Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘independentistak’ laburpen hitzak dituzten postak

kartela 2013

Read Full Post »

Atzo izan zan Aberri Eguna. Urko Apaolazak erreportaia interesgarria Argian gaiaren inguruan, ikuspegi historikoa emonda.

Bi dealdi nagusi izan zirean atzo: Independentistak sareak Iruñeara egindakoa eta PNVrena, Bilboko plaza barrian. Gauzak argituz doaz oin dala urte batzuk zoratzekoa zan deialdien mapan. Lehenengoak Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna-ren babesa eukon. Bezperan ekitaldia egin eben Donazaharren Euskal Herria nazioa lemapean eta “aro barria” aldarrikatu eben, Euskal Herria independentzia berreskuratzeko bidean egoala.

Arratiatik autobusa egon zan Iruñeara, helduak, gazteak eta ez hain gazteak. Kontrolik ez bidean eta martxa honean joan zan eguna. Iruñean egin eben bat Lesakatik etozenekaz (Gazte Martxatik). Euria, lupetza, zanpantzarrak, manifestazinoa, poliziaren 12 furgoneta, zapi berdeak, zortzi puntako izarra, Nafarroa 1512, Gernika 1937, In-de-pen-den-tzi-a, ekitaldia, “L´estaca”, “Dana emon bihar yako”, bazkaria Trinitarioetako karpan, tragoak Alde Zaharretik, Esne beltza sound-system… eta etxerako ordua heldu zan. Parrandak bertan jarraitu eban, martxa onean. Eta gaur, biharamuna…

 

Read Full Post »

Aurten, Iruñearako deia egin dau Independentistak sareak. 12:00etan manifestazinoa Golemetatik eta egun osoko egitaraua.

This slideshow requires JavaScript.

Read Full Post »

Kafe ebaki baten aurrean nago terraza honetan eserita. Uztaila, uda, opor usaina eta oso jende gutxi herrian; ni, irrifartsu. Arrazoi asko dagoz Euskal Herrian haserre egoteko, hala nola langabezi tasa ikaragarria, euskal presoen egoera zitala edo poliziaren presentzia itogarria; baina ni, irrifartsu.

Espainiako presidentziarako PSOE-ren hautagaiak –Alfredo Perez Rubalcaba- argi esan eban lehengoan errepresinoagaz kolpatzen jarraituko dabela ezker abertzalea eta horregaz batera Euskal Herriko independentista oro. “Fredoren” berbetan, ez dau gura “gerran irabazi ez deuskuena, bakean irabaztea”; eta ni, irrifartsu.

Datozen Espainiako hauteskundeek “Don Mariano” ipiniko ei dabe Moncloako aginte nagusian, eta gizon horrek ez gaitu lar maite Euskal Herria eraiki gura dogunok; beraz, “Fredok” agindutako errepresioa baretzeko asmorik ez ei dau gizonak. Hala ta guztiz be, nik irrifartsu jarraitzen dot terraza honetan nere ebakiaren aurrean –hoztuko jata, azkenean-.

Arnaldo Otegi Mondragon jaunak bateragune auziko azkenengo egunean esandako azkenengo berbei kasu egitea erabaki dot, “sonreir, porque vamos a ganar”. Arnaldo eta bere kideak beste ehunka militante abertzalegaz batera gartzeletako ziegetan dagoz orain, eta ni, ordea, terraza honetan ebaki hotz baten aurrean; baina, seguru nago, bakoitza bere neurrian, irrifartsu gagozala. Zergaitik?, ba horregaitik, lagunok, irabaziko dogulako; gure herriaren etorkizun oparoa irabazten hasi garelako. Sentitzen dot; Rubalcaba “jauna”, baina, Euskal Herria bakean askatuko da.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, datorren ekainaren 27an abiatukoden auzia euki dot gogoan. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jazinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel serra epaituko dabez auzi horretan, eta epailea Angela Murillo anderea izango da -18/98 auzian izandako jarrera histerikoek eta Otegigaz izandako jarrera zekenagatik egin da ospetsu-.

Zortzi lagun horreei leporatzen jakiena zera da: polo soberanista eraiki gura izatea, ETAren aginduz, noski. Argudio bera erabiliz saiatu ziren BILDU legez kanpo uzten, eta Auzitegi Konstituzionalak bertan behera itzi eban saiakera hori; ematen dau zortzi lagun horrek BILDUren hastapenetan kokatzen dabela Polizia Nazionalak eta enparauek; baina, polo soberanista antolatzea delitu ez bada, zertara dator epaiketa hori?

Arnaldo, Rafa, Sonia, Arkaitz eta Miren kalean behar doguz, gugaz batera etorkizuneko Euskal Herria eraikitzen -gainontzeko hirurak kalean dagoz, dagoeneko-, eta mota horretako epaiketa politikoak bertan behera gelditu behar dira.

Epaiketa honen kontrako uholdea eratu behar da Euskal Herrian; ostera be argi ikusi behar da, Euskal Herrian, konpoketa demokratikoaren aldeko harresi bat dagoela, herri osoaren kontrako erasoak errefusatzen dauzena.

Read Full Post »

Euskal Herrian ez dago demokraziarik, eta, horregaitik, ezinbestekoa da prozesu demokratiko bat abiatzea, gure herrira demokrazia ekarriko dauena eta aukera politiko danak, gauzagarri bihurtuko dauzena.

Prozesu demokratiko horren lehenengo helburua gitxieneko demokratiko batzuk eskuratzea izan beharko zan: Ezker Abertzalearen legalizazioa eta Euskal presoen egoera hobetzea. Zelan abiatu alderdien arteko hizketaldiak alderdi danak legalak ez badira; zelan berba egin konponbideen inguruan 750 militante abertzale, zulo usteletan sartuta edukita. Presoen egoera arindu egin behar da.

Ukaezina da BILDUren legalizazioak Euskal Herrian sortu dauen ilusinoa; inolako zalantza barik sano barri ona da era sasi-normalizatuan bozkatu ahal izango daben milaka eta milaka ezkerreko abertzaleontzat. Herri gehienetan, instituzinoetara itzuliko dira independentistak zortzi urtez horietatik kanpo egon ostean, eta, azken batean, kolorez beteko dira instituzino horiek, gehiengo artifizialak behingoz baztertuz.

BILDU erabat legalak diren bi alderdien arteko koalizioa da -EA eta Alternatiba-, eta, bertan, hainbat independiente sartu dira, baina, Ezker Abertzaleak ez dauka oraindik alderdi politiko legalik. Bestalde, Euskal presoen aurkako jazarpenak bere hartan dirau, eta jazarpen horrek gartzelak iztean be jarraitzen dau. Maiatzaren 22an hautestontzietatik irtengo diren emaitzek erabat aldatuko dabe mapa politikoa, eta hortik irtengo diren hautetsiek sekulako bultzada eman ahal izango dautsie prozesu demokratikoari

Oraingo kanpaina, BILDUren kanpaina da, eta baita be prozesu demokratikoarena. Animo ba, 10 egun besterik ez direla gelditzen; BILDUren aldeko boto bakoitza demokraziaren aldeko botoa be izango dala.

Read Full Post »

Euskaldunok badakigu intxaurrondo danak ez direla bardinek, eta ausartuko naz esaten ilegalizazioek koloreak daukiezala; ilegalizazio guztiek ez daukie kolore bardine.

Zortzi urte joango dira aurki, Ezker abertzalearen ilegalizazioen zikloa hasi zanetik. Udal hauteskundeak burutu behar ziren eta, trassss, hor hasi zan dana. Gauetik goizera jakin gendun Ezker abertzalearen hautagaitza gehienak bertan behera itziko euriela epaile espainarrek. Ordutik aurrera hamaika hautagai, hamaika langile, hamaika ikasle, hamaika abertzale, hamaika independentista jokuz kanpo saiatu dira izten eta gizartearen bazterrean zokoratzen.

Baltzak izan ziren haserako ilegalizazio horrek, eta usain txarrekoak, hatsa zerien. Ezker abertzaleagaz eta independentismo osoagaz amaitzeko saiorik ausartena; hortik aurrera Ezker independentista desagertutzat emango eurien.

Baina, beharrean jarraitu dau Ezker abertzaleak, eta beste hainbat eragileakaz batera, gainera. Desagertutzat emon euriezanak osasuntsu ei dabiz, antza. Ez daurie zokoratzea lortu. Baltza grisa bihurtzen joan da txiri-txiri…

Zortzi urte beranduago, eta Epaitegi Konstituzional Espainolak esango dauenaren zain, ilegalizazioa dator ostera be; oraingoan, gainera, Bildu koalizioaren aurka. Baina, nik kolore desberdina topatzen dautset honi; ilegalizazio hau beldurrak eragin dau. Espainolen beldurrak. Ez daukie Ezker abertzaleagaz amaitzeko inolako itxaropenik.

Beldur dira eta defentsiban dagoz. Bai lagunon, badakit,… ilegalizazio hau berdea da; Euskal Herriaren independentziaren kolorea deko, eta esango nuke usaina ere badekola, garaipen usaina… Goxoa, atsegina…

Read Full Post »

Atzo Aberri Eguna. Gu Gernikan egon ginen.

Giro ederra, apelliduak aperte itxita izenean bat

INDEPENDENTISTAK!

Ekitaldi beroa. Pena bat, Baigorrirekin enlazeak eskastxo.

Gero bazkari mundialean 1000 pertsonatik gora.

Etxerako bidean poza, indarra eta itxaropena.

Gaur egunkariak zabaldu, eta

Diferentziak nabarmen.

Zeuok atara kontuek. Ni txundituta gelditu naz.

Read Full Post »

Independentziaren aldeko Lip duba egingo dute gaur Durangon. Xehetasunak hemen.

Konstituzinoa “ospatzeko” modu alternatiboa.

 

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, Peio izeneko euskalduna asmatu dot, eta ariketa bat egin dot. Peiok Euskal Herria utzi eban orain dala urte bi; oihan tropikal batean egon da, prentsagaz inolako kontakturik eduki barik. Ez du ezelango irratirik entzun, egunkaririk irakurri ezta internetetik nabigatu be: ez dau Euskal Herriaren gaineko berririk jaso. Aurreko astean etxera itzuli da, eta barriak tropelka jasotzen eta aztertzen hasi da. Peiok ezuste handiak hartu dauz.

Urtebete luzea joan da ETA erakundeak  bere azkenengo ekintza bortitza burutu ebanetik. Nazioartean oso ezagunak diren pertsona batzuek Bruselako adierazpena sinatu eben orain dala hainbat hile, eta erakunde armatuari su etena eskatu eutsien. Ezker abertzaleak itun politikoa sinatu dau Eusko Alkartasunagaz, eta bertan,  haien helburua gure herriaren independentzia eskuratzea dala aldarrikatu dabe; bide politiko eta demokratikoak besterik ez dabez erabiliko. Alternatibak ontzat jotzen dau dokumentu hori. Urkulluk  esaten dau: “Ez da nahikoa”.

Hainbat eragile politikoak eta sozialak, tartean Ezker abertzaleak, agiri bat sinatu dabe Euskal Herriaren eskubideen alde; espainiako gobernuari errepresioari amaiera emateko eskatu deutsie  eta ETA-ri, su etena. Erakunde armatuak su etenean dagoala baieztatu dau, eta Bruselako adierazpenaren sinatzaileekaz berba egiteko prest azaldu da; horien erantzunaren zain gelditu da. Urkulluk esaten dau: “Ez da nahikoa”

Adierazi EH eta Independentisten sarea bezalako mugimenduak sortu dira, eta mobilizazio handiak antolatu dituzte; batzuetan, espainiako agintari politiko-judizialek  aipaturiko mobilizazioak debekatu egin dituzte. Hainbat lagun ezagun debekuei aurre egin eta manifestazio jendetsuak antolatu dabez. Urkulluren aburuz: “Adierazi EH-k ETA-ren aurkako mobilizazioak antolatu behar dauz”. Baten batek erantzun deutso gaur egun ETA-k ez dauezala ekintza bortitzak egiten, eta Espainiar estatuak, bai; Urkulluren alderdiak Euskal Erkidego Autonomikoarentzako txarra ei dan eskuduntza adostu dau Zapaterogaz, eta Espainiako aurrekontuak salbatu deutsoz.

Peiok mugimendua ikusten du euskal eragile guztien jarreretan, eta alde egin ebanean ezinezko ikusten ebazan adostasunak ematen ari direla. Gipuzkoako EAJ-PNV be mugitzen hasia dala iruditzen jako. Hemen kristo guztia mugitzen dabil static man –a izan ezik. Urkullu bere ardatzaren inguruan mugitzen da soilik. Mugimendu zirkularra bere diru-kutxarekiko, baina estatikoa Euskal Herriarentzako konponbideak bilatzeari begira. Urkullu jauna: ez da nahikoa!

Read Full Post »

Older Posts »