Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘Ilegalizazioak’ laburpen hitzak dituzten postak

Kafe ebaki baten aurrean nago terraza honetan eserita. Uztaila, uda, opor usaina eta oso jende gutxi herrian; ni, irrifartsu. Arrazoi asko dagoz Euskal Herrian haserre egoteko, hala nola langabezi tasa ikaragarria, euskal presoen egoera zitala edo poliziaren presentzia itogarria; baina ni, irrifartsu.

Espainiako presidentziarako PSOE-ren hautagaiak –Alfredo Perez Rubalcaba- argi esan eban lehengoan errepresinoagaz kolpatzen jarraituko dabela ezker abertzalea eta horregaz batera Euskal Herriko independentista oro. “Fredoren” berbetan, ez dau gura “gerran irabazi ez deuskuena, bakean irabaztea”; eta ni, irrifartsu.

Datozen Espainiako hauteskundeek “Don Mariano” ipiniko ei dabe Moncloako aginte nagusian, eta gizon horrek ez gaitu lar maite Euskal Herria eraiki gura dogunok; beraz, “Fredok” agindutako errepresioa baretzeko asmorik ez ei dau gizonak. Hala ta guztiz be, nik irrifartsu jarraitzen dot terraza honetan nere ebakiaren aurrean –hoztuko jata, azkenean-.

Arnaldo Otegi Mondragon jaunak bateragune auziko azkenengo egunean esandako azkenengo berbei kasu egitea erabaki dot, “sonreir, porque vamos a ganar”. Arnaldo eta bere kideak beste ehunka militante abertzalegaz batera gartzeletako ziegetan dagoz orain, eta ni, ordea, terraza honetan ebaki hotz baten aurrean; baina, seguru nago, bakoitza bere neurrian, irrifartsu gagozala. Zergaitik?, ba horregaitik, lagunok, irabaziko dogulako; gure herriaren etorkizun oparoa irabazten hasi garelako. Sentitzen dot; Rubalcaba “jauna”, baina, Euskal Herria bakean askatuko da.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, datorren ekainaren 27an abiatukoden auzia euki dot gogoan. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jazinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel serra epaituko dabez auzi horretan, eta epailea Angela Murillo anderea izango da -18/98 auzian izandako jarrera histerikoek eta Otegigaz izandako jarrera zekenagatik egin da ospetsu-.

Zortzi lagun horreei leporatzen jakiena zera da: polo soberanista eraiki gura izatea, ETAren aginduz, noski. Argudio bera erabiliz saiatu ziren BILDU legez kanpo uzten, eta Auzitegi Konstituzionalak bertan behera itzi eban saiakera hori; ematen dau zortzi lagun horrek BILDUren hastapenetan kokatzen dabela Polizia Nazionalak eta enparauek; baina, polo soberanista antolatzea delitu ez bada, zertara dator epaiketa hori?

Arnaldo, Rafa, Sonia, Arkaitz eta Miren kalean behar doguz, gugaz batera etorkizuneko Euskal Herria eraikitzen -gainontzeko hirurak kalean dagoz, dagoeneko-, eta mota horretako epaiketa politikoak bertan behera gelditu behar dira.

Epaiketa honen kontrako uholdea eratu behar da Euskal Herrian; ostera be argi ikusi behar da, Euskal Herrian, konpoketa demokratikoaren aldeko harresi bat dagoela, herri osoaren kontrako erasoak errefusatzen dauzena.

Read Full Post »

Baten batek bidali deusku bideo honen lotura. Eskerrik asko, pilak kargetako itzela dalako.

                                                        Klikatu hemen

Read Full Post »

Euskal Herrian ez dago demokraziarik, eta, horregaitik, ezinbestekoa da prozesu demokratiko bat abiatzea, gure herrira demokrazia ekarriko dauena eta aukera politiko danak, gauzagarri bihurtuko dauzena.

Prozesu demokratiko horren lehenengo helburua gitxieneko demokratiko batzuk eskuratzea izan beharko zan: Ezker Abertzalearen legalizazioa eta Euskal presoen egoera hobetzea. Zelan abiatu alderdien arteko hizketaldiak alderdi danak legalak ez badira; zelan berba egin konponbideen inguruan 750 militante abertzale, zulo usteletan sartuta edukita. Presoen egoera arindu egin behar da.

Ukaezina da BILDUren legalizazioak Euskal Herrian sortu dauen ilusinoa; inolako zalantza barik sano barri ona da era sasi-normalizatuan bozkatu ahal izango daben milaka eta milaka ezkerreko abertzaleontzat. Herri gehienetan, instituzinoetara itzuliko dira independentistak zortzi urtez horietatik kanpo egon ostean, eta, azken batean, kolorez beteko dira instituzino horiek, gehiengo artifizialak behingoz baztertuz.

BILDU erabat legalak diren bi alderdien arteko koalizioa da -EA eta Alternatiba-, eta, bertan, hainbat independiente sartu dira, baina, Ezker Abertzaleak ez dauka oraindik alderdi politiko legalik. Bestalde, Euskal presoen aurkako jazarpenak bere hartan dirau, eta jazarpen horrek gartzelak iztean be jarraitzen dau. Maiatzaren 22an hautestontzietatik irtengo diren emaitzek erabat aldatuko dabe mapa politikoa, eta hortik irtengo diren hautetsiek sekulako bultzada eman ahal izango dautsie prozesu demokratikoari

Oraingo kanpaina, BILDUren kanpaina da, eta baita be prozesu demokratikoarena. Animo ba, 10 egun besterik ez direla gelditzen; BILDUren aldeko boto bakoitza demokraziaren aldeko botoa be izango dala.

Read Full Post »

Euskaldunok badakigu intxaurrondo danak ez direla bardinek, eta ausartuko naz esaten ilegalizazioek koloreak daukiezala; ilegalizazio guztiek ez daukie kolore bardine.

Zortzi urte joango dira aurki, Ezker abertzalearen ilegalizazioen zikloa hasi zanetik. Udal hauteskundeak burutu behar ziren eta, trassss, hor hasi zan dana. Gauetik goizera jakin gendun Ezker abertzalearen hautagaitza gehienak bertan behera itziko euriela epaile espainarrek. Ordutik aurrera hamaika hautagai, hamaika langile, hamaika ikasle, hamaika abertzale, hamaika independentista jokuz kanpo saiatu dira izten eta gizartearen bazterrean zokoratzen.

Baltzak izan ziren haserako ilegalizazio horrek, eta usain txarrekoak, hatsa zerien. Ezker abertzaleagaz eta independentismo osoagaz amaitzeko saiorik ausartena; hortik aurrera Ezker independentista desagertutzat emango eurien.

Baina, beharrean jarraitu dau Ezker abertzaleak, eta beste hainbat eragileakaz batera, gainera. Desagertutzat emon euriezanak osasuntsu ei dabiz, antza. Ez daurie zokoratzea lortu. Baltza grisa bihurtzen joan da txiri-txiri…

Zortzi urte beranduago, eta Epaitegi Konstituzional Espainolak esango dauenaren zain, ilegalizazioa dator ostera be; oraingoan, gainera, Bildu koalizioaren aurka. Baina, nik kolore desberdina topatzen dautset honi; ilegalizazio hau beldurrak eragin dau. Espainolen beldurrak. Ez daukie Ezker abertzaleagaz amaitzeko inolako itxaropenik.

Beldur dira eta defentsiban dagoz. Bai lagunon, badakit,… ilegalizazio hau berdea da; Euskal Herriaren independentziaren kolorea deko, eta esango nuke usaina ere badekola, garaipen usaina… Goxoa, atsegina…

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, lehengo egunean Gara egunkariak argitaraturiko datua izan dot gogoan. Antza, 40.000 lagun dagoz Euskal Herrian hauteskundeetan hautagai izateko eskubidea ukatuta daukienak. Ezker abertzaleak 200.000 boto inguru  lortu dauz sarritan, eta horietatik %20a izan da inoiz hautagai, interbentore edo apoderatu.

Datu horrek Ezker abertzalearen barruan dagoen inplikazino mailaren barri emoten deusku; bere indarraren adierazle garbia da. Gainera, datu hori Igorrera estrapolatuz gero, gure herrian 60-70 lagunen arteko ilegal taldea dagoala erakusten deusku. 65 igorreztar inguru hauteskunde zerrendatan joan ezin direnak; zinegotzi zein alkate izan ezin direnak.

Pentsa dezagun zer gertatuko litzaken, esate baterako,  Igorreko PNV-gaz inoiz zerrendetan joan diren pertsonak , edota interbentoreak eta apoderatuak izan direnak zerrendetan joateko aukerea izango ez baleukie…

Read Full Post »

Arnaldo Otegiren preso-zenbakia da izenburukoa; ezker abertzalearen buruzagi hori espetxean egotea ukazioren erakusle gordina da. Oso argi daukat bizi dugun gatazka politikoa konponduko bada, euskal preso politiko guztiak aske egon behar direla, baina Otegiren auzia oso bestelakoa da, nik uste. Arnaldo Otegiren espetxeratzea ezker abertzalearen ilegalizazioarekin estu-estu lotuta dago; izan ere, leporatzen jakon delitua politika egitea besterik ez da.

Hain zuzen be 8719600510 aske behar dogu, Arnaldo Otegi Euskal Herrian behar dogulako politika egiten; haren askatasuna aldarrikatzeko argazki-kanpaina abiatu dabe eta orain arteko argazki horiek ikusteko hemen klikatu behar dozu. Zalantza barik irudimen handiagaz abiatutako kanpaina, ezker abertzaleak irudimen handia behar dauen unean. Bidean gagoz.

Read Full Post »

Bi alderdi honeen jarrerak eta jardunak ipiniko dodaz gaur aurrez aurre. Alde batetik jeltzaleak dekoguz, azkenengo urteotan botere esparruak galdu besterik egin ez dabenak eta adibidez, erabat antidemokratikoak izan diren ilegalizazinoen bitartez, Ajuria Enea okupatu dabenekaz haserretu barik, euren atzetik jarraitzen dabenak ia apurren bat izten dautsien.

Gaur irrati eta egunkarietan urten dan berrian argi eta garbi azaltzen dira Lopezen alderdiagaz daukiezan hartu-emonak. Oinarrizko txosten bat be onartu ebela Urkullugaz izandako batzarrean eta antza, negoziazino une honetan, sano kaltegarria ei da dokumentua prentsara filtratu izana. Jakina, akaso hobeto, Urkulluren alderdiaren botanteak ez badira hitzartutakoaz konturatzen, ezta?

Basagoitiren alderdiak be esan dau sano ondo ikusiko leukela Urkulluren alderdia eurek eta Ajuria Eneako okupen arteko hitzarmenean sartzea. PNV-ak “nobioa kendu” gura dautso Basagoitiri baina ez dau emoten hain erraz lortuko dauenik. Berdin dautso, dana dala, buruzagitza peneuvistari, hareikaz maitemindu dira eta jo ta su ibiliko dira galdutako jabegoa berreskuratu gurean.

Eta aurrez aurre Eusko Alkartasuna dekogu. Jakin dogu Ares eta Urizar elkarrizketatu egin zireala eta Ares ezagututa, mehatxuren bat edo beste botako eutson Pello Urizarreri. Berak dana dala, abiatutako bidetik jarraituko dabela esan dau eta mehatxuak mehatxu indar-bilgune independentista bultzatzen jarraituko dabela. Argi dago Urkulluren alderdiaren filiala dan Hamaikabat osatzen dabenek Eusko Alkartasuna itzi ebenetik askoz argiago jokatzen dabilela talde politiko hau, eta zalantza barik eskertzekoa da.

Batzuk PP eta PSOE-gaz “tonteatzen” eta besteak herri honetako indar independentistak elkartu gurean. Nire desioa lehenengoak euren helburu zekenak ez lortzea litzateke eta Eusko Alkartasunari abiatu dauen bidea azkeneraino eroatea eskatuko neuskio. Seriotasunez eta konplexu barik. Zalantza barik beste hainbatek be eukiko daben irmotasun bardinagaz. Hala bedi!

Read Full Post »

Holan hasi leiteke Villacorvejo de Abajo-ko ume bateri bere Lengua Española-ko irakasleak agindu ahal deutsan idazlana. Umeak, lehenengo eta behin bere naziotasunaren inguruan hausnartu beharko leuke eta ostean bere sentimenduak idatziz azaltzen saiatu.

Kontua da, Euskal Herria, Katalunia, Galiza edota beste hamaika kasuan ez bezala, sano gatxa dala “española izatea” zer dan azaltzea, eta horregaitik, espainiarren sentimendua lau berbetan laburbildu leiteke: Erregea, Guardia Zibila, “Estankera” eta Futbol Selekzioa. Ez dago besterik, lagunok ez dago besterik.

Gaur, beharrerako bidean, erabat ilegitimoa dan Gasteizko legebiltzarrak hartutako azken erabakien inguruan etorri naz hausnartzen. Borbon erregearen gabonetako berbaldia entzun ahal izango dogu euskaldunok ETB-n,  Polizia autonomikoari ikurrina eta txapela kendu eta Espainiako polizia nazionalenantzerako biserak eroango dabez aurrerantzean eta Espainiako futbol selekzioaren partiduak euskal lurraldean, bertako moduan jokatzeko eskaria. Piperpotoaren aldeko beharra aurreratuta euki eurien Aresen gobernu okupako partaideek. Aurreratuta dinot Azkunak, Bilboko udalean,  Izaskun Bilbaok Gasteizko legebiltzarreko atarian, Durangoko alkate jeltzaleak (Jangoikoa Eta Legezarra) Durangoko udalean eta ipini eurielako, PPSOE-koei beharra kenduta.

Holan ulertu behar doguz erabaki guzti honeik. Normalizazino politikoaren kontrako ekintzak dira. Ezker Abertzalea, hain pauso garrantzitsu bezain erabakigarria emoten dabilen honetan, Aresen gobernuak, bere gerra estrategia espainolizantea arindu dau. Agian denbora amaitzen jabilkolako…

Txarrena, betiko legez, ez dira espainolen esanak eta ekintzak. Txarrenak, ustez beste aldean dauzenek esaten eta egiten dabezanak dira. Azkuna, Bilboko alkate espaniol konstituzionalistak , poz-pozik agertu da Bilbon Espainiar futbol selekzioaren partidak jokatzeko aukera zabaldu ei dalako. Hor egongo zan Azkuna ezin pozago San Mameseko palkoan Errege Borboiagaz txunda txunda entzuten, ultra-surrekoek “Ehpaññña, Ehpaññña” ohiukatzen daben bitartean… Joseba Arregi PSOE-ra joan jakien, baina nire ustez Azkunak, “Azcuna” bihurtuko dau abizena eta Don Marianoren alderdira joango jakie normalizazioan sakontzeko.

Ai, Egibar, Joseba Egibar. Zure alderdia Urkullu eta enparauen atzaparretatik kentzeko ez dozu bide errazik izango baina egiten ez badozu ez dakit zer demontre izango da zuen alderdiaz urte batzuk barru. Zorte on! Edozein kasutan eta ezin badozu hor nonbait sukaldatzen dabiltzan Euskal Herriko independentisten bilgune horretan ondo hartuko zaituenaren segurtasun osoa dekot. Bejondaizula!

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, aurreko astean eta Rugalcabaren aginduz gertatutako atentatuaren ondorioen inguruan ibili naz hausnartzen. Burututako ekintza polizialaren ondorioz, astindu ederra izan da euskal politikagintzan. Alde batetik, espetxeraturiko politikoen zintzotasuna orokorrean onartuta dagoelako abertzaleen artean, eta beste aldetik, bake-prozesu barri bat martxan jartzen saiatzea leporatzen jakielako. Alderdi guztietako hainbat lagun eroan beharko leukie gartzelara, ETA-rengandik su eten bat lortzen saiatzea delitua balitz. Eta argi gera dadila, ez naizela ni horretan zebiltzala dinona, epailea bera baizik.

Niretzako behintzat, ezuste atsegina izan zan Eusko Alkartasunak zein Aralarrek ze minutu gutxi behar izan eben euskal sindikatuen deialdiagaz bat egiteko, azpitik zeozer ego daitekeenaren adierazle. Azken batez, ez da lehenengo aldia Arnaldo Otegi atxilotzen dabela, baina bai bere atxiloketak halako erantzun bateratua eragiten dauela. Mmmm …. erantzun bateratua errepresioaren aurrean, herri gisa erantzutea Euskal Herriaren aurkako erasoei… amets zaharrak nonbait.

Erantzun bateratua, azkenean Urkullu, Azkuna, Josu Jonak eta gainontzeko pertsonajeak be… EAJ-PNV Donostian egon zalako Rugalkabaren epaileen aurrean erantzun irmo, duin eta eredeugarria emonez. Soziatek ez eben hau espero… Aspaldiko partez, danok batera normalizazio politikoaren aurrean. Eta orain, bidean jarraitzekotan eta Joseba Egibarrek 98an esan eban lez “ez diezaiogun aurrekoari eskatu eman ezin dauena eta saia gaitezen adostasun puntuetan sakontzen”.

Read Full Post »

Older Posts »