Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘legalizazioa’ laburpen hitzak dituzten postak

Read Full Post »

Kafe ebaki baten aurrean nago terraza honetan eserita. Uztaila, uda, opor usaina eta oso jende gutxi herrian; ni, irrifartsu. Arrazoi asko dagoz Euskal Herrian haserre egoteko, hala nola langabezi tasa ikaragarria, euskal presoen egoera zitala edo poliziaren presentzia itogarria; baina ni, irrifartsu.

Espainiako presidentziarako PSOE-ren hautagaiak –Alfredo Perez Rubalcaba- argi esan eban lehengoan errepresinoagaz kolpatzen jarraituko dabela ezker abertzalea eta horregaz batera Euskal Herriko independentista oro. “Fredoren” berbetan, ez dau gura “gerran irabazi ez deuskuena, bakean irabaztea”; eta ni, irrifartsu.

Datozen Espainiako hauteskundeek “Don Mariano” ipiniko ei dabe Moncloako aginte nagusian, eta gizon horrek ez gaitu lar maite Euskal Herria eraiki gura dogunok; beraz, “Fredok” agindutako errepresioa baretzeko asmorik ez ei dau gizonak. Hala ta guztiz be, nik irrifartsu jarraitzen dot terraza honetan nere ebakiaren aurrean –hoztuko jata, azkenean-.

Arnaldo Otegi Mondragon jaunak bateragune auziko azkenengo egunean esandako azkenengo berbei kasu egitea erabaki dot, “sonreir, porque vamos a ganar”. Arnaldo eta bere kideak beste ehunka militante abertzalegaz batera gartzeletako ziegetan dagoz orain, eta ni, ordea, terraza honetan ebaki hotz baten aurrean; baina, seguru nago, bakoitza bere neurrian, irrifartsu gagozala. Zergaitik?, ba horregaitik, lagunok, irabaziko dogulako; gure herriaren etorkizun oparoa irabazten hasi garelako. Sentitzen dot; Rubalcaba “jauna”, baina, Euskal Herria bakean askatuko da.

Read Full Post »

Baten batek bidali deusku bideo honen lotura. Eskerrik asko, pilak kargetako itzela dalako.

                                                        Klikatu hemen

Read Full Post »

Euskal Herrian ez dago demokraziarik, eta, horregaitik, ezinbestekoa da prozesu demokratiko bat abiatzea, gure herrira demokrazia ekarriko dauena eta aukera politiko danak, gauzagarri bihurtuko dauzena.

Prozesu demokratiko horren lehenengo helburua gitxieneko demokratiko batzuk eskuratzea izan beharko zan: Ezker Abertzalearen legalizazioa eta Euskal presoen egoera hobetzea. Zelan abiatu alderdien arteko hizketaldiak alderdi danak legalak ez badira; zelan berba egin konponbideen inguruan 750 militante abertzale, zulo usteletan sartuta edukita. Presoen egoera arindu egin behar da.

Ukaezina da BILDUren legalizazioak Euskal Herrian sortu dauen ilusinoa; inolako zalantza barik sano barri ona da era sasi-normalizatuan bozkatu ahal izango daben milaka eta milaka ezkerreko abertzaleontzat. Herri gehienetan, instituzinoetara itzuliko dira independentistak zortzi urtez horietatik kanpo egon ostean, eta, azken batean, kolorez beteko dira instituzino horiek, gehiengo artifizialak behingoz baztertuz.

BILDU erabat legalak diren bi alderdien arteko koalizioa da -EA eta Alternatiba-, eta, bertan, hainbat independiente sartu dira, baina, Ezker Abertzaleak ez dauka oraindik alderdi politiko legalik. Bestalde, Euskal presoen aurkako jazarpenak bere hartan dirau, eta jazarpen horrek gartzelak iztean be jarraitzen dau. Maiatzaren 22an hautestontzietatik irtengo diren emaitzek erabat aldatuko dabe mapa politikoa, eta hortik irtengo diren hautetsiek sekulako bultzada eman ahal izango dautsie prozesu demokratikoari

Oraingo kanpaina, BILDUren kanpaina da, eta baita be prozesu demokratikoarena. Animo ba, 10 egun besterik ez direla gelditzen; BILDUren aldeko boto bakoitza demokraziaren aldeko botoa be izango dala.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, Berria egukariak dakarren argazki honek dinostanaren inguruan etorri naz hausnartzen. Argazki honetan, lehenik eta behin, poztasuna ikus daiteke; argazkian dagozanak gorputzean kabitu ezinik dabiz. Euren aurpegiak salatzen dauz. Hauteskunde lehiatik kanpo gelditzeko zorian hainbat egun egon ostean, bidea zabalik aurkitu daurie, eta maiatzaren 22an, beste alderdi guztiekaz batera lehiatu ahal izango dau euren koalizioak.

Argazkian dagozanak ukabila altxaturik daukie; hori, zalantza izpirik gabe, irmotasunaren adierazlea da. Gure herria egoera demokratikora eroateko irmotasuna. Ukabila altxaturik, amore ematen ez daurienen ikurra bilakatu zan aspaldi, eta argazkikoek hori adierazteko altxatu daurie; ez doaz inoren aurka, Euskal Herriaren alde baizik. Ukabil horiek ez daurie inor mehatxatzen, espainolismo autoritarioa ez bada, behintzat. Poztazuna eta irmotasuna, beraz.

Baina, argazki horrek, historia gehiago kontatzen dauz. Argazkikoek ez dabiz kamararen objetiboari begiratzen, beste nonora baizik. Atzo Bilboko Areatzan bilduta egon ziren milaka lagunei begira dabiz; begirada horietan konfidantza ikusten da. Argazkikoek milaka lagun horienganako konfidantza daukie. Poztasuna, irmotasuna eta konfidantza. Atzo milaka eta milaka abertzale eta ezkertiarrok sentitu genduna.

Orain, konpromezuaren unea heldu da; poztasunari, irmotasunari eta konfidantzari danon konpromezua gehituz gero, beste gau magiko bat bizi ahal izango dogu maiatzaren 22ko gauean. Nik badaezpada be, libre eskatuko dot beharrean maiatzaren 23a.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, lehengo egunean Gara egunkariak argitaraturiko datua izan dot gogoan. Antza, 40.000 lagun dagoz Euskal Herrian hauteskundeetan hautagai izateko eskubidea ukatuta daukienak. Ezker abertzaleak 200.000 boto inguru  lortu dauz sarritan, eta horietatik %20a izan da inoiz hautagai, interbentore edo apoderatu.

Datu horrek Ezker abertzalearen barruan dagoen inplikazino mailaren barri emoten deusku; bere indarraren adierazle garbia da. Gainera, datu hori Igorrera estrapolatuz gero, gure herrian 60-70 lagunen arteko ilegal taldea dagoala erakusten deusku. 65 igorreztar inguru hauteskunde zerrendatan joan ezin direnak; zinegotzi zein alkate izan ezin direnak.

Pentsa dezagun zer gertatuko litzaken, esate baterako,  Igorreko PNV-gaz inoiz zerrendetan joan diren pertsonak , edota interbentoreak eta apoderatuak izan direnak zerrendetan joateko aukerea izango ez baleukie…

Read Full Post »

Read Full Post »

Zapatuan Igorren burututako ekimenaren argazkia.

Read Full Post »

Abenduaren 18an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritan legalizazinoaren aldeko giza-kateak egin zirean. Jarraian daukazue horiekaz danakaz prestatutako bideoa.

Read Full Post »

Abenduaren 18an legalizazinoaren aldeko giza-kateak egin zirean Euskal Herriko leku ezberdinetan, Igorren barne.

Jarraian doaz irudiak:

Read Full Post »

Older Posts »