Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘Igorreko Udala’ laburpen hitzak dituzten postak

Azkenengo Begitu-n irakurri dogu notizia, 5. orrian:

zabortegia

Read Full Post »

Polito zahartzea

Read Full Post »

izengabea

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, igorreztarrok bihar dekogun hitzordua euki dot gogoan: Igorreztarron Batzarra. Sano garrantzitsua da herriak zeresana edukitzea udaleko ekinbidean, eta, horretarako ezinbestekoa da elkarguneak egotea, non, herritarrok eta herriko arduradunen artean harreman zuzena dagoen.

Bihar, hilak 25, bigarrenez bilduko da Igorreztarron Batzarra. Aurreko bileran aurrekontuen nondik norakoak azaldu ebezan; gehien bat, herrian abian dagozan eta abiatuko diren hainbat proiektuen barri emon eben bertan udabatzako ordezkariek. Biharko batzarrari  begira, herritarroi eskatu jaku gaiak proposatzea, eta jakin ahal izan dodanez, interes handiko gaiak planteatuko dira bihar, beti be, herritarrok iritziak emateko eta proposamenak egiteko.

Lemoako EAJ-PNVko zinegotziek herritarren partehartzearen kontrako  makinaria martxan ipini dauen honetan, foro partehartzaileen garrantziaz jabetu behar gara. Espero deigun Igorren halakorik ez gertatzea, eta, aurrerantzean be, halako ekimenek aurrera jarraitzea. Igorrek merezi dau eta igorreztar danok, be.

Read Full Post »

Zuhaitz eguna burutu da bihar gure herrian. Futbol zelaian izango da biharko hitzordua goizeko 10:30ean eta Egialden -San Juan- hainbat zuhaitz ereiteaz gain, Egialde eta industrialdea batuko dauen oinezkoentzako bidea ezagutuko dabe bertaratutakoek.

Eta badakizue, urtero legez eta behar egin ostean, mokadutxoa eskainiko jakie parte hartzaile danei.

zuhaitz eguna igorren

Read Full Post »

Otsailaren 21ean bildu  zan Igorreztarron Batzarra Kultur Etxean, eta, bertan hainbat gai jorratu eben. Hona hemen, hitzez hitz, Igorreko Udala batzar horren inguruan zabaldutako prentsa oharra.

2013ko herriko aurrekontuak onartu eta herriari zelango aurrekontuak eta ze proiektu egingo diren azaldu zuen Beinat Anzola alkateak. Hirigintza gaiak ere aitatu ziren herritarrek halan eskatuta.

 Berrogei herritar inguru batzartu ziren Igorreztarron Batzarra ekimen parte hartzailean. Ordu eta erdiko asanblada izan zan eta alkateak lehen pertsonan erantzun ebazan herritarrek astean zehar posta bidez udalera agindutako gaiak.

 2013ko aurrekontuak izan ziren berbagai hasieran. Kapitulu bakoitzean inportanteena zer den azpimarratu zen eta diru hori ze proiektu egitera bideatuta dagoen. Egungo egoera ekonomikora zelan ailegatu garen ere azaldu zuen, baita datorren urterako zelangoak diren aurreikuspenak.

 Jendeari zabaldutako tartean, Lehendakari Agirre egitasmoan luze egin zan berba Foru Aldundiarekin nola dagoen negoziaketa. Lehenagoko bide zaharra udalaren esku geratuko den edo ez. Horretarako hasierako proiektu osoan dagoen Elexalde kaleko parking-ari buruz ere hitz egin zen. Udalean hasita dagoz beharrezko tramitazioak eta danera, 86 kotxe hartuko ditu, Igorrek egun daukan aparkalekuen gitxitasuna murriztuz. Kamioiak erdigunetik nora atera behar diren ere aipatu zen, Arantzazuko aldean egun dagoen aparkalekua handituz edo Tarabusi fabrikaren inguruetara eroanez.

 Udaletik parte-hartze eta komunikazio arduradunak pozik agertu dira. Euren esanetan ““batzarrera hurratu zan jendeak Igorre parte -hartzaile baten beharra azpimarratu zuen “ eta herria modu danon artean eraikitzen joateko tresna sano baliagarria dala ikusi da.

Read Full Post »

Dibujo

Read Full Post »

m8

Read Full Post »

 Legealdiaren hasieratik dator jarrera hori. EAJ-PNVko Igorreko zinegotziek EZETZA aukeratu ei dabe udal politika egiteko gure herrian.Txarrena, dana-dan, ez da EZETZ eta EZETZ behin eta barriro esatea, EZETZ horien zergaitiak argi badagoz, behintzat. Aztertu daigun, lehenik eta behin, Igorren aurrekontuak zelan egiten diren.

 Hasteko hainbat bilera antolatzen dauz udalak –BILDUren, EAJ-PNVren eta IDren oneritziagaz-. Bilera batzuk auzoka egiten dira eta beste batzuk sektoreka –hezkuntza, gazteak, merkatariak, euskara…-. Bilera horietan Udalak bere egitasmoen barri emoten dauz, eta herritarrek euren lehentasunak markatzen dabez. Udalaren web orrian www.igorre.net –en, bilera horien aktak dagoz irakurgai, eta udaleko azkenengo aldizkarian, udalak hartutako hainbat konpromezu plazaratu dabez.

Ondoren, udal-batzordeetan, non, hiru alderdien ordezkariak egoten diren, aztertzen dira proposamenak eta egitasmoak eta azkenik plenora eroaten dira. EAJ-PNVko zinegotziek ez ei dabez arazo berezirik ipini batzordeetan egin jakiezan proposamenen aurrean, baina, momentua iritsita eta ezer gutxi argudiatuta, EZETZ  bozkatu eben, ostera be.

Pentsa liteke, beraz, EZETZ bozkatzeko erabakia Igorreko EAJ-PNVko zinegotzi taldeak ez dauela hartu, bestela, desadostasun puntuak botako zeurien eta akordioak lortzen saiatuko ziren; adostasuna erdiestea ezinekoa izan balitz, puntu horiek ondo azalduta argudituko eben zinegotziek euren EZETZA.  Agintzen dauena zinegotzi taldetik kanpo, baina Igorren balego, bere  posizioa azaltzeko bitartekoak badauzka Urkulluren alderdiak gurean, esaterako, udal aldizkaria…

Udal aldizkarian Igorreko EAJ-PNVko zinegotziek…, edo agintariek edo ez dakit nork idatzi dabena bospasei bider irakurri ostean, ez dot piperrik bez ulertu; ez dau azaltzen EZETZAren zergaitia edo zertan ez dagozan ados. Aukera ederra euki eben Igorreztarron Batzarrean, zeinean, Beiñat Anzola alkateak aurtengo aurrekontuen nondik norakoak azaldu ebazan; bertan egon zan EAJ-PNVko zinegotziren bat eta ahoa ireki barik egon zan bilera osoan. Hori izan ahal zan desadostasunak argi uzteko aukera, ezta? Ba, ez. Hori izan zan momentua euren jarrerak finkatzeko. Isiltasuna.

Bakoitzak atera beharko dauz bere ondorioak, baina nireak oso argi dagoz. Igorreko EAJ-PNVko erabakiak EZ dira Igorren hartzen. Igorretiko kanpoko baten batek erabaki dau “rekonkistarako” beharrezkoa dala BILDUri etengabeko EZETZA botatzea “etsailari, uripez”. Argi dago jarrera horrek ez dautsola Igorreri ezelango mesederik egiten, eta Urkulluren alderdiari?…, ez dakit nik jarrera sektario horren emoitza zein izango dan…

Read Full Post »

Igorreko Udalak zabaldutako prentsa oharraren arabera Lehendakari Agirre kalea  itxura aldatzen hasiko da aurten. Zatika egingo dira lanak eta 105 etik hasiko da.

Igorreko udalak hainbat proiektu eta eskakizun dekoz esku artean baina urigintzarako hasiera batean dagozan 810.000 euroak banatzeko auzoak eta erdigunea izango dauz kontuan.

105eko etxebizitzen ingurua txukundu eta oinezkoentzat egokitu gura dau Igorreko Udalak 2013 urtean. BILDUk, EAJ-PNVk eta IDk  hirigintza batzordean hala adostuta, egun kotxeen espazioa dena herritarren gune bihurtuko da.

Aurrera eroan beharreko lanen artean dagoz baita, Urkuzuko auzokideen eskaera, semaforoa jartzea N-240 nazionalean. Proiektua iaztik prest egon arren, Foru Aldundiak ez dau baimenik ematen lanak hasteko eta nahiz eta udalak gastuak bere gain hartuko dauzela esan, erantzuna atzeratzen dabiz Foru Aldunditik.

Gezala eta Elexalde artean oinezkoen bide bat egokitzea izango da beste helburu bat. 450 metro inguruko ibilbide hau babes sistemen bidez osatua egongo da, oinezkoen segurtasuna bermatuz.

Arantzazurako bidean dagoen errekaren ondoko arrakala konpontzeko beharraku udan zehar burutuko dira eta erdigunetik kamioiak ateratzeko kudeaketa beharrak hasita dagoz. Udalak laster ekingo dautsie herriko garraiolariekin elkarrizketei, alternatiba desberdinen egokitasuna kontrastatzeko.

San Kristobal auzoko plazako ikerketa geoteknikoa be  amaitzen dabiz, eta orduan jakingo da plazaren konponketak zenbat diru balio dauen.

Bestalde, eskoletan be,  komunak berriztu eta gehituko dira datorren ikasturterako.

Read Full Post »

Older Posts »