Argi dago, EAJ-PNVko buruzagientzat, soberan dago herria; herriaren funtzio bakarra eurei botoa emotea besterik ez da. Euren ordezkariak gobernu postuetan jarrita amaitu egiten da herriaren beharra. Ondo dakigu zelakoa zan gobernari jeltzaleen jarrera Igorren alkatetzan egon diren urte luze eta ilunetan; oposizioari informaziorik ez, plenoak hiruzpalau hiletik behin, ezinezkoak ei ziren aurrekontu partehartzaileak egitea, dekretuz dekretu onartzen ziren aurretik batzokian ebatsitakoa, eta, batez be, “lagunak” oso kontuan hartzea diruaren hotsa entzun orduko. Horiexek ziren erregimen peneuvistaren ezaugarri nagusiak.
Asko aldatu dira gauzak dauela ia 6 urte alkatetzatik irten zirenetik –maiatzan
beteko dira, hain zuzen-. Edozein kasutan kontu handiz ibili behar da edozein aukeraz baliatuko direlako lortutako guztia pikutara bidaltzeko. Lemoan, esaterako, euren gurutzadagaz hasi dira, partehartzearen aurkako gurutzadagaz. Lehenengo “ekintza” pleno informatiboekaz amaitzea izan da. Jakina, ez da ona herria “lar” informatua egotea, bestela “lagunentzat” diru publikoagaz antolatu eben txoko sekretu horregaz legez gerta leike gero, jendeak dana dakiela; hori Sabin Etxeko liberatuentzat ez da ona. Dana bihurtu da zilegi BILDUk ordezkatzen dauen sektore aurrerakoi eta independentista erasotzeko, eta lehenengo tresna, jakina, partehartzean oinarritutako bere politika egiteko moduari trabak jartzea.
Ez izan ezelango zalantzarik. Ahal badabe danagaz amiatzeko urratsak emongo dabez Igorren be: plenoak hamabostean behin, partehartze foroak, udaletzeko batzordeak, pleno partehartzailek, aurrekontu partehartzaileak, Igorreztarron batzarra, bando informatibo ugariak, etengabeko azalpenak herritarroi, gardentasuna gainontzeko alderdiekaz eta herriagaz…Dekogunaz konturatzen ez garelakoan nago. Zaindu deigun. Defendatu deigun. Parte har deigun partehartzeko bitarteko danatan. Hurrengo hitzordua, Igorreztarron Batzarra.


















