Igorreko gazte asanbladaren bigarren urteurrena ospatzeko, egun osoko jaia.
‘gazte mugimendua’ laburpen hitzak dituzten postak
Zapatuan Lurrarin-rock
Posted in ARRATIA NEWS, tagged gazte asanblada, gazte mugimendua, gazteak, herrigintza, Igorre, lurrarin rock, lurrarinak on 2012/04/19 | Utzi erantzun bat »
Desalojo-arriskuaren aurrean, busti gaitezan!
Posted in IRAGARKIAK, tagged euskal gazteria, gazte asanblada, gazte mugimendua, gaztetxea, kukutza on 2011/08/24 | Utzi erantzun bat »
Ongi etorri, Saioa!
Posted in BIDEOAK, tagged Arratia, dispertsinoa, errepresioa, euskal preso politikoak, gazte independentistak, gazte mugimendua, kartzela, presoak, saioa ongi etorri, saioa zubiaur on 2011/06/10 | Utzi erantzun bat »
Saioa Zubiaur gazte independentista zeberioztarra aske geratu zen martitzen arrastian, bermea ordaindu ostean, eta eguaztenean goizeko seietan iritsi zan bere herrira: Zeberiora. Herritarrek harrera egin eutsoen.
Igazko abenduaren 16an atxilotu eban Espainiako Poliziak, gazte independentisten aurkako operazino batean. Hasieran Soto del Realen sartu eben preso eta azken hilabeteak Foncalenten egin dauz.
Barri pozgarri bat. Ia gehiago etortzen direan, kartzelak hutsitu arte!
Borborka
Posted in ARRATIA NEWS, Uncategorized, tagged 10 urte, Amaiur, Ametz, Anje Duhalde, Begitu, Emon, Enterraion, ESAIT, gazte mugimendua, gaztetxea, grisa koloreztatzen, harriketarrak, Iker Yurrebaso, karabie, Larregi, Lemoa, Lemoa tudei, Mono Loko, pregunteitor, Pressin-katx, Ratamorti, SD Lemona, Txarliren Aingeruak, Walker, Zaztaparrak, Zea Mays on 2009/10/27 | Utzi erantzun bat »
Kontatu deuskuenez, holantxik ipini eutsoen bihotza Lemoakoa Karabie gaztetxeko “Harriketarrek” barikuan ekitaldian egon zirean guztiei, montaje mundial eta sano hunkigarria egin eben eta. Hara bidali genduan erreporteroak horixe dino behintzat, bizi osoan ez dauela antzekorik ikusi, eta ez da atzo goizean jaiotakoa.
Bariku iluntzean Zornotzako “batukada” egon zan, perkusinoa eta jantza, afariaren aurretik. 350 lagun alkartu zirean karpapean, ume, gazte eta heldu, danak Gaztetxeari egindakoa aitortu eta zoriontzeko irrikitan. Menuak be bi aukeran, umeantzako bata (makarroiak eta) eta “estandarra” edo (arrain-zopea, gisatua eta tarta).
Txalaparta doinuz hasi zan ekitaldia. Tronpeta solo bat be entzun genduan. Grafitero bat beharren ibili zan, Gaztetxearen irudia egin eta Lemoako “grisa koloreztatzen” (horixe izan da urteurrenaren lema).
Iker Yurrebasok bere bizitzako errezitaldia emon eban, Gaztetxearen ibilbidearen kronika pertsonal eta partikularra, sofan eserita/etzanda/botata, lanpara baten argipean. “Ametz” liburu zoragarrian erakutsitako estiloari eutsita. Ostean etorri zirean hainbat interbenzino eta orain arte egindako ehundaka ekintzen irudi eta bideoak.
Gaztetxearen historian gakoak izan direan kontzeptuen inguruan jarraitu eben, burruka – konpromisoa – autogestioa – asanblada – aniztasuna eta gure kronistari memorian grabatuta gelditu jakozan esaldiak: “hemen ez dago ez banguardiarik, ez erretaguardiarik, ez komisario politikorik, ez lehendakaririk, ez doguz behar eta ez gendukez onartuko” edo ametsak bizitzera egindako deia (Hesian-ek Gazte Topagunerako kantatzen eban “bizi itzazu ametsak, amestu beharrean” haren antzerakoa).
Bideoan grabatutako lekukotzentzako be tartea egon zan (eskerronak eta zorionak). Hor agartu zirean inguruetako tabernariak, ESAIT-ekoak, Lemoako eskoletako zuzendaria, gurasoak, Zaztaparrak, gazte-mugimendukoak, Begitu-ko kudeatzailea edo Lemoako abadea. Baina mundialena, zalantza barik, amama bat izan zan, bere egunean eleizan kandelak izituteko metxerurik ez eta Gaztetxekoen eskutik lortu ebana txiskeroa, eta itzelezko animoak emoten eutsazana Harriketarrei. Txan magoaren jarraitzaile sutsua emoten eban (“ilusioa behar dau herri honek”, badakizue).
“Harriketarrek” beti eukin dabe umorerako joera, ludikotasuna goratzekoa, berba batean, ondo pasatzekoa. Bertako batzuek ataratzen daben Lemoa Tudei aldizkaria ikustea besterik ez dago honetaz konturatzeko. Esketx mundiala eskaini euskuen, “Walker” barregarri ipinten ebana bere bizitzako pasarterik penagarrienetakoa oroituz (“Moztu! Kalefazinoa moztu, dana moztu…”).
Pressin-katxeko izarrak be agertu zirean; Mono Loko, Enterraion, Ratamorti eta andrazkoak be holangoak egiteko gai direala erakusteko, Txarliren Aingeruak.
Amaieran, “Harriketar” danak oholtza gainean, “zorionak zuri” eta tarta eta guzti! Eta gure kronistak inondik inora espero ez eban sorpresa, SD Lemona-ren gonbita domekako partiduan “ohorezko sakea” egiteko.
Ostean, Larregi-ren kontzertua eta erromeria Emon-egaz, eta parrandazaleenak, egunsentira arte!
Hurrengo egunean, sano kontzertu jendetsua Anje Duhalde eta Zea Mays-egaz. Eta ostean, erromeria Amaiur-egaz. Edaria be amaitu egin zan!
Domekan amaitu zirean ekintzak, Pregunteitor eta txokolatadagaz.
Egia esan, asteburu mundiala eskaini dau zerua irabazita daukan jende honek. Gure erreporteroak esaten euskun “txapela erostera noa, holango jendearen aurrean kentzeko“. Asko koloreztatu dabe Lemoa azken 10 urteotan eta honetan jarraitzeko gogoa dabela argi itzi dabe.
Juntean eta blog hau egiten dogunon partez, ZORIONAK BIHOTZEZ ETA BESTE 10, 20, 3O URTE BETE DEIZUEZALA! Merezi dozue, eta Lemoak be bai.


