Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘LAB’ laburpen hitzak dituzten postak

ELA, LAB, STEE-EILAS eta beste sindikatu eta hainbat gizarte eragilek greba orokorra deitu dabe maiatzaren 30erako “Euskal Herriak eredu propioa. Eskubide sozial eta laboral duinak” lemagaz.

Langileon kontrako eraso eta lapurreta etenbakoari erantzuteaz aparte, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna sortzeko prozesua hasiko dabe deitzaileek, prozesu parte hartzaile eta herritarra burutuz.

Aurreko deialdietan antzera, Arratian be greba batzordea antolatu da eta batzarra burutuko dau gaur, 19:30etan Kultur Etxean.

kartelaM30Gunea

Read Full Post »

Irudia

M1 Arratian

M1 Arratian kartela

Read Full Post »

Arrakastatsua izan zan atzoko greba. Sindikatu eta gizarte eragileek egin eben deialdia uztailean “Euskal Herrian murrizketarik ez! Eskubide laboral eta sozialen alde” lemapean.

Goizean goiz hasi zirean piketeak bueltaka, Arratia osoa zeharkatuz, eta ia enpresa guztiak egoazan itxita. Batzen adibidez, beharren egoazan apurrakaz artezean berba egiteko aukera izan eben piketeko kideek, grebaren arrazoiak azaltzeko.

Komertzio txikian ere jarraipena ia erabatekoa izan zan, salbuespen txikiren bat kenduta. Hori bai, Arratiako Udalen Mankomunitateak plenoa burutu eban, Igorre eta Lemoako alkateek atzeratzeko eskaria luzatu eben arren. Biak gerturatu ziren plenora, beste hainbat herritarregaz batera, eta Mankomunitateko lehendakariaren jarrera salatu ostean, alde egin eben. Barriro be, argi gelditu zan PNVren “sensibilidade soziala”.

Mobilizazinoei jagokenez, asko izan zirean eguerdiko Bilboko manifestazino jendetsura hurreratu zirean igorreztar eta arratiarrak. Arrastian, eskualde mailako manifa jendetsua burutu zan Igorreko kaleetatik, 500 lagun ingururen parte hartzeagaz, martiaren 29ko greban baino gehiago. Kultur Etxeko plaza bete egin eben bertaratutakoek. Han, eguneko komunikatua irakurri eben LAB eta ELAko bi kidek eta “Internazionala” eta “Eusko gudariak” kantatuz amaitu zan ekitaldia.

 

Read Full Post »

LABeko kideek kontzentrazinoa egin eben pasau dan eguenean Igorren, sektore publikoaren alde eta murrizketen kontra, Hego Euskal Herriko beste hainbat lekutan moduan, administrazinoan, irakaskuntzan zein osasungintzan.

Read Full Post »

LABen Bilboko deialdiak:

- 11:00etan kontzentrazinoak Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Metroko egoitzaren aurrean (Navarra kalea, 3).

- 12:00etan ekitaldia Plaza Zirkularrean.

- 16:00etan haur-eskoletako beharginen kontzentrazinoa Eusko Jaurlaritzan. Paroa 15:00etatik 17:00etara egingo dabe.

Read Full Post »

(Asteburu betearen kronika laburra)

Bariku eguerdian manifestazinoa egin eben Negarra-ko langileek eta hainbat herritarrek. Urkuzuko lantegiak daukazan 170 langileetatik 59 kaleratu bota gura dabez eta greba mugagabean dagoz beharginak apirilaren 16tik hona. Lantegiak ordezkaritza daukien CCOO eta LABeko banderakaz zeharkatu ebezan herriko kaleak. Bildu-ko ordezkariek be (Beiñat Anzola alkateak barru) hartu eben parte protestan. Gogoratu behar da Negarra-ren kasuan, Rajoyren azkenengo lan-erreformak kaleratzeak erraztu eta merketzeko emondako aukera erabili dauela enpresak.

Iluntzean izan zan Begitu-ren 10. urteurrenaren txanda. (Bide batez, zorionak blog hau egiten dogunon partez Begitu posible egin dozuen eta egiten dozuen guztioi). Maider Yabar ikusi genduan ia beteta egoan Kultur Etxeko areto nagusian, oihaletan gora eta behera, grabitatearen kontra burrukan, bertaratutakoen txalo artean. Bihotz Gorospe aurkezleak Igor Estankonari emon eutson txanda. Begitu-ko sorrerako kontuak harilkatu ebazan arteaztarrak, inork holango ekitaldi batean inoz bota ez dauzanak kontatuta. Musikak be eukin eban bere lekua ekitaldian. Eneritz eta Marina entzun genduzan kantuan, “a capella”, lehen egiten eben moduan, Arratiako herrien inguruko aspaldiko koplakaz. Juanma Labandibar-ek sano kantu hunkigarria eskaini eban, teklatuaren laguntasunagaz. Urtzi Barrenetxea eta Cristina Ruizek aurkeztu eben Begitu-ko webgune barria, aurrekoa baino dinamikoagoa eta argazki eta bideoak bidaltzeko aukera eukingo dauena. Oihane Barrenetxeak, Begitu argitaratzen dauan Zertu Kultur Elkarteko lehendakariak be hartu eban berbea, bide honetan egitasmoa lagundu daben guztiak eskertuz, batez be, proiektua diruz lagunduten daben norbanakoak, begitu-lagunak (euren izenak pantaillan proiektatuta ikusten genduzan bitartean). Eta amaieran, sorpresa, Arratiako musikariak (Nik Khaos, MG, Esti eta Olatz, Larregi, Eskean… fijo baten bat ahaztuko dogula), eskola eta estilo desbardinetako gazteak, neska zein mutilak, danak taldean, egunerako bereziki prestatutako kanta jo eban. Ostean, edaria eta pintxoak, tertuliarako lagungarri.

Eta atzo Lurrarin-rock egin zan Igorren. Lurrarinak Igorreko Gazte Asanbladak antolatzen dauan musika jaialdia da hau. Aurtengoa bigarrena izan da. Goizean umeentzako jolasak, eguerdian bazkaria karpapean, gero batukada eta kontzertuak, goizaldera arte: The Mockers, Kaotiko, Jeimon Turk Band eta Zirkinik bez arratiarrak.

Halan da be, Exaixu-k hasi eban iluntzeko rock´n´rollaren martxa, Kukumaren azken jaiean. Izan be, gure herriko taberna mitiko honek ateak zarratuko dauz 13 urte eta gero eta atzokoa izan zan “azken guda dantza”. Martxa itzela, rotuladorez hormetan idatzitako esker onezko berbak, luxuzko gonbidatuak eta sendo, sano sendo ikusten dogun taldea. Eskerrik asko danagaitik, Ainare eta konpainia!

Read Full Post »

Logikoa dan moduan, blog hau egiten dogunok bat egiten dogu MARTIAREN 29rako GREBA OROKORRERAKO deialdiagaz. Hurrengo egunean bueltatuko gara grebaren kronikagaz eta eguneroko martxagaz.

Grebak herrian jarraipen zabala izango dala aurreikusi daikegu. Hainbat langilek esan dabe greba egingo dabela, merkatariak be animatu dira eta herriko lantegi garrantzitsuena dan BATZen, asanblada egin zan eta istea ebatzi eben lehengo astean.

Egun horretan manifestazinoak burutuko dira, 12:30etan Bilboko Moyuan. Arrastian, 18:30etan Igorreko udaletxean, ELA eta LABek deituta.

Read Full Post »

Cementos Lemona herriko lantegiko EREa dala eta manifestazinoa antolatu eben barikuan ELA eta LABek. Martiaren 10eko Berria-n irakurri ahal izan dogun moduan, “133 langileentzat 161 eguneko erregulazio espedientea jarri nahi du indarren Cementos Lemonak, hilabete amaieratik hasita (…) Lan baldintzetan malgutasun neurri asko onartu dituztela adierazi zuten langileek”.

 200 lagun alkartu zirean mobilizazinoan eta Eleizondotik hasita, errepide nagusira atara eta Cementoseko lantegiaren paretik pasatuta, eskoletan amaitu eben. Lemoako alkatea eta Bilduko kideek mobilizazinoan parte hartu eben. Kanpoko prentsa be bertaratu zan (ETB eta Berria, argazkia azken honetakoa da).

Read Full Post »

LABetik oharra jaso dogu. Holantxik dino:

Kontzentrazioa Arteako TMCn, enpleguaren defentsan.

Ostiralean, abenduaren 23an, TMC enpresan egon diren kaleratzeen kontra, LAB sindikatuak elkartaratzea egin zuen. Enpresak azkeneko astean 4 langile kaleratu ditu. LAB sindikatuak lanpostuen defentsan daraman ildoari jarraituz, kaleratze hau eta beste edozein saltzeko prestasuna aurkezten du. Krisitik ez gara lanpostuak suntsituz eta lan baldintzak prekarizatuz, baizik eta aberastasuna banatuz.

 

Read Full Post »

Mobilizazinoak burutu dauz LAB sindikatuak Euskal Herriko herri eta hirietan, gaur, azaroaren 25ean, biolentzia sexistaren kontrako egunean. Bilbon eta Donostian, jaurlaritzari interpelazino gutunak helarazi deutsoez, eta lan ikuskaritzari Bilbo, Gasteiz eta Iruñean, gaiaren aurrean konpromiso zehatzak eskatuz. Honetaz aparte, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 100 lantoki publiko eta pribatutan sexu-jazarpenaren kontrako protokoloa burutzeko eskaria egin dau sindikatuak.

 Argazkian Igorreko Kultur Etxe parean gaur goizean egindako kontzentrazinoaren argazkia.

Read Full Post »

Older Posts »