Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘krisia’ laburpen hitzak dituzten postak

Arratian lan eta bizi eskualdeko eragile sozial, sindikatu eta norbanakoen bilgunea da; inguruan bizi dogun egoera soziekonomiko latzaren aurrean eragiteko sortua. Zezeillaren 27an aurkezpeneko batzar zabala burutuko da Igorreko Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Jarraian, MANIFESTUA eta KARTELA.

Arratian LAN eta BIZI

Gure eskualdean behar egin eta bizitzea, horixe da gura doguna. Kalitateko enplegu duina behar dogu patxadazko bizimodua izateko. Gure eskuen eta buruen indarra baino ez daukagu bizitzeko. Eta orain, gero eta gatxago daukagu. Beste leku askotan antzera, langabezia gora doa gurean, enpresa itxierak, kaleratzeak… Arriskuan ipinten daben bertakoon etorkizuna eta bizitza proiektua. Sektore publikoa be, aberastasunaren berbanaketarako tresna eta enplegu sortzaile izan beharrean, enplegua suntsitzen dabil, eta zerbitzuak murrizten.

Enplegua deukienak be gero eta okerrago dagoz, bildurraren txantajepean geldi, soldatak izoztu edo jaitsi, egoera aldrebesa beharginek urtetako burruken ostean lortutako lan baldintzak okertu, hitzarmenik ez negoziatu… eskubideen etenik bako galera.

Egoera honek modu berezian eragiten deutsie kolektibo batzueri, gazte, andrazko eta etorkinek egoera okerragoak ezagutzen dabez, langabezia eta prekarietate altuagoagaz. Diskriminazinoa.

Arratian bizi gura dogu, behar egitetik aparte, bizi. Eta etxebizitza behar dogu horretarako, jabegoan edo alokairuan, baina etxebizitza izateko eskubidea. Ehundaka etxe huts eginda batzuk ezin dabe bat eskuratu, diru faltagatik, ez alokairuan, ez jabegoan. Eta ehundaka lagun dagoz urte luzetako hipoteken kate astunen azpian, bankuen gehigikeria eta diru-gosearen jopuntu.

Arratian bizi dinogunean, beste beharrizan batzuk be ezin ahiztu. Osasungintza eta hezkuntza publiko, doako eta unibertsalak behar doguz, babes sozial duina beharrizan egoetarako eta mugikortasuna bermatuko deuskun garraio publikoa. Inguru txukun eta osasuntsuan bizitzeko eskubidea eta bertakoaren babesa, euskaratik hasita.

Aurrerago dinogu egoera ez dala samurra. Baina ez gagoz prest egoera baltz hau gehiagoko barik onartzeko. Alternatibak egon badagoz, eta eskubideen galeraren aurrean burruka egiteko prest gagoz, erasoari erantzuteaz aparte pertsonak erdigunean ipini eta lanaren eta aberastasunaren bidezko banaketan oinarrituko dan eredu barria eraiki gura dogu.

Hasi baino ez dogu egin bidea, helburu argi baten ostean alkartutako herritarrak gara, eta zenbat eta gehiago izan eta konpromisoa areagotu, errazago bihurtuko dago arratiarrok berton bizi eta behar egin ahal izatea.

Bidelagunak topatzen gabiz, zure ideiak eta beharrerako gogoak behar doguz. Hori dala eta, Arratian lan eta bizi ekimenaren aurkezpen eta batzar zabalera gonbidatzen zaitugu,

arratianlanetabizi@hotmail.com

Bertan elkar ikusiko dogulakoan,
kartela otsailak 27

Read Full Post »

Arratiako enpresa batzorde ezbardinek egin eben mobilizazinorako deia pasatu dan barikuan. Cementos Lemona, Incoesa, Tecnichapa, Ormazabal, Tarabusi, Negarra, Gea-Ibérica, Araluce, Alfus, Hierros Sancho, TMC, Aliasa eta Manufacturas Alfe. Jendetsua izan zan Cementos Lemona atariko akanpadatik abiatutako manifestazinoa, 200 lagun inguru alkartu zirean atertu bako euripean. Eleizondotik pasatu eta udaletxean amaitu zan manifestazinoa. Amaieran euskaraz eta gaztelaniaz irakurritako komunikatuan, terrorismo patronala salatu eta erreforma ez aplikatzeko deia egin eben. Instituzionei dei berezia egin eutsoen enpleguaren defentsan eta langileen eskubideen bermean inplikatzeko. Orain arteko burrukan izandako elkartasuna eskertu eta antolatu eta mobilizatzeko deia egin eben. “Gora Arratiako langileria” oihuagaz amaitu zan mobilizazinoa.

Krisia gurera be heldu da, eta bete-betean jo dau. Gora egin dau langabeziak gurean. Enpresek itxi egin dabe Igorren (Plásticos Ormazabal, Auxiliar Siderúrgica) edo beste herri batera joan dira (Ebay). Negarran, 30 kaleratze egon zirean hiru hilabetetako greba mugagabearen ostean. Eta enpleguaren kontra erasoak jarraitu egiten dau, Cementos, Incoesa, Alfus, murrizketak sektore publikoan…

Cementos Lemonako langileek 100 egunetik gora daramate burrukan. Greba mugagabean dagoz egun eta enpresa atarian akanpatuta. Lemoako lantokiak ordezkaritzarik ez daben UGT eta CCOO sindikatuek, enpresaren zuzendaritzagaz adostu eben Lemoako 34 behargin kaleratzea. Madrilen erabakitzen dira gure lanaren inguruko kontuak. Hemengo instituzinoek hau arautzeko eskumenik ez.

Aurrekoa ez da enpresa bakarra Incoesan greban egon dira enpresagaz akordioa lortu arte.

Alfusen langileek lanuzteak deitu dituzte urtarrilaren 21, 28 eta otsailaren 4 eta 11rako Alfusen jabe den FCC enpresako zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean. Enpresa Batzordeak ez du ikusi enpresaren aldetik borondaterik Alfus-FCCko hitzarmenaren negoziazioei berrekiteko.Pankarta zubitik IMG_1626 IMG_1630 IMG_1633

Egoera latza da, baina langileak indartsu atara zirean kalera barikuan, euren eskubideen alde, bat eginda.

 

 

Read Full Post »

20130118 Manifa Lemoan

Read Full Post »

Buzoian jaso dogu mezua. Ikusten dan moduan, honezkero hasita dagoz irailaren 26ko grebaren prestaketa-beharrak.

Read Full Post »

Read Full Post »

Read Full Post »

BEZa %21era igon, behargin publikoei gabonetako paga kendu, langabezian dauzenan prestazinoak txikitu… Ahula zan ongizate estatua guztiz desegin eta herritarren kontrako lapurreta jarraitu. 100.000 milioi euro bankarentzat eta 68.000 milioi euro murriztu beharra pentsiotan, zerbitzu publiko eta prestaziotan. Matematika argiak “etxekoen eta betikoen” alde, elite politiko-finantzieroen alde. Horixe da PPren gobernu “interbenituak” dakarrena. Erreskatearen ordaina. Banka erraldoia eta Bruselan dago “espainiar burujabetza”. Hondamendira garoatza Espainiak eta alternatiba egon badago, burujabetza politiko eta ekonomikoan oinarritua. Rajoyren barikuen aurrean, aldaketarako agenda antolatu behar dogu Euskal Herrian.

Sindikatu eta gizarte eragileek mobilizazinorako deia egin eben Bilbon. Martitzenean kontzentrazinoak egingo dabez goizez Lanbideko bulegoen aurrean eta arrastiz be ekimen ezberdinak egongo dira, “Herritarrontzat pobrezia, bankarentzat dirua. ¡No a los recortes!” lemapean. Erantzun eta eraikiteko ordua, Espainiatik alde egiteko ordua.  

Read Full Post »

Negarrako langileek 78 egun daroadiez greba mugagabean, euren lanpostuen defentsan. Izan be, zuzendaritzak 48 langile kaleratu gura dauz bidegabeko Enplegu Erregulazio Espediente bateri esker (langileen herena), PPren azken erreformak emoten dauzan kaleratzeko erraztasunak baliatuz. Denbora guztia honetan akanpatuta egon dira lantegiko atarian, eskirolak sartzea oztopatu eta produkzinoa geldituz. Mobilizazino eta protesta ekintza ugari egin dabe, Igorren, Basaurin eta Bilbon.

Atzo martxa hasi eben oinez, Igorretik Gasteizera, Eusko Jaurlaritzaraino, konponbide eske. Gaur helduko dira.

Protestan barri eukiteko, beharginen bloga eta twitter kontua.

Read Full Post »

Martitzeneko Berrian irakurri genduan. Igorreko Negarra enpresak 59 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu dau. Gogorra notizia, krisiaren haginkada edo erreformaren erraztasunak beharginak kaleratzeko? 

Kontua da espedientea Espainiako lan erreformaren legediari jarraiki tramitatuko dala, eta beraz, espedienteak ez dauela Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso beharko. Kaleratze errazagoa. Argi dago enplegua sortzeko beste alternatiba batzuk garatu beharko direla. Argi gelditzen da zein dan erreformaren ekarpena, kaleratzea erraztutea.

“Krisia” hasi zanetik, enpresa batzuk itxi egin dabe (Plásticos Ormazabal, Auxiliar Siderúrgica) eta beste batzuk herritik alde egin dabe (Ebay). Orain Negarra. Gehiago etorri ahal direala emoten dau.

Irakurri dogunagaitik, langile batzordeak (CCOOeko 8 kide eta LABeko 1) egungo egoera gainditzeko neurriak negoziatzea proposatu eutson Negarrako zuzendaritzari, baina langilerik ez kaleratzeko eskatu eutson.

Gaur irakurri dogu beharginek mugagabeko greba egingo dabela aprillaren 16tik aurrera. Protestagaz, zuzendaritza negozietera esarriazotea gura dabe beharginek.

 

 

 

Read Full Post »

Read Full Post »

Older Posts »