Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘igorreko pnv’ laburpen hitzak dituzten postak

Gaur, beharrerako bidean Igorreko eskolaren auzia euki dot gogoan, eta, batzuen eta besteen jarreren inguruan etorri naz hausnartzen; batzuk egiten daben behar boluntario eta zintzoa eta besteek egindako oportunismo nazkagarria.  Atzo oharra argitaratu eban Inazio Zubizarretako Guraso Elkarteak, eta, bertan, agerian utzi dabe PNVko hainbat hautetsik zabaldutako autobonbo kanpaina tamalgarria, are gehiago, Igorreko umeak direnean autopropagandaren objetua.

 Idazki horretan azaltzen dabe zelan hasi ziren beharrean Hezkuntza Sailaren aurrean. Otsailaren 21ean jakin eben Guraso Elkartekoek matrikulazioagaz arazoak egongo zirela, eta jarraian hasi ziren auzia aztertzen: 10 ume matrikulatik kanpo gelditu ziren. Martxoaren 5ean, Hezkuntza sailera joan ziren eskolako Ikasketa Burua, Igorreko Alkatea Beiñat Anzola eta Guraso Elkarteko partaide bi; aurrean  Bizkaiko delegatua A. Ferri, Sailburuordea A. Aurrekoetxea eta zentrutako zuzendaria J. Fernandez, hirurak Urkulluren alderdikoak.

Jelkide burutsuen proposamena honako hau izan zan: Arantzazuko umeak Arteara bidaltzea. Horregaz arazoa ez da konpontzen, gutxi barru Igorrekoentzat be ez da tokirik egongo; Arteara bidaliko dabez Igorreztarrak be? Eskolako OGGk txosten bat egin eban orduan, eta Guraso elkarteak Udalak aurkeztutako proiektu baten aldeko sinadura bilketa egin eban.

Maiatzaren 6an Hekuntza Sailaren teknikari batek, Inazio Zubizarretan obrarik aurreikusita ez dagola esaten dautso eskolako zuzendariari; maiatzaren 10ean bilera beste bilera bat eskatu eben Guraso Elkartekoek auzia aztertzen jarraitzeko.

Maiatzaren 11an hasi zan PNVren kanpaina: antza, bilera bat burutu eben Arteako Alkateak, Arantzazuko Alkatea Andere Guzti ahaldunak –hobeto eskolagaitik Arantzazuko udalak deko zorra ordainduko balu-, eta tatatatxaaaannn, Iñigo Uriarte Igorreko zinegotzi jelkideak, konpartsa moduan, pertsona “inportaeekaz”; aurrean –parkatu, ondoan- Hezkuntza sailaren hainbat “alderdikide”. Dana “konpondu” ei eben partidukoek. Eta zer da ba dana, ba hori, bapez. Arantzazuko umeak Igorren geldituko direla datorren urtean –kontu hori aurretik egon zan argituta-; kontua da, hurrego urteotarako arazoa larriagotu egingo dala, eta gaia serioz hartu behar dala, eta ez norberaren burua goraipatzen ibiltzeko. Halanda be, horretan dabizen  bitartean behintzat, ez dabez diru publikoagaz puroak erosten ibiliko…gaitzerdi.

Gauza serioekaz jarraituta, ekainean batuko dira, ostera be, arazoa konpontzen saiatzen dabizenak hezkuntza saileko PNVko ordezkariekaz,  eskolako handitze beharrak aztertzeko. Sorte guztia opa deutsiet  Igorreko eta Arantzazuko umeek merezi dabelako; beste inkonpente oportunista horien jarrera maltzurrek ez deiezan  gogoa kendu, ederto egiten dabiz-ta.

Read Full Post »

 Legealdiaren hasieratik dator jarrera hori. EAJ-PNVko Igorreko zinegotziek EZETZA aukeratu ei dabe udal politika egiteko gure herrian.Txarrena, dana-dan, ez da EZETZ eta EZETZ behin eta barriro esatea, EZETZ horien zergaitiak argi badagoz, behintzat. Aztertu daigun, lehenik eta behin, Igorren aurrekontuak zelan egiten diren.

 Hasteko hainbat bilera antolatzen dauz udalak –BILDUren, EAJ-PNVren eta IDren oneritziagaz-. Bilera batzuk auzoka egiten dira eta beste batzuk sektoreka –hezkuntza, gazteak, merkatariak, euskara…-. Bilera horietan Udalak bere egitasmoen barri emoten dauz, eta herritarrek euren lehentasunak markatzen dabez. Udalaren web orrian www.igorre.net –en, bilera horien aktak dagoz irakurgai, eta udaleko azkenengo aldizkarian, udalak hartutako hainbat konpromezu plazaratu dabez.

Ondoren, udal-batzordeetan, non, hiru alderdien ordezkariak egoten diren, aztertzen dira proposamenak eta egitasmoak eta azkenik plenora eroaten dira. EAJ-PNVko zinegotziek ez ei dabez arazo berezirik ipini batzordeetan egin jakiezan proposamenen aurrean, baina, momentua iritsita eta ezer gutxi argudiatuta, EZETZ  bozkatu eben, ostera be.

Pentsa liteke, beraz, EZETZ bozkatzeko erabakia Igorreko EAJ-PNVko zinegotzi taldeak ez dauela hartu, bestela, desadostasun puntuak botako zeurien eta akordioak lortzen saiatuko ziren; adostasuna erdiestea ezinekoa izan balitz, puntu horiek ondo azalduta argudituko eben zinegotziek euren EZETZA.  Agintzen dauena zinegotzi taldetik kanpo, baina Igorren balego, bere  posizioa azaltzeko bitartekoak badauzka Urkulluren alderdiak gurean, esaterako, udal aldizkaria…

Udal aldizkarian Igorreko EAJ-PNVko zinegotziek…, edo agintariek edo ez dakit nork idatzi dabena bospasei bider irakurri ostean, ez dot piperrik bez ulertu; ez dau azaltzen EZETZAren zergaitia edo zertan ez dagozan ados. Aukera ederra euki eben Igorreztarron Batzarrean, zeinean, Beiñat Anzola alkateak aurtengo aurrekontuen nondik norakoak azaldu ebazan; bertan egon zan EAJ-PNVko zinegotziren bat eta ahoa ireki barik egon zan bilera osoan. Hori izan ahal zan desadostasunak argi uzteko aukera, ezta? Ba, ez. Hori izan zan momentua euren jarrerak finkatzeko. Isiltasuna.

Bakoitzak atera beharko dauz bere ondorioak, baina nireak oso argi dagoz. Igorreko EAJ-PNVko erabakiak EZ dira Igorren hartzen. Igorretiko kanpoko baten batek erabaki dau “rekonkistarako” beharrezkoa dala BILDUri etengabeko EZETZA botatzea “etsailari, uripez”. Argi dago jarrera horrek ez dautsola Igorreri ezelango mesederik egiten, eta Urkulluren alderdiari?…, ez dakit nik jarrera sektario horren emoitza zein izango dan…

Read Full Post »

Igorreko Udalak 2013. urteari jagokozan aurrekontuak onartu dauz. Udazkenean hasi zen aurrekontu parte-hatzaileen prozesua, orduan, hainbat bilera burutu ziren herritarroi planteamenduaren barri emoteko eta horien iradokizunak eta eskaerak jaso ahal izateko. Ondoren, batzordeetan landu dira prposamenak, eta azkenean, plenora eroan eben. Hona hemen Igorreko Udalak igorritako prentsa-oharra.

Bildu eta Igorre Danontzat alderdien sei aldeko botogaz onartu dira 2013ko aurrekontuak. Aurten be, udaleko batzordeetan landu dira aurrekontuok eta ogasuneko batzordean adostu dira taldeen ekarpenak. Azkenean aldeko sei boto izan dira eta EAJ-PNVk kontra bozkatu dau, bigarren urtez jarraian.

 Pleno berezi bat egin zan 2013ko aurrekontuak onartzeko. Igorreko Udalak 4.405.091 eurotako aurrekontua izango du eta egungo egoera ekonomikoa kontuan izanik zerbitzuak ez murriztea du helburu, herritarrek ez dezatela murrizketen kalterik jasan. Herriko jaiak, euskara ikasteko diru laguntzek gehikuntza izan dute, memoriaren bankua proiektua aurrera eroateko partida adostu da, 2013an arlo sozialean diru gehiago izango du udalak eta kirol eta kultura taldeen dirulaguntzak be igon egin dira. Hirigintzan inbertsioak egiteko 810.000 euro egongo dira. Udal taldeen artean adostuta, herriko eraikinen hobekuntzak egiteko (eskola..), San Kristobal auzoko plazaren egungo egoera hobetzeko lanak, Gezala-Elexalde oinezbidea egiteko, Urkuzu auzoan auzotarren urteetako eskaria dan semaforoa jartzeko eta Arantzazuko bidearen konponketa aurrera eroateko dira diru kantidade honegaz egitea aurreikusten diren lan batzuk.

 BIGARREN ALDIAN

Aurrekontuak onartzeko bi pleno behar izan dira. Lehenengoa, urtarrilaren 28an egin zan, eta % 98ko adostasuna izan bazen ere, udaleko langileen soldatak KPIaren arabera eguneratzearen erabakia aurrekontuetan sartzea ez zuten ondo ikusi beste alderdiek eta Bilduren aldeko bost boto eta kontrako sei botogaz atzera bota zen. Alkatetzatik adierazi dutenez ”gure langileen eskubideen aldeko konpromisoa aurrekontuetan islatzea lortu da baina beste behin ere bakarrik geratu gara” dio Gurutzne Azumendi pertsonaleko zinegotziak.

 Bigarren aldian ostera, KPIaren puntua aldatu eta horrela aurkeztu dira 2013ko aurrekontuak.Batzordeetan jarrera eraikitzailea izan arren,  EAJ-PNVk kontra bozkatu dau arrazoirik eman gabe, “hain zuzen ere beste autonomi erkidegoko erakundeetan beste taldeen abstentzioa eskatzen dabiltzanean” dio Beinat Anzola Igorreko alkateak. 

Read Full Post »

Egun batzuk paseuta etorri da azkenean Karmele.

- Zelan Plenoa?

- Ba, egie esan eguneroko gaien inguruan nobedade handiegirik ez. Gauza normalak: Diru-laguntzak eskatu, obratako lizentziak, Kultur-Etxeko aretoko bero-bonbea konpontzeko pausoak emotea, kotxeen errolda gero zerga kobretako, 2011ko aurrekontuen likidazinoa, azkenean pentsatutako baino handiagoa….

- Da normaletik kanpokoak egon ziren ala?

- Ba bai. Mozino bi egon ziren. Bata PNVek sartua “Arratian gazte politikak alkarregaz kudeatzeari buruzkoa”. Neure interpretazinotik eta labur esanda, aurreko eskemak (Gazte Informazio Bulegoa) porrot egin dauenean eta Udalak gai honetan eskua zuzenean sartu gura dauenean, PNVk Mankomunidadearen barruan ikusi gura ditu holako gauzak. Dana dala BILDUren botoakaz ez zan aurrera joan.

- Mankomunidadean gehinegoa deukie, ezta? diño Begok.

- Bai. Arratian BILDUk baino boto gitxiago eta PNVk gehiengo osoa.

- Eta beste mozinoa?

- “Menditik Desertura Elkarteak” sartutakoa, saharar herriaren aldeko mozinoa zan. Alkatearen kalitatezko botoagaz onartu zan PNV abstenidu egin zalako.

- Eta PNV abstenidu?

- Ba bai. Txomin Aurrekoetxeak jakingo baleu…. edo PNV aldatu egin da?

Ondorengo helbidean Txomin Aurrekoetxearen diskurtsoa Nazio Batuen Erakundean

http://www.saharalibre.es/modules.php?name=News&file=article&sid=1537

PNVko kontzejalak ez ditu desertuko hareak gorrituko… LOTSEAK BAI?


Read Full Post »

Aspaldi hasi zan 2012rako aurrekontuen bidea Igorren, hiru alderdien artean adostutako prozesua, auzo eta sektoreatako batzarrak, 150 igorreztar parte hartzen, udalaren proposamenak entzun eta herriko diruak zelan gastatu ekarpenak egiten.
 
Ekarpenak jaso eta alderdien arteko negoziazinoaren ostean, asteleheneko plenoan onartu zirean. Alkatetzaren proposamena gehiengo absolutuz onartu zan, 6 botogaz, Bildu 5ak eta Igorre Danontzat-eko bakarra. PNVko bost kontzejalek kontrako botoa emon eben.
 
Bildu-koek, ohitura moduan hartu daben moduan, mezua bidali deuskue, bideo eta guzti (sarean dagoz ikusgai Igorreko udalaren plenoak)
 
Hemen dekozue aurrekontuek onartu ziran plenoa ikusgai,
 
 
 
eta hemen Bilduko bozeroaileak eta zinegotziek egin eben interbentzinoa, plenoko bideoan agertan ez dana
 

Igorre Danontzat herri platafomaren baiezko botoa baloratu gura dogu herriaren aurrean. Arduraz jokatu daualako negoziazinoan eta beti prest agertu dalako berba egin eta aurrekontueri ekarpenak egiteko.

Datu bat, zenbakietara etorrita 4 milioi 164 mila eta ehun euroko aurrekontuan, dirua partida desberdinetan zelan gastau, %98ª baino gehiagoan ados egon gara eta zailtasunak puntu gitxitan topau doguz.

(more…)

Read Full Post »

Azkenean, Karmele Gabonak paseute etorri da kafetxue pagetan.

- Parkatuko deustezue baia egunotan lieute ibili naz jaietako kontuekaz.

- Parkatute zagoz. baia guk jakin gura dogune da ia zelan joan dan plenoa.

- Ba bueno, ez dago kontetako gauza handirik. Puntu batzuk atzeratu egin ziren, auren artean datorren urteko aurrekontuen onarpena. Oraindik ez dago alderdien arteko adostasunik eta hori lotzeko denpora apur bat gehiago hartu deu udalak.

- Beste alde batetik, Euskal presoen eskubideen aldeko mozino bi egon ziren, bata Bilduk eta bestea PNVek aurkeztuak, baia horren ganean Bilduk berak agindu dau ohar bat IGORRESAREANera eta nik ez deukot besterik esateko.

- Beste kontuak plenoetako gauza normalak: Diru-laguntzak emotea euskera ikasteko, datorren urteko pleno egunak onartu, Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2012ko kudeaketa plana onartu,  Igotrans zerbitzua kontratetako ipintea,  “Emakumeentzako defentsa ikastaroa” adjudiketea,  obra ziurtagiriak, fidantzak bueltatea, obra baimenak…. Honek puntu guztiak aho batez onartu ziren.

- Beste puntu bat Eskoletako patioa estaltzeko obrak adjudiketea izan zan. PNV abstenidu egin zan. Emondako arrazoia: proiektu definitiboa ez deuriela ikusi.

Ez dot ulertu, gai ordenean puntua baegoan, ez dira kapaz izan proiektu hori eskatako?

- Gero galdera erantzunetan gai bi atara ziren: lenengoa, Loiate inguruan egindako lapurretak, honen inguruan zenbait gestino egiteko gelditu zan alkatea eta bigarrena, Berdintasun plana. Argi ikusi zan Igorren neurrira egindako plan hon bat daukagula baina Igorre Danontzat eta PNVrentzat ez dala lehentasunezkoa, martxan ipintea aurrekontuen % 0,012 izanda be. Burrukan jarraitu beharko da.

Eta hemen amaitzen da urte honetako; beste barik:

URTEA ONDO AMAITU ETA HOBETO HASI !!!!

Read Full Post »

Blog honetan bertan irakurri ahal izan gendun, gehiegikeri guzti honegaz bat egiten ei dauen zinegotzirik badagoela Igorreko udalean, Azkunaren “planteamentuekaz” bat egiten dauena. Zelako beldurre! Eskerrak elekzinoen emoitzek atea itxi eutsoezala…, ostantzean…

Read Full Post »

Aste konplikatua oraingoa, batetik bestera gelditu barik. Gaur arte ez dot Karmelegaz topo egin eta goizean ez dot aukerarik galdu asteleheneko plenoari buruz bera galdetzeko.

Zoli erantzun dau, betiko energiagaz. “Kontu teknikoak izan zirean gehienak eta sano arin joan zan dana. Besteak beste, auzokide batek Olabarriko errotarren inguruan Udalaren kontra sartutako epaiketan, Udalaren alde egin dau epaileak, eta hori jakinarazi zan plenoan”.

“Orduan, matrakarik ez oraingoan?” galdetu deutsat nik. “Matraka barik, kexea”, Karmeleren erantzuna. “Iñigo Uriarte, PNVko ordezkariak, politika eta euskara ez nahasteko eskatu eban, euskara pluraltasunean defendatu behar dala  eta ez politizatu. Ia hori nork egin eban galdetu eutsienean, betikoak izan zireala bota eban”.

“Eta zegaitik bota eban hori, ba?” galdetu dot nik. “Okurriduten jatana da ez eutsiela grazia handirik egin lip-dubean independentisten banderak, Kukutzaren aldekoak edo presoen ingurukoak ikusteak, hau da pentsamendu bakarraren eta mundu grisaren alde dagozala“, Karmelek, “baina hori, uste bat baino ez da”.

“Uff! Espainolistek beti esan dabena da hori, euskara ez dala politizatu behar, abertzaleok interes politikoetarako erabiltzen dogula, bahituta daukagula…”

“Bai, txarrena da ustez abertzaleak eta euskaltzaleak direanak Patxi Lopezen diskurtsoa barneratuta eukitea -euskera askatasunean-” bota dau Karmelek. “Baina mingarriena ez zan hori izin”.

“Txarragorik egon zen ala?” harrituta nik.

“Bai, Kukutzaren kontuan Ares eta Azkunak izandako jarreraren inguruan berbaz, azken honen alde dagoala bota eban PNVko ordezkariak“.

Pasau dan asteko astakeriak gogoan (Rekalde militarki okupatuta, ertzaintza herritar baketsuen kontra kargatzen, anbulatoriora sartzen parte medikoak kentzeko…), ardura sartu jata politikari eskoitarrek arazoak konpontzeko deukiezan moduen inguruan. Eta bildur apur bat, be bai.

Read Full Post »

Karmele gaur nahiko moskeeute etorri da. Eta izen buruan dinona errepikatu deu. “Pleno bi, mozino bi. PNV errekorraren bila dabil ala?

.- Txarto eretxiten dotzezu ala dinotze Begok.

.- Ba emoneko esplikazinoen aurrean, oso txarto. Azken baten, danan artean egiteko moduko gauza bat, “goikoak” agindu deutsielako, aurretik Deian atara eta gero eguardian mozino moduan sartu, arrastien horren ganean berba egiteko gelditute egonda. Ez dotset patxadarik ikusten.

BILDU eta Igorre Danontzatekoen erantzuna elegantea, gauzak argi izten deuzena eta alkarlanerako proposamen konkretu bat eginaz. Firmak batzeko papela eginda eta fotokopiak atarata.

Itxaroten nago ea BILDUkoek papela ataraten daurien. Hori  egiten badeurie ipiniko dogu enlazea hemen.

.- Baia, beste puntu batzuk be egongo ziren ez?

.- Ba bai. goien idatzikoa azkenengoa izan zan. Hona hemen besteak:

  • Diru-laguntzak emotea.  Onartu egin ziran.
  • 2012 uretrako Herriko Jaia zehaztea. San Antonio egunez.
  • Lorezaintzaren mantentze-zerbitzua kontratetako ipintea. Papeleoa martxan ipintea onartu zan.
  • Bideak garbitzeko zerbitzua adjudiketea. Lantegi Batuari emon jako zerbitzua.
  • Obra-ziurtagiriak. 97.000€ San juaneko obra konplementarioetan.
  •  LKS Ingeniería S.Coop-ek, Batz Sociedad Cooperativa merkataritza-etxearen izen eta ordezkaritzan aurkeztutako Z-25 sektoreko birpartzelazio-proiektuaren aldaketea hasieran ontzat emoten dauan Alkatetza Dekretuaren barri emotea. Alkateak danon aurrean firmeu eban Dekretua. Batzek Udalari % 15 emongo dotse: 46000 €.
  • Obra- eta jarduera-lizentzia. Danak ontzat emon ziran.
  • Pub-Lakro-ren jarduera-sailkapena aldatzeko eskabidea. PUB izatetik Diskoteka izatera pasetako. Ez zan onartu Teknikoen kontrako txostena egoalako.
  • Alkatetzearen Dekretuen barri emotea. Nitxoak, obra txikiak…

.- Plenoa amaitu eta gero, Soraya Lizundia, BILDUren bozeroaleak, idatzi bat irakurri eban. Idatzian,  kritika gogorra egiten eutson PNVko bozeroale dan Iñigo Uriarteri, Deian bere agotik agertu ziren adierazpenak direla eta. Galdera bitan laburtzen da BILDUren kritika: Noiz egon da aurretik BILDU instituzinoetan? Zelan jarri al deu dudan alkatearen erabateko dedikazioa?

.- Iñigo Uriarteren azalpena ez ziren bape argiak izan. Errekozidu eban BILDU ez dala egon aurretik instituzinoetan. Baia euren antzekoak… Errekonozidu eban alkatea beti egon dala berarentzat disponible, baia… Errekonozidu eban DEIAn idatzitakoagaz bera be ez dagola konforme neurri handi batean…

…. Baina berak ez deu ezer egin DEIAren informazinoa zuzentako …. eta uste dot ez dauela egingo.

Oharra: BILDUren idatzi hau publiketan bada enlazea ipiniko dogu edo kopieu egingo dogu.

Honen inguran aurkitutako informazioak

DEIA: hemen

BILDU: hemen

Read Full Post »

Eztabaida sortu da alkatearen soldata eta dedikazinoaren inguruan. Ikuspegi ezbardinak kontuan izateko, hemen Igorreko Bilduk azaldutakoa eta hemen Deia-k argitaratu dauan informazinoa.

Read Full Post »

Older Posts »