Lan erreformaren aurkako manifestazio erraldoi egin eben Madrilen; bertan,
milioi bat lagun baino gehiago elkartu zirela esan eben hedabideek. Rajoiren erantzuna honako hau izan zan: “han shido mash losh ciudadanosh que she han quedado en casha”. Marianoren ustez, beraz, manifestaziora joan ez zirenak lan erreformaren alde dagoz.
Manifestazio erraldoia zapatuan Bilbon egin zana euskal presoen eskubideen alde, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako “lehendakariari” honako hau esatea bururatu jakon bere ausentzia ulertezina justifikatzearren: “Errespetatzen ditut joan direnak eta joan ez diren bi miliotik goarakoak be”… Insinuazio argia: manifestaziora joan ez ziren herritar danak euskal presoen eskubideen aurka ei dagoz Urkulluren aburuz…
Emoten dau, beraz, marianismoaren argudioak bereganatzen dabilela Urkullu. Eta ez bakarrik argudioak. Zorritzarrez, ekintzetan be, bide beretik doazela emoten dau; Urkullu Rajoiren atzetik, jakina. Murrizketak beharginen lepotik. Noizean behin behar egiten daben behargin publikoei, iaz, 14. ordainsari gisa, finikitotan emondako dirua kendu gura dautsie. Gaur bertan atzo bertan jakin dogu Urkulluren gobernuak “repagoa” ordainaraziko dauskula sendagaiak erosteko orduan; horrela, gaixotzea penalizatuko dabe. lotsabakoak!
Ortuzar makildunak esan eban Bilbon zapatuan, bere “entronizazio” ekitaldian, bere alderdiak “hitzak eta ekintzak” ipiniko ebazala “Euskadiren” alde. Ikusten gabiz ba, zer hitzak eta zer ekintzak. Tamalgarria.
Eskerrak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako %17,61 “besterik ez” dautsiela botorik emon, ostantzean… Urkulluren arrazonamenduari jarraituta 1.799.840 herritar ez dagoz PNVgaz ados…
Argi gera dadila, dana dan, PNV bozkatu ebezan 384.766 militante eta zaletu jeltzalekiko nere errespetua; batez be, zapatuko manifestazioan egon ziren ehunka PNVzaleekiko. Zorionez, danak ez dira haien oraingo buruzagi bezain harroputzak eta autoritarioak.

Read Full Post »