Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘igorreko alkatea’ laburpen hitzak dituzten postak

(Asteburu betearen kronika laburra)

Bariku eguerdian manifestazinoa egin eben Negarra-ko langileek eta hainbat herritarrek. Urkuzuko lantegiak daukazan 170 langileetatik 59 kaleratu bota gura dabez eta greba mugagabean dagoz beharginak apirilaren 16tik hona. Lantegiak ordezkaritza daukien CCOO eta LABeko banderakaz zeharkatu ebezan herriko kaleak. Bildu-ko ordezkariek be (Beiñat Anzola alkateak barru) hartu eben parte protestan. Gogoratu behar da Negarra-ren kasuan, Rajoyren azkenengo lan-erreformak kaleratzeak erraztu eta merketzeko emondako aukera erabili dauela enpresak.

Iluntzean izan zan Begitu-ren 10. urteurrenaren txanda. (Bide batez, zorionak blog hau egiten dogunon partez Begitu posible egin dozuen eta egiten dozuen guztioi). Maider Yabar ikusi genduan ia beteta egoan Kultur Etxeko areto nagusian, oihaletan gora eta behera, grabitatearen kontra burrukan, bertaratutakoen txalo artean. Bihotz Gorospe aurkezleak Igor Estankonari emon eutson txanda. Begitu-ko sorrerako kontuak harilkatu ebazan arteaztarrak, inork holango ekitaldi batean inoz bota ez dauzanak kontatuta. Musikak be eukin eban bere lekua ekitaldian. Eneritz eta Marina entzun genduzan kantuan, “a capella”, lehen egiten eben moduan, Arratiako herrien inguruko aspaldiko koplakaz. Juanma Labandibar-ek sano kantu hunkigarria eskaini eban, teklatuaren laguntasunagaz. Urtzi Barrenetxea eta Cristina Ruizek aurkeztu eben Begitu-ko webgune barria, aurrekoa baino dinamikoagoa eta argazki eta bideoak bidaltzeko aukera eukingo dauena. Oihane Barrenetxeak, Begitu argitaratzen dauan Zertu Kultur Elkarteko lehendakariak be hartu eban berbea, bide honetan egitasmoa lagundu daben guztiak eskertuz, batez be, proiektua diruz lagunduten daben norbanakoak, begitu-lagunak (euren izenak pantaillan proiektatuta ikusten genduzan bitartean). Eta amaieran, sorpresa, Arratiako musikariak (Nik Khaos, MG, Esti eta Olatz, Larregi, Eskean… fijo baten bat ahaztuko dogula), eskola eta estilo desbardinetako gazteak, neska zein mutilak, danak taldean, egunerako bereziki prestatutako kanta jo eban. Ostean, edaria eta pintxoak, tertuliarako lagungarri.

Eta atzo Lurrarin-rock egin zan Igorren. Lurrarinak Igorreko Gazte Asanbladak antolatzen dauan musika jaialdia da hau. Aurtengoa bigarrena izan da. Goizean umeentzako jolasak, eguerdian bazkaria karpapean, gero batukada eta kontzertuak, goizaldera arte: The Mockers, Kaotiko, Jeimon Turk Band eta Zirkinik bez arratiarrak.

Halan da be, Exaixu-k hasi eban iluntzeko rock´n´rollaren martxa, Kukumaren azken jaiean. Izan be, gure herriko taberna mitiko honek ateak zarratuko dauz 13 urte eta gero eta atzokoa izan zan “azken guda dantza”. Martxa itzela, rotuladorez hormetan idatzitako esker onezko berbak, luxuzko gonbidatuak eta sendo, sano sendo ikusten dogun taldea. Eskerrik asko danagaitik, Ainare eta konpainia!

Read Full Post »

Azkenean, Karmele Gabonak paseute etorri da kafetxue pagetan.

- Parkatuko deustezue baia egunotan lieute ibili naz jaietako kontuekaz.

- Parkatute zagoz. baia guk jakin gura dogune da ia zelan joan dan plenoa.

- Ba bueno, ez dago kontetako gauza handirik. Puntu batzuk atzeratu egin ziren, auren artean datorren urteko aurrekontuen onarpena. Oraindik ez dago alderdien arteko adostasunik eta hori lotzeko denpora apur bat gehiago hartu deu udalak.

- Beste alde batetik, Euskal presoen eskubideen aldeko mozino bi egon ziren, bata Bilduk eta bestea PNVek aurkeztuak, baia horren ganean Bilduk berak agindu dau ohar bat IGORRESAREANera eta nik ez deukot besterik esateko.

- Beste kontuak plenoetako gauza normalak: Diru-laguntzak emotea euskera ikasteko, datorren urteko pleno egunak onartu, Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2012ko kudeaketa plana onartu,  Igotrans zerbitzua kontratetako ipintea,  “Emakumeentzako defentsa ikastaroa” adjudiketea,  obra ziurtagiriak, fidantzak bueltatea, obra baimenak…. Honek puntu guztiak aho batez onartu ziren.

- Beste puntu bat Eskoletako patioa estaltzeko obrak adjudiketea izan zan. PNV abstenidu egin zan. Emondako arrazoia: proiektu definitiboa ez deuriela ikusi.

Ez dot ulertu, gai ordenean puntua baegoan, ez dira kapaz izan proiektu hori eskatako?

- Gero galdera erantzunetan gai bi atara ziren: lenengoa, Loiate inguruan egindako lapurretak, honen inguruan zenbait gestino egiteko gelditu zan alkatea eta bigarrena, Berdintasun plana. Argi ikusi zan Igorren neurrira egindako plan hon bat daukagula baina Igorre Danontzat eta PNVrentzat ez dala lehentasunezkoa, martxan ipintea aurrekontuen % 0,012 izanda be. Burrukan jarraitu beharko da.

Eta hemen amaitzen da urte honetako; beste barik:

URTEA ONDO AMAITU ETA HOBETO HASI !!!!

Read Full Post »

Horixe izan zan atzo hainbat igorreztarrok aldean eroan genduzan pegatinetako lema. Euskararen eguna izan zan, abenduaren 3a eta ekitaldi berezia bizi izan genduan Kultur Etxearen epeletan, 18:30etatik aurrera.

Alkarteetan euskerea zuzterretik titulupean, hainbat kontu ikusgai. Aretoa, ume, gazte eta helduekaz beteta (300entzako lekua dago). Hasteko, irailaren 24an “Inbiu”-ren barruan egindako lip-dubaren making-off-a eta orduko emozinoen oroitzapen gozoa. Ostean, Zuztertxu euskara planaren ikurrari omenaldi txikia: jantzariaren agurra, soinu txikiaz, eta bertsoa, Laboaren doinuan.

(more…)

Read Full Post »

Bilduko hainbat alkate eta zinegotzik prentsaurrekoa emon eben atzo, aurrekontu parte-hartzaileen aldeko jarrera erakutsiz. Beiñat Anzola Igorreko alkateak be hartu eban parte bertan.

Hemen daukazue bideoa:

Eta hemen, bertan esandakoa.

Read Full Post »

Aste konplikatua oraingoa, batetik bestera gelditu barik. Gaur arte ez dot Karmelegaz topo egin eta goizean ez dot aukerarik galdu asteleheneko plenoari buruz bera galdetzeko.

Zoli erantzun dau, betiko energiagaz. “Kontu teknikoak izan zirean gehienak eta sano arin joan zan dana. Besteak beste, auzokide batek Olabarriko errotarren inguruan Udalaren kontra sartutako epaiketan, Udalaren alde egin dau epaileak, eta hori jakinarazi zan plenoan”.

“Orduan, matrakarik ez oraingoan?” galdetu deutsat nik. “Matraka barik, kexea”, Karmeleren erantzuna. “Iñigo Uriarte, PNVko ordezkariak, politika eta euskara ez nahasteko eskatu eban, euskara pluraltasunean defendatu behar dala  eta ez politizatu. Ia hori nork egin eban galdetu eutsienean, betikoak izan zireala bota eban”.

“Eta zegaitik bota eban hori, ba?” galdetu dot nik. “Okurriduten jatana da ez eutsiela grazia handirik egin lip-dubean independentisten banderak, Kukutzaren aldekoak edo presoen ingurukoak ikusteak, hau da pentsamendu bakarraren eta mundu grisaren alde dagozala“, Karmelek, “baina hori, uste bat baino ez da”.

“Uff! Espainolistek beti esan dabena da hori, euskara ez dala politizatu behar, abertzaleok interes politikoetarako erabiltzen dogula, bahituta daukagula…”

“Bai, txarrena da ustez abertzaleak eta euskaltzaleak direanak Patxi Lopezen diskurtsoa barneratuta eukitea -euskera askatasunean-” bota dau Karmelek. “Baina mingarriena ez zan hori izin”.

“Txarragorik egon zen ala?” harrituta nik.

“Bai, Kukutzaren kontuan Ares eta Azkunak izandako jarreraren inguruan berbaz, azken honen alde dagoala bota eban PNVko ordezkariak“.

Pasau dan asteko astakeriak gogoan (Rekalde militarki okupatuta, ertzaintza herritar baketsuen kontra kargatzen, anbulatoriora sartzen parte medikoak kentzeko…), ardura sartu jata politikari eskoitarrek arazoak konpontzeko deukiezan moduen inguruan. Eta bildur apur bat, be bai.

Read Full Post »

18:30etan udaletxean. Gaien zerrenda:

1.- Aurreko akta irakurri eta ontzat emotea.
2.- Diru-laguntzak eskatzea.
3.- “Viviendas de Vizcaya”rekin hitzarmena.
4.- Olabarriko errotaren epaiaren barri emotea.
5.- Obra ziurtagiriak
6.- Obra lizentziak.
7.- Alkatetzearen Dekretuen barri emotea.
8.- Eskaerak eta galderak.

Read Full Post »

Astelehenean burutu zan “kurtso hasierako” lehenengo plenoa eta gaur goizean, Karmelegana jo dot horren barri eukiteko.

Ebakiaren bueltan alkartu gara eta laster hasi da entzundakoak kontetan. “Ez da gai polemikorik egon”. “PNVkoek ez dabe mozinorik sartu, ala?”. “Oraingoan ez, baina kritiko agertu dira puntu batzukaz”.

(more…)

Read Full Post »

Azkenengo Begitu-n (148) Igorreko alkate Beinat Anzolak gutuna  bidali dau aurrekontuen inguruan. Intereseko iruditu jaku eta bere osotasunean dakargu hona:

Aurten be aurrekontu partehartzaileen prestaketan gabiz buru belarri, udal aurrekontuen eraketea dan moduko gai baten, herritarron abotsa albait ondoen batuko dauan metodoan sakontzen.

Danok daukagu zer esana, andra zein gizon, zahar zein gazte, Urkuzutik Mikelera, San Kristobaletik Basauntzera, alkarteetan beharren dabizenak zein ez. Udalak eta herriak bat egin behar dabe. Herritarren berbeak, zeuon esanak guretzako balio handia daukalako. Ezer egin orduko, dirua honetan edo haretan erabili ebatzi orduko konsultau egin gura jatzuelako. Herriko gaien ganean danok daukagulako zer esana.

Udal Gobernuak proposamen bideragarri baina zabala eroango dau batzarretara, herri osoko beharrizanak kontuan hartu gurean osoturikoa.
Herritarren beharrizanak dira gure abiapuntua eta ilusinoaren oinarria. Herrirako, zeure auzorako onena zer dan azaltzeko modua emoten dau aurrekontu parte hartzaileak, herritarrak ezagutzen dabez ondoen euren beharrizanak. Guk udaletxetik bitartekoak jarriko doguz eskura, herritarren
guneak eta batzarrak ahal danik eta erabakitzaileenak izan daitezan udalaren proposamena moldatu, aldatu edo hobetzeko.

Informazinoa daukanak hobeto irudikatuko dau etorkizunerako zelango herria, zelango Igorre gura dauan. Horixe da gakoa, informazinoa.
Gutako bakotxak informazinoa hartu eta emon egin behar dau, emon eta hartu. Informazino barik ezin da parterik hartu.

Auzo eta erdigunean detektau doguzan arazo eta beharrizanak azalduko doguz eta aurtengo aurrekontuetarako beharrezko edo onuragarriena ikusten doguna herritarrokaz kontrastau.

Gure behar egiteko modua hauxe da: Herriko beharrizanak detektau, proposamen bat prestatu eta azaldu, herritarren ekarpenak jaso, komisinoan adostu eta ahal bada, ago batez 2012ko aurrekontuak onartu. Baina ez daigun ahiztu kontu garrantzitsu bat, izan be, azken ebatzia plenoan hartzean da.
Agirre Lehendakaria eta beste egitasmo desbardinak. Zeure eretxia emon eta herritar lez zer esana dozulako eta gu entzuteko gogoz gagozalako, urri lehenengoan auzoz auzo, pausuz pausu ibiliko gara. IGO auRREkontuetara, Igorreko herria, danon aukerea!

Gutunean, auzo-batzarretako egun, ordutegi eta lekuak be zehazten dira.
- Urri lehenengoak 12, Garbe-Mikele, udaletxean, 19:30etan.
- Urri lehenengoak 15, San Kristobal, txokoan, 19:30etan.
- Urri lehenengoak 19, Gezala-Basauntz, udaletxean, 19:30etan.
- Urri lehenengoak 20, San Juan, txokoan, 19:30etan.
- Urri lehenengoak 21, Urkuzu-Garakoi, txokoan, 19:30etan.
- Urri lehenengoak 22, Kultura-kirola, Kultur Etxean, 19:30etan.
- Urri lehenengoak 28, Erdigunea-Olabarri, Kultur Etxean 19:30etan.

Read Full Post »

Oin dala aste batzuk, alkate barriaren dedikazino eta soldata kritikatu ebazan Igorreko PNVk Deia-n. Bildu-k gutuna bidali dau Deia-ra, argipenakaz.

Read Full Post »

Karmele gaur nahiko moskeeute etorri da. Eta izen buruan dinona errepikatu deu. “Pleno bi, mozino bi. PNV errekorraren bila dabil ala?

.- Txarto eretxiten dotzezu ala dinotze Begok.

.- Ba emoneko esplikazinoen aurrean, oso txarto. Azken baten, danan artean egiteko moduko gauza bat, “goikoak” agindu deutsielako, aurretik Deian atara eta gero eguardian mozino moduan sartu, arrastien horren ganean berba egiteko gelditute egonda. Ez dotset patxadarik ikusten.

BILDU eta Igorre Danontzatekoen erantzuna elegantea, gauzak argi izten deuzena eta alkarlanerako proposamen konkretu bat eginaz. Firmak batzeko papela eginda eta fotokopiak atarata.

Itxaroten nago ea BILDUkoek papela ataraten daurien. Hori  egiten badeurie ipiniko dogu enlazea hemen.

.- Baia, beste puntu batzuk be egongo ziren ez?

.- Ba bai. goien idatzikoa azkenengoa izan zan. Hona hemen besteak:

  • Diru-laguntzak emotea.  Onartu egin ziran.
  • 2012 uretrako Herriko Jaia zehaztea. San Antonio egunez.
  • Lorezaintzaren mantentze-zerbitzua kontratetako ipintea. Papeleoa martxan ipintea onartu zan.
  • Bideak garbitzeko zerbitzua adjudiketea. Lantegi Batuari emon jako zerbitzua.
  • Obra-ziurtagiriak. 97.000€ San juaneko obra konplementarioetan.
  •  LKS Ingeniería S.Coop-ek, Batz Sociedad Cooperativa merkataritza-etxearen izen eta ordezkaritzan aurkeztutako Z-25 sektoreko birpartzelazio-proiektuaren aldaketea hasieran ontzat emoten dauan Alkatetza Dekretuaren barri emotea. Alkateak danon aurrean firmeu eban Dekretua. Batzek Udalari % 15 emongo dotse: 46000 €.
  • Obra- eta jarduera-lizentzia. Danak ontzat emon ziran.
  • Pub-Lakro-ren jarduera-sailkapena aldatzeko eskabidea. PUB izatetik Diskoteka izatera pasetako. Ez zan onartu Teknikoen kontrako txostena egoalako.
  • Alkatetzearen Dekretuen barri emotea. Nitxoak, obra txikiak…

.- Plenoa amaitu eta gero, Soraya Lizundia, BILDUren bozeroaleak, idatzi bat irakurri eban. Idatzian,  kritika gogorra egiten eutson PNVko bozeroale dan Iñigo Uriarteri, Deian bere agotik agertu ziren adierazpenak direla eta. Galdera bitan laburtzen da BILDUren kritika: Noiz egon da aurretik BILDU instituzinoetan? Zelan jarri al deu dudan alkatearen erabateko dedikazioa?

.- Iñigo Uriarteren azalpena ez ziren bape argiak izan. Errekozidu eban BILDU ez dala egon aurretik instituzinoetan. Baia euren antzekoak… Errekonozidu eban alkatea beti egon dala berarentzat disponible, baia… Errekonozidu eban DEIAn idatzitakoagaz bera be ez dagola konforme neurri handi batean…

…. Baina berak ez deu ezer egin DEIAren informazinoa zuzentako …. eta uste dot ez dauela egingo.

Oharra: BILDUren idatzi hau publiketan bada enlazea ipiniko dogu edo kopieu egingo dogu.

Honen inguran aurkitutako informazioak

DEIA: hemen

BILDU: hemen

Read Full Post »

Older Posts »