Atzo bete zan urtebete Bildu-ko ordezkariek euren kargua hartu ebela. Beiñat Anzola alkate eta Karmele Aurrekoetxea, Iñaki Iturrioz, Guruzne Auzmendi eta Soraya Lizundia zinegotzi moduan.
Urteurrenaren aipamena egin eban alkateak atzoko plenoan, apaltasunez, beste alderdietako kideen beharra eta plenoetara bertaratzen diren guztien presentzia eskertuz.
Urte intentsoa izan da Euskal Herri mailan, Aieteko konferentzia, ETAk burruka armatua isteko erabakia, Amaiur-en hauteskunde emoitzak, ezkerreko indar subiranisten konpromisoa, etab.
Herri mailan be mugitua izan da kurtsoa. Ohiko kudeaketari eusteaz aparte (hamabostean behin plenoak, batzordeen mugimendua), boskarrenez modu parte hartzailean burutu dira aurrekontuak eta Igorrerako parte-hartze sistema lantzen ari dira herritarrakaz batera, besteak beste.
