Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘Igorre’ laburpen hitzak dituzten postak

Maiatzaren 24an, 18.00etan : Kotxe karabana Urbietako (igorreko futbol zelaiko) parkinetik hasita

Maiatzaren 29an, 18.00etan : Kotxe karabana Urbietako (igorreko futbol zelaiko) parkinetik hasita

Maiatzak 30, GREBA OROKORRA

9.00etan, Pikete Informatiboa Arratian zehar, Urbietako parkinetik hasita

18.30 ean manifestazioa Igorreko Udaletxetik hasita

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean Igorreko eskolaren auzia euki dot gogoan, eta, batzuen eta besteen jarreren inguruan etorri naz hausnartzen; batzuk egiten daben behar boluntario eta zintzoa eta besteek egindako oportunismo nazkagarria.  Atzo oharra argitaratu eban Inazio Zubizarretako Guraso Elkarteak, eta, bertan, agerian utzi dabe PNVko hainbat hautetsik zabaldutako autobonbo kanpaina tamalgarria, are gehiago, Igorreko umeak direnean autopropagandaren objetua.

 Idazki horretan azaltzen dabe zelan hasi ziren beharrean Hezkuntza Sailaren aurrean. Otsailaren 21ean jakin eben Guraso Elkartekoek matrikulazioagaz arazoak egongo zirela, eta jarraian hasi ziren auzia aztertzen: 10 ume matrikulatik kanpo gelditu ziren. Martxoaren 5ean, Hezkuntza sailera joan ziren eskolako Ikasketa Burua, Igorreko Alkatea Beiñat Anzola eta Guraso Elkarteko partaide bi; aurrean  Bizkaiko delegatua A. Ferri, Sailburuordea A. Aurrekoetxea eta zentrutako zuzendaria J. Fernandez, hirurak Urkulluren alderdikoak.

Jelkide burutsuen proposamena honako hau izan zan: Arantzazuko umeak Arteara bidaltzea. Horregaz arazoa ez da konpontzen, gutxi barru Igorrekoentzat be ez da tokirik egongo; Arteara bidaliko dabez Igorreztarrak be? Eskolako OGGk txosten bat egin eban orduan, eta Guraso elkarteak Udalak aurkeztutako proiektu baten aldeko sinadura bilketa egin eban.

Maiatzaren 6an Hekuntza Sailaren teknikari batek, Inazio Zubizarretan obrarik aurreikusita ez dagola esaten dautso eskolako zuzendariari; maiatzaren 10ean bilera beste bilera bat eskatu eben Guraso Elkartekoek auzia aztertzen jarraitzeko.

Maiatzaren 11an hasi zan PNVren kanpaina: antza, bilera bat burutu eben Arteako Alkateak, Arantzazuko Alkatea Andere Guzti ahaldunak –hobeto eskolagaitik Arantzazuko udalak deko zorra ordainduko balu-, eta tatatatxaaaannn, Iñigo Uriarte Igorreko zinegotzi jelkideak, konpartsa moduan, pertsona “inportaeekaz”; aurrean –parkatu, ondoan- Hezkuntza sailaren hainbat “alderdikide”. Dana “konpondu” ei eben partidukoek. Eta zer da ba dana, ba hori, bapez. Arantzazuko umeak Igorren geldituko direla datorren urtean –kontu hori aurretik egon zan argituta-; kontua da, hurrego urteotarako arazoa larriagotu egingo dala, eta gaia serioz hartu behar dala, eta ez norberaren burua goraipatzen ibiltzeko. Halanda be, horretan dabizen  bitartean behintzat, ez dabez diru publikoagaz puroak erosten ibiliko…gaitzerdi.

Gauza serioekaz jarraituta, ekainean batuko dira, ostera be, arazoa konpontzen saiatzen dabizenak hezkuntza saileko PNVko ordezkariekaz,  eskolako handitze beharrak aztertzeko. Sorte guztia opa deutsiet  Igorreko eta Arantzazuko umeek merezi dabelako; beste inkonpente oportunista horien jarrera maltzurrek ez deiezan  gogoa kendu, ederto egiten dabiz-ta.

Read Full Post »

Bildu24

Read Full Post »

10:00etarako egoan hasiera iragarrita. Bi zutabe, bata Zeanuritik, bestea Bediatik, oinez, Igorren alkartu eta Dimaraino jarraituko ebenak. Holan erantzun jakon Arratian Herrira-ren deiari, Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira. Eguna Dimako frontoi txikian egindako ekitaldiagaz borobildu zan.

Zeanurin

Areatzan

Areatza Areatzako plazan

Artean hamaiketako gozoa eukin eben martxako parte-hartzaileek.

Artean hamaiketakoa

ArteaArtea 2Arantzazuko plazan jente gehiago egoan itxaroten.Arantzazu

Martxaren bigarren zutabea, Bediatik urten eta Lemoatik pasatuta, Igorrera abiatu zan.

LemoanLemoatik igorrera Lemoan 2 Lemoan 3

Igorren alkartu zirean bi zutabeak, Zeanuritik etozenak eta Bediatik etozenak.

Igorre

Eta amaiera, Diman. Trikitilariak, gazteak Ondarruko herri harresikoei Iheskide-ren kanta bat eskainiz, David kitarragaz “Nire aitaren etxea” astintzen, Iñaki Iturriotzen bertsoa danon artean kantatuta, Herrira denda, Arratiako herri desbardinetako kideek osatutako mosaikoa, Joseba Sarrionandiaren “Lagun presoei gutuna”, Ana Petralanda iheslari dimoztarraen gutuna… Jende asko, giro ona eta presoen eta iheslarien alde martxan jarraitzeko konpromisoa.

pankarta dima 2 Koplak kantatzen David gazteak Aurkezlea Argazki masiboa entzuleak (2) entzuleak Testua irakurtzen + mosaikoa

Read Full Post »

M17 kartela

Read Full Post »

“Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira”. Horixe da ekimenaren lema.

Datorren zapaturako herrietan plazak betetzeko deia egin dau Herrira-k. Arratian, martxa bat egingo da, herriz herri, oinez. Bi zutabe eukingo dauz, bata Zeanurin hasiko da eta bestea Bedian. Martxa pasatu ahala, herri bakotxean ekimen ezbardinak burutuko dira. Igorren alkartu eta Dimaraino batera joango dira, han ekitaldi bategaz amaituteko.

M18 arratia martxan

Read Full Post »

IrudiaAspaldi esperotako notizia. Eduardo Perez de Anuzita Arratiara bueltatu zan atzo, ia 19 kartzelan pasatuta gero. Eguen goizean askatu eben Murtziako espetxetik eta egun horretan bertan, gauez heldu zan Loiura. Itzelezko harrera beroa izan zan aireportukoa, loreak, dantzak, pankartak, besarkadak eta poza, poz handia. Handik Deustura eta berotasunak jarraitu egin eban.

Eta atzo, Arratian zehar ibili zan, Lemoa, Dima eta azkenean, ongi etorria Igorren. Bertsoak, loreak, dantzarien agurra, kolektibo ezberdinen opariak, Arratia zein Deustutik eta musika, eguzki beroaren azpian. Eguna borobiltzeko, 150 lagun alkartu ziren bazkarian, eta beren beregi prestatutako koplak kantatu ebezen. Giroa ezin hobea.

“Bat gitxiago”. Beste guztiak herriratzeko beharren jarraitzea baino ez da falta…

IrudiaIrudiaIrudia

Dantzariak Igorren

bazkarian

Read Full Post »

Zorroztarrien topatu dogu bideoa. Gaurko LABen martxa eta ekitaldiaren laburpena. Langileria burrukan!

 

 

Read Full Post »

Igorreko eskola txiki gelditu da, eta sartu beharreko ikasle danak ez dira bertan sartzen. Datorren urteari begira, hainbat ikasle beste herriren bateko eskolara bidali gura ebezan Hezkuntza Sailekoek; baina, Inazio Zubizarretako irakesleek, Guraso elkarteak eta Igorreko Udalaren elkarlanari esker lortu da datorren urteko arazoa konpontzea.

Dana dan, hurrengoko urteotan, arazoa larriagotu egingo da; argi dago eskola handitu egin behar dala. Helburu horregaz dabiz guraso elkartekoak sinadura biltzen. Hor egoten dira eskola irteeran euren jaima eta guztiz. Ez dabe gure Igorreko umeak beste herriren bateko eskolara joan behar izatea.

Sinadura bilketa horregaz indarra egin gura dabe hezkuntza sailaren aurrean.

Read Full Post »

Irudia

M1 Arratian

M1 Arratian kartela

Read Full Post »

Older Posts »