztekak  oztopatzeko; Urkulluren alderdiak barrikadak ipini dautsez eurei.

Badakigu edonogaz eta edonon elkartzeko prest, baina dirua kontrolatu ahal izateko. Lehenengo round amaitu ei da; gehiago etorriko dira, baina…

Read Full Post »

Datorren eguaztenean, hilak 21, arrastiko 19:00etan, Igorreko BILDUk bilera zabala deitu dau; bertan, datozen hilekoetarako plangintza aurkeztuko eta eztabaidatuko da. Jakinarazi deuskuenez, parte hartzea bultzatzen dabiz herrian, herritar danak Udalak hartu beharreko erabakietan parte hartu ahal izan deiten; BILDUn, jakina, antzeko helburua daukie, hots, BILDUko proiektua osatzen daben herritarrek erabakitzea BILDUk garatu beharreko politikak eta ekimenak.

Bilera Kultur Etxean burutuko dabe; bilera horretan, Igorreko Alkateak eta BILDUko gainontzeko zinegotziek hartuko dabe parte.

 

 

 

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, Jose Luis Bilbao jeltzalearen berbak entzun dodaz  irratian. Cementos Lemonako beharginei bozina jo eta berehala izan da; pozik dabilkigu gizona: “creo que hemos adelantado ha Bildu por la izquierda”. Horiek izan dira bere berbak. Egia esan, oso pozik nago BILDUk dekon eraginagaitik. Agi danez, bere politikak aurrera eroatez gain, EAJ-PNVrenak baldintzatzeko gaitasuna daukie BILDUkoek; zalantza barik hori harro sentitzeko modukoa da.

Aberatsei ezarritako zergen harira egin dau berba gure “Joxeluixek”. EAJ-PNVkoak 35 urtez ibili dira diru asko daukienak zaintzen, eta eurek zein euren lagunak diru asko eukitea zaintzen; baina krisia heldu da eta Bizkaiko Diputazinoak be, diru faltan dabil. Gipuzkoako diputazinoak zerga progresiboak ezarri dauz gehien daukienak gehiago ordaindu daian, eta “Joxeluix” gure ikasle aurreratuak argi ikusi dau aukera: diru gehiago eskuratzea eta, horregaz batera, BILDUk baino “hobeto” egitea.

Gatxa da, baina, kopia originala baino hobea izatea; gainera, hona iritsita EAJ-PNVk “izkierdoso” legez agertu gura izatea be… Antza, Gipuzkoan ez bezala, aukera handiak daukiez aberatsek Bizkaian zergen ordainketei ihes egiteko; beraz, lasai danok, lagunok.

BILDU euskal politikako zentralidadean ipini da indarrez eta horrek  besteontzako erreferentzia bihurtu izana dakar. Ematen dau “esperientzia bakoak” ikasgai asko emoten dabizela. Beitu oraingoan, eskoieko gizon bat BILDU ezkerretik aurreratu izanaz harro dago. Horrela jarraitu daiten gauza beste arlo guztietan be: presoen gaia, prozesu demokratikoa, independentzia, eskubide sozialak, bardintasuna…

Read Full Post »

Arrakastatsua izan zan atzoko greba. Sindikatu eta gizarte eragileek egin eben deialdia uztailean “Euskal Herrian murrizketarik ez! Eskubide laboral eta sozialen alde” lemapean.

Goizean goiz hasi zirean piketeak bueltaka, Arratia osoa zeharkatuz, eta ia enpresa guztiak egoazan itxita. Batzen adibidez, beharren egoazan apurrakaz artezean berba egiteko aukera izan eben piketeko kideek, grebaren arrazoiak azaltzeko.

Komertzio txikian ere jarraipena ia erabatekoa izan zan, salbuespen txikiren bat kenduta. Hori bai, Arratiako Udalen Mankomunitateak plenoa burutu eban, Igorre eta Lemoako alkateek atzeratzeko eskaria luzatu eben arren. Biak gerturatu ziren plenora, beste hainbat herritarregaz batera, eta Mankomunitateko lehendakariaren jarrera salatu ostean, alde egin eben. Barriro be, argi gelditu zan PNVren “sensibilidade soziala”.

Mobilizazinoei jagokenez, asko izan zirean eguerdiko Bilboko manifestazino jendetsura hurreratu zirean igorreztar eta arratiarrak. Arrastian, eskualde mailako manifa jendetsua burutu zan Igorreko kaleetatik, 500 lagun ingururen parte hartzeagaz, martiaren 29ko greban baino gehiago. Kultur Etxeko plaza bete egin eben bertaratutakoek. Han, eguneko komunikatua irakurri eben LAB eta ELAko bi kidek eta “Internazionala” eta “Eusko gudariak” kantatuz amaitu zan ekitaldia.

 

Read Full Post »

Read Full Post »

Atzo bete zan urtebete Bildu-ko ordezkariek euren kargua hartu ebela. Beiñat Anzola alkate eta Karmele Aurrekoetxea, Iñaki Iturrioz, Guruzne Auzmendi eta Soraya Lizundia zinegotzi moduan.

Urteurrenaren aipamena egin eban alkateak atzoko plenoan, apaltasunez, beste alderdietako kideen beharra eta plenoetara bertaratzen diren guztien presentzia eskertuz.

Urte intentsoa izan da Euskal Herri mailan, Aieteko konferentzia, ETAk burruka armatua isteko erabakia, Amaiur-en hauteskunde emoitzak, ezkerreko indar subiranisten konpromisoa, etab.

Herri mailan be mugitua izan da kurtsoa. Ohiko kudeaketari eusteaz aparte (hamabostean behin plenoak, batzordeen mugimendua), boskarrenez modu parte hartzailean burutu dira aurrekontuak eta Igorrerako parte-hartze sistema lantzen ari dira herritarrakaz batera, besteak beste.

 

Read Full Post »

Older Posts »