Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘Igorreko Bildu’ laburpen hitzak dituzten postak

Hileko azkenengo barikuan kontzentrazinoa burutu eban Herrira-k Igorren. Bertan, mosaiko antzerako irudi bat osatu eben bertaratutakoek, kalearen bi aldeetan jarrita, kareta eta guzti. Kontzentrazinoaren amaieran, jarraian dozuen agiria irakurri eben, Igorreko udalean presoen gaixoen inguruan gertatutakoa jasoten dauana:

Arrastion danori,

Urteak daroaguz azkenengo barikuetan euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde kalera urtetan. Gaurko deialdiaren lema, argia da, “bizi osorako doktrina eten. Preso gaixoak herrira”. Asko gara hori defetzen dogunak eta aste honetan, preso gaixoen gaia Igorreko Udaletxera be heldu da. Bilduk mozinoa sartu eban eta pasau dan asteleheneko plenoan irakurri eta eztabaidatu zan. Holan esaten eban Bilduren mozinoak (laburtu egin dogu):

Josu Uribetxeberriaren baldintzapeko askatasunaren ostean, beste hamahiru dira gaixotasun larri eta sendaezinak dabezan presoak eta aipatutako argudio bardinak kontuan eukinda, kaleratu behar direanak. Hamahiru preso eta beraien senitartekoak zigor gehigarria dabiz sufritan. Preso honeri baldintzapeko askatasuna ukatuz, giza eskubideen oinarrizko zutabeak urratzen ari dira Madrilgo arduradun politikoak. Nazioarte zein estatu espainiarreko araudi, zuzenbidearen printzipio eta giza eskubideen aldeko aldarrikapenek, gaixotasun larri eta sendaezinak dabezan pertsona presoen eskubideak errespetatzeko beharra adierazten dabe. Gaixotasun larri eta sendaezinak dabezan pertsona horreek, beharrezkoa daben tratamendua eta zaintza medikua behar bezalako baldintzetan jasotzea, oinarrizko eskubidea dalarik.

 Hau guztia kontutan harturik, honako puntu honeek aurkezten doguz Osoko Udal Batzarrera, bertan eztabaidatuak eta onartuak izan daitezen:

1.-Udal honek, preso gaixoen egoera larriaren aurrean, bere kezka adierazten du. Era berean  indarrean dagoen legea beteaz eta herritarren gehiengoaren borondatearekin bat eginaz, urrats errealak emateko deia egiten dio Madrigo gobernuari.

(more…)

Read Full Post »

Atzo bete zan urtebete Bildu-ko ordezkariek euren kargua hartu ebela. Beiñat Anzola alkate eta Karmele Aurrekoetxea, Iñaki Iturrioz, Guruzne Auzmendi eta Soraya Lizundia zinegotzi moduan.

Urteurrenaren aipamena egin eban alkateak atzoko plenoan, apaltasunez, beste alderdietako kideen beharra eta plenoetara bertaratzen diren guztien presentzia eskertuz.

Urte intentsoa izan da Euskal Herri mailan, Aieteko konferentzia, ETAk burruka armatua isteko erabakia, Amaiur-en hauteskunde emoitzak, ezkerreko indar subiranisten konpromisoa, etab.

Herri mailan be mugitua izan da kurtsoa. Ohiko kudeaketari eusteaz aparte (hamabostean behin plenoak, batzordeen mugimendua), boskarrenez modu parte hartzailean burutu dira aurrekontuak eta Igorrerako parte-hartze sistema lantzen ari dira herritarrakaz batera, besteak beste.

 

Read Full Post »

19:00etan izango da, udaletxeko pleno-aretoan:

GAI ZERRENDA
1- Aurreko akta irakurri eta ontzat emotea.
2- Diru-laguntzak emotea.
3- 2012ko aurrekontuan kreditu ardarazoteko 2.espedientea.
4- Igorreko zaraten mapa kontratetako ipintea.
5- Kontratu txikiak.
6- Obra ziurtagiriak.
7- Udea P-32 lur-zatian famili bakarreko etxebizitzea eragiteko obra-lizentzia.
8- Obra baimenak.
9- Eskaerak eta galderak.

Read Full Post »

Egun batzuk paseuta etorri da azkenean Karmele.

- Zelan Plenoa?

- Ba, egie esan eguneroko gaien inguruan nobedade handiegirik ez. Gauza normalak: Diru-laguntzak eskatu, obratako lizentziak, Kultur-Etxeko aretoko bero-bonbea konpontzeko pausoak emotea, kotxeen errolda gero zerga kobretako, 2011ko aurrekontuen likidazinoa, azkenean pentsatutako baino handiagoa….

- Da normaletik kanpokoak egon ziren ala?

- Ba bai. Mozino bi egon ziren. Bata PNVek sartua “Arratian gazte politikak alkarregaz kudeatzeari buruzkoa”. Neure interpretazinotik eta labur esanda, aurreko eskemak (Gazte Informazio Bulegoa) porrot egin dauenean eta Udalak gai honetan eskua zuzenean sartu gura dauenean, PNVk Mankomunidadearen barruan ikusi gura ditu holako gauzak. Dana dala BILDUren botoakaz ez zan aurrera joan.

- Mankomunidadean gehinegoa deukie, ezta? diño Begok.

- Bai. Arratian BILDUk baino boto gitxiago eta PNVk gehiengo osoa.

- Eta beste mozinoa?

- “Menditik Desertura Elkarteak” sartutakoa, saharar herriaren aldeko mozinoa zan. Alkatearen kalitatezko botoagaz onartu zan PNV abstenidu egin zalako.

- Eta PNV abstenidu?

- Ba bai. Txomin Aurrekoetxeak jakingo baleu…. edo PNV aldatu egin da?

Ondorengo helbidean Txomin Aurrekoetxearen diskurtsoa Nazio Batuen Erakundean

http://www.saharalibre.es/modules.php?name=News&file=article&sid=1537

PNVko kontzejalak ez ditu desertuko hareak gorrituko… LOTSEAK BAI?


Read Full Post »

- Egunon !

- Kaixo Karmele, aspaldiko !

-Oingoan ez dot hutsik ein gura izan. Ez dekot denpora askorik eta harira joango naz.  Honexek izan ziren pasau dan asteleheneko plenoko gai “normalak”. Gero mozinoak:

Diru-laguntzak emotea: 300 € euskeragaz lotutako ekintzei, Nafarroa Oinez, Ibilaldia etabar…, 5370 € Eskoletako Guraso Elkarteari eta 1482 €  Institutokoari eta gero beste batzuk fatxadak konpontzeagatik. Udal-aldizkariaren kontratu txikia be adjudikatu zan. Fidantza batzuk buelteu zirean. Eta azkenik, obretako lizentziak eta euren artean aipagarriena Araluzek eskatutakoa sarrera hobetzeko.

-  Mozinoak be egon zirela esan dozu.

-  Ba Bilduk bi aurkeztu zituen. Lehenengoa Garoñako Zentral Nuklearraren inguruan eta ondoko eskakizunekaz:

  • Igorreko Udalak dei egiten deutsie Espainiar Estatuko Gobernuari eta bere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berehala itxi dagian.
  • Igorreko Udalak Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra geldiarazotea xede duen edozein ekimen babesteko konpromisoa hartzen dau.
  • Igorreko Udalak zentral nuklearrek suposatzen daben arriskuen inguruko lanketa dibulgatzailea indartu eta sustatzeko konpromisoa hartzen dau.
  • Igorreko Udalak kontsumoaren gutxitze eta energia iturri barriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dau, energia sistema publiko batetik abiatuz.
  • Honako Osoko Bilkuraren akordioa posta bidez igorriko jake Espainiar Estatuko Gobernuko presidente den Mariano Raxoiri , Industria, Energia eta Turismo Ministro den Jose Manuel Soriari eta zentralaren %50aren jabe dan Iberdrola konpainia elektrikoari.

Osoko batzarrean onartu zan. Bilduren 5 boto alde eta EAJ-PNV, ID abstentzinoa.

- Bigarren mozinoa Sektore Publikoaren erreformaren ingurua izan zan eta ondoko eskakizunak dekoz.

 1.- Udal honek, Espainiako Gobernuaren presidente den Mariano Rajoyk iragarritako neurriak errefusatzen ditu. Besteak beste, Enplegu Eskaintza Publikoaren suntsiketa eta funtzio publikoan berrezarpenaren debekuaz, udal honek eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea kaltetzen duelako.

 2.- Udal honek, geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua mantentzea eskatzen du; udalek, herritarrengandik gertueneko erakundeak izanik, eman behar dituzten zerbitzuen alde egiteko.

 3.- Madrilen onartutako neurri hauen larritasunaren eta ondorioen aurrean, Bilduk, euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta herritarrengandik gertueneko sistema publikoaren aldeko konpromisoa adierazi dezan.

 Osoko batzarrean onartu zan. Bilduren 5 boto alde eta EAJ-PNV, ID abestentzinoa.

Marik eta Felisak, karnabalen  inguruan be bagagozela eta, adar jote puntutxu betegaz  segiduen bota deurie:

- Abstentzino lartxo, ez?

Read Full Post »

19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Gai-ordena:

1. Aurreko aktak irakurri eta ontzat emotea.
2. BILDUk aurkeztutako mozinoa Garoñako Zentral Nuklearraren inguruan.
3. BILDUk aurkeztutako mozinoa Sektore Publikoaren erreformaren inguruan.
4. Diru-laguntzak emotea.
5. Udal-aldizkariaren kontratu txikia adjudiketea.
6. Fidantzeak bueltetea.
7. Obretako lizentziak.
8. Eskaerak eta galderak.

Read Full Post »

Azkenean, Karmele Gabonak paseute etorri da kafetxue pagetan.

- Parkatuko deustezue baia egunotan lieute ibili naz jaietako kontuekaz.

- Parkatute zagoz. baia guk jakin gura dogune da ia zelan joan dan plenoa.

- Ba bueno, ez dago kontetako gauza handirik. Puntu batzuk atzeratu egin ziren, auren artean datorren urteko aurrekontuen onarpena. Oraindik ez dago alderdien arteko adostasunik eta hori lotzeko denpora apur bat gehiago hartu deu udalak.

- Beste alde batetik, Euskal presoen eskubideen aldeko mozino bi egon ziren, bata Bilduk eta bestea PNVek aurkeztuak, baia horren ganean Bilduk berak agindu dau ohar bat IGORRESAREANera eta nik ez deukot besterik esateko.

- Beste kontuak plenoetako gauza normalak: Diru-laguntzak emotea euskera ikasteko, datorren urteko pleno egunak onartu, Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2012ko kudeaketa plana onartu,  Igotrans zerbitzua kontratetako ipintea,  “Emakumeentzako defentsa ikastaroa” adjudiketea,  obra ziurtagiriak, fidantzak bueltatea, obra baimenak…. Honek puntu guztiak aho batez onartu ziren.

- Beste puntu bat Eskoletako patioa estaltzeko obrak adjudiketea izan zan. PNV abstenidu egin zan. Emondako arrazoia: proiektu definitiboa ez deuriela ikusi.

Ez dot ulertu, gai ordenean puntua baegoan, ez dira kapaz izan proiektu hori eskatako?

- Gero galdera erantzunetan gai bi atara ziren: lenengoa, Loiate inguruan egindako lapurretak, honen inguruan zenbait gestino egiteko gelditu zan alkatea eta bigarrena, Berdintasun plana. Argi ikusi zan Igorren neurrira egindako plan hon bat daukagula baina Igorre Danontzat eta PNVrentzat ez dala lehentasunezkoa, martxan ipintea aurrekontuen % 0,012 izanda be. Burrukan jarraitu beharko da.

Eta hemen amaitzen da urte honetako; beste barik:

URTEA ONDO AMAITU ETA HOBETO HASI !!!!

Read Full Post »

Bildu-koek oharra bidali deuskue buzoira asteleheneko (hilak 19) plenoaren barri emonez. Hor doa:

Igorreko osoko batzarrean Bildu-k euskal presoen alde aurkeztutako mozioa onartu da

 Abenduaren 19an burututako osoko bilkuran, mozio bat Bildu koalizioak aurkeztu zuen eta bigarrena EAJ-PNVk.

 Urteko azken ohiko osoko batzarra izan zan Igorreko udalean. Bertan hainbat gai tratatu ziren, baita Euskal preso politikoen gaineko bi mozio ere.

 Lehenengo mozinoa Bildu koalizioak aurkeztu zuen. Euskal presoen gaia gaur egungo egoera berrira egokitzeko eskatuaz, espainiar eta frantziar estatuei dagozkien urratsak emateko eta urtarrilaren 7ko manifestazinora joateko deia luzatu zuten Bilduko hautetsiek. Bozkaketan aldeko bost boto eta sei abstentziorekin aurrera egin zuen mozioak.

 Bestalde, azken orduan EAJ-PNVk bere mozioa sartu zuen gai berdinaren inguruan eta alkateak hala erabakita atzoko plenoan tratatu zen. Aieteko manifestuko lehen puntua eta Gasteizko parlamentuak 2006ko urriaren 6an onartutako konpromezua betetzea zen euren eskaera.

 Bilduren bozeramaleak horrela erantzun zion EAJren mozioari, Aieteko bost puntuen betetzea beharrezkoa dela konponbideak integrala izan behar badu eta urtarrileko mobilizazioetan parte-hartzeko deia luzatu zien berriz ere, EAJ-PNVren mozioak ez baitzuen honen inguruko ezer esaten.

 Bide honetan lanean segitzea eskatzeko Bilduko bi ordezkarik EAJ-PNVren mozioaren alde bozkatu zuten eta beste hirurak abstenitu egin ziren.

 

Igorren, 2011ko abenduaren 20an

 

 

Read Full Post »

Datorren astelehenean, plenoa egongo da Igorren. Gai-ordena ikusteko hemen sakatu.

Plenoaren inguruan, mezu hau jaso dogu gure buzoian, eta interesekoa dala ikusita, hona dakargu:

Egunon!
 
Datorren asteko osoko batzarrean, abenduak 19, astelehena, arrastiko 18.30etan presoen inguruko mozino bat irakurriko dau BILDUk eztabaidatua eta onartua izan daiten.
 
Herritarren babesa eskertuko geunke danok hain hurretik ukutan gaituen gai honen aurrean, beraz, badakixu, etorri plenora zuon laguntza beharrezko dogulako!
 
Eskerrik asko
 
Bilduigorre
 
 
 
 

Read Full Post »

Bilduko hainbat alkate eta zinegotzik prentsaurrekoa emon eben atzo, aurrekontu parte-hartzaileen aldeko jarrera erakutsiz. Beiñat Anzola Igorreko alkateak be hartu eban parte bertan.

Hemen daukazue bideoa:

Eta hemen, bertan esandakoa.

Read Full Post »

Older Posts »