Diman gaur goizean ataratako argazkia.
‘greba orokorra’ laburpen hitzak dituzten postak
Motorrak berotzen #m30greba
Posted in ARRATIA NEWS, tagged greba orokorra, m30greba on 2013/05/19 | Utzi erantzun bat »
Maiatzaren 30eko greba antolatzeko batzarra gaur
Posted in Uncategorized, tagged #m30 greba, ELA, greba orokorra, LAB on 2013/05/13 | Utzi erantzun bat »
ELA, LAB, STEE-EILAS eta beste sindikatu eta hainbat gizarte eragilek greba orokorra deitu dabe maiatzaren 30erako “Euskal Herriak eredu propioa. Eskubide sozial eta laboral duinak” lemagaz.
Langileon kontrako eraso eta lapurreta etenbakoari erantzuteaz aparte, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna sortzeko prozesua hasiko dabe deitzaileek, prozesu parte hartzaile eta herritarra burutuz.
Aurreko deialdietan antzera, Arratian be greba batzordea antolatu da eta batzarra burutuko dau gaur, 19:30etan Kultur Etxean.
Greba orokorrean, herria itxita
Posted in ARRATIA NEWS, tagged Arratia, arratiako PNV, arratiako udalen mankomunitatea, BILDU, ELA, gizarte-eragileak, greba orokorra, Igorre, irailak 26, josune gorospe, LAB, murrizketarik ez, sindikatuak on 2012/09/27 | Utzi erantzun bat »
Arrakastatsua izan zan atzoko greba. Sindikatu eta gizarte eragileek egin eben deialdia uztailean “Euskal Herrian murrizketarik ez! Eskubide laboral eta sozialen alde” lemapean.
Goizean goiz hasi zirean piketeak bueltaka, Arratia osoa zeharkatuz, eta ia enpresa guztiak egoazan itxita. Batzen adibidez, beharren egoazan apurrakaz artezean berba egiteko aukera izan eben piketeko kideek, grebaren arrazoiak azaltzeko.
Komertzio txikian ere jarraipena ia erabatekoa izan zan, salbuespen txikiren bat kenduta. Hori bai, Arratiako Udalen Mankomunitateak plenoa burutu eban, Igorre eta Lemoako alkateek atzeratzeko eskaria luzatu eben arren. Biak gerturatu ziren plenora, beste hainbat herritarregaz batera, eta Mankomunitateko lehendakariaren jarrera salatu ostean, alde egin eben. Barriro be, argi gelditu zan PNVren “sensibilidade soziala”.
Mobilizazinoei jagokenez, asko izan zirean eguerdiko Bilboko manifestazino jendetsura hurreratu zirean igorreztar eta arratiarrak. Arrastian, eskualde mailako manifa jendetsua burutu zan Igorreko kaleetatik, 500 lagun ingururen parte hartzeagaz, martiaren 29ko greban baino gehiago. Kultur Etxeko plaza bete egin eben bertaratutakoek. Han, eguneko komunikatua irakurri eben LAB eta ELAko bi kidek eta “Internazionala” eta “Eusko gudariak” kantatuz amaitu zan ekitaldia.
Bihar, greba orokorra
Posted in IRAGARKIAK, tagged Arratia, greba orokorra, Igorre, irailak 26 on 2012/09/25 | Utzi erantzun bat »
Blog hau egiten dogunok, grebagaz bat egin eta Igorren egunean zehar gertatutakoaren barri emoten ahaleginduko gara. Intereseko informazinorik baldin badaukazu (testu zein argazki), igorresarean@gmail.com helbidera bidali eta argitaratu egingo dogu.
26ko grebarako motorrak berotzen, manifestazinoa bihar Bilbon
Posted in IRAGARKIAK, tagged greba orokorra, irailak 22, irailak 26, murrizketarik ez on 2012/09/21 | Utzi erantzun bat »
Aurrera doaz greba orokorra prestetako beharrak
Posted in IRAGARKIAK, tagged Arratia, greba orokorra, Igorre, irailak 26 on 2012/09/09 | Utzi erantzun bat »
Irailaren 26ko greba antolatzeko batzarra Igorren
Posted in BUZOIAN AURKITUA, tagged Arratia, burujabetza, greba orokorra, Igorre, irailak 26, krisia, murrizketarik ez on 2012/09/01 | Utzi erantzun bat »
Buzoian jaso dogu mezua. Ikusten dan moduan, honezkero hasita dagoz irailaren 26ko grebaren prestaketa-beharrak.
Aldaketaren alde, dana itxita, eta jendetza kalean
Posted in ARRATIA NEWS, tagged Arratia, greba orokorra, herrigintza, Igorre, m29 on 2012/03/30 | Utzi erantzun bat »
Eguna pasatu ostean, goikoa izan leike, esaldi batean, gaurko greba orokorraren laburpena gurean. Arrakasta itzelezkoa izan dalako eta salbuespenak salbuespen, dana egon dalako itxita gurean. Ateak itxi bideak zabaltzeko, gauzak egiteko beste modu baten alde, aberastasunaren bidezko banaketan oinarritutako gizartearen alde, beharginen eskubideak errespetatuak izango direan mundu baten alde, mundu hobe baten alde, berba bitan, parekidetasunaren eta zerbitzu publikoen garapenaren alde, eredu berria, non beharginek boterea borrokatu eta eskuratuko daben kapitalista eta politikari konplizeen aurrean.
Azken aste eta egunetako beharra intentsoa izan da, enpresaz enpresa eta Arratian sortutako greba komitean, esperientzia polita eta hobeto landu beharrekoa. Lemoan gazteentzako berbaldia, krisiaren eraginaren inguruan, egin zan eta aurreko egun batean hemen erakutsitako bideoa, kotxe megafonia, propaganda, enpresaz enpresa, kale zein ikastetxeetan egindako beharra… Herria martxan ipinteko ahalegina.
Atzo, greba eguna, 5:15etan hasi zirean piketeak martxan eta neurri batean alperrik, argi egoalako sano gitxi izango zireala zabalduko ebenak. Jenteak konbentzituta egin dau greba, egoeraz nazkatuta dagoalako eta konponbideak gura dauzalako. Alternatibak eraikitzea dan orain gakoa, eguneroko beharraren bidez, bakotxa dagoan lekutik.
Lemoako Cementosetik hasita, Arratia osoa zeharkatu ostean (Zulaibarreko eskola erdi itxita, Arteako poligonoa guztiz itxita) Erletxetako poligonora jo dau piketeak, eta bertan tentsinoa egon da Ertzaintzagaz. Eguerdian, hainbat eta hainbat izan dira Bilboko manifestazino ikaragarrian parte hartu dabenak.
Arrastian, 400 lagun inguruk manifestazinoa egin dabe Igorren, aspaldiko jendetsuena.
Eta gaurtik aurrera, ALTERNATIBA ERAIKITZERA!
Egin zure erosketak gaur, bihar greba orokorra
Posted in IRAGARKIAK, tagged greba orokorra, m29 on 2012/03/28 | Utzi erantzun bat »
Eguenean, greba orokorra
Posted in ARRATIA NEWS, JUNTEA, tagged Arratia, ELA, greba igorren, greba orokorra, Igorre, LAB, m29 on 2012/03/26 | Utzi erantzun bat »
Logikoa dan moduan, blog hau egiten dogunok bat egiten dogu MARTIAREN 29rako GREBA OROKORRERAKO deialdiagaz. Hurrengo egunean bueltatuko gara grebaren kronikagaz eta eguneroko martxagaz.
Grebak herrian jarraipen zabala izango dala aurreikusi daikegu. Hainbat langilek esan dabe greba egingo dabela, merkatariak be animatu dira eta herriko lantegi garrantzitsuena dan BATZen, asanblada egin zan eta istea ebatzi eben lehengo astean.
Egun horretan manifestazinoak burutuko dira, 12:30etan Bilboko Moyuan. Arrastian, 18:30etan Igorreko udaletxean, ELA eta LABek deituta.












