Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘manifestazioa’ laburpen hitzak dituzten postak

Datorren zapatuan izango da, azaroaren 10ean Baionan, 15:30etan Euskaldunen plazatik aterata. Autobusa egongo da Arratiatik, emon izena lehenbailehen betiko lekuetan.

Holan dino egunerako prestatu dan adierazpenak:

 

AZAROAREN 10-eko Herri mobilizazioaren deia Giza eskubide guztiak, Euskal Presoak Euskal Herrira!

Hamarkadetan luzatu den gatazkari konponbide justu bat eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu honetan aurrera egiteko bidelagun ditugu nazioarteko pertsona eta eragile ugari ere.

Gatazkaren oinarriak eta ondorioak konponduko dituen bidea da denon artean egin nahi duguna. Munduko beste hainbat herrialdetan bezala, gurean ere beharrezkoa izango da preso eta ihesean diren herritarren afera konpontzea. Espainiar eta frantziar espetxeetan dauden euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzea berehala hartu beharreko neurria dela pentsatzen dugu.

Zentzu hortan, eta Aieteko Nazioarteko konferentzian (2011ko urriaren 17an) bildu adituen (*) aholkuei jarraituz, guk –mozio honen izenpetzaileek- 2012ko Azaroaren 10an Baionako karriketan manifestatzera dei egiten dugu, ondoko lehen aldarrikapenen inguruan ; – Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzea.

- Eritasun larriak dituzten presoen libratzea.

- Bizi osorako espetxe zigorrera daramaten legeri berezien deuseztatzea, (Espainian 197/2006 doktrina eta perpetuite kondena Frantzian).

- Zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak bete dituzten presoen libratzea, eta Frantzian baldintzapean askatuak izan daitezken presoen libratzea.

- Isolamendu egoerekin bukatzea.

- Euskal iheslari politikoen aurkako jazarpenarekin amaitzea.

Bai, iritsi zaigu garaia, Eukal Herriko hiritar orori, izan jatorri, ideia politiko edo erligioso desberdinetako, bakearen eraikitzaile izateko ; hau da, Euskal Herrian bakea izan dadin sortzen ari den dinamika herrikoiaren aktore zuzenak izateko.

AZAROAREN 10-Eko Herri mobilizazioaren deia Giza eskubide guztiak, Euskal Presoak Euskal Herrira!

*Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia eta bake nobel sariduna ; Gerry Adams irlandarra, Sinn Fein-eko presidentea ; Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia ; Pierre Joxe, frantses barne ministro ohia ; Gro Harlem Brundtland, norbegiar lehen ministro ohia ; eta Jonathan Powell, Tony Blair-en kabinete buru ohia.

Read Full Post »

Otsailaren 25era atzeratu da gaurko sindikatu eta gizarte mugimenduek deitutako manifestazinoa. Ongizate estatua jopuntuan. RECORTES + pobreza – derechos. Mugi gaitezen geure eskubideen alde.

Datorren zapatuan alderdi politikoek deitu dabez manifestazinoak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. EA, Alternatiba, Aralar eta Ezker Abertzalea alkarlanean.

OHARRA: Kartelak akats bat deko, Bilboko manifestazinoa La Casillatik izango da.

 

 

Read Full Post »

17:30etan La Casillatik. EUSKAL HERRIAK KONPONBIDEA

GARAko Tasiori laburtutako biñeta. Azalpen laburra:

Read Full Post »

Horretarako aukera eukingo dogu bihar bariku, Bilbon burutuko dan manifestazinoan (12:00etan Jesusen Bihotzetik). Lema: NAZINO BAT GARA, INPOSIZINORIK EZ!. Herritar konprometitu batzuk egin dabe deialdia, “Euskal Herriko nortasun ikurren alde”. Mobilizazinoa aurkeztu eben egunean, «Espainolismoaren inposizioei» aurre egiteko deia egin eben.

Read Full Post »

…pauso bakarragaz hasten da”. Halantxik dino esaera txinatarrak.

Eskubide zibil eta politikoen aldeko bidean hainbat pauso emon doguz orain arte, egoera antidemokratikoa gainditzeko asmoagaz. Askoz gehiago dagoz egiteko! Milaka modu dagoz, bidea egiteko, konpromisoa erakusteko: pegatak paparrean ipinita, banderolak etxeetako balkoietan, mobilizazinoetara joanda… Eta herri honetan okurridu ahal jakuzen guztiak (eta badakigu okurriduko jakuzela!).

Momentuz, datorren domekarako plana.

Read Full Post »

Joan da martiaren 19an 7 behargin kaleratu ebezan Igorreko Gea Iberica enpresan. Egun hauetan kartel eta oktabilla ugari ikusi dogu herrian, kudeatzaileen izen abizen eta aurpegiekaz (Ramon Recio eta Ramon Rodriguez).

Honetaz aparte, mozinoa aurkeztu eben beharginek aurreko pleno batean eta alkatea beharginen ordezkariekaz batzartu zan. Ostean, enpresako zuzendaritzagaz batzarra egin eban alkateak, baina jakin ahal izan dogunagaitik, jerentziak ez dauka ezelango erantzunkizunik hartzeko asmorik.

Atzo, ordubeteko paroa egin eben beharginek eta manifestazinoa herritik zehar. Zuzendaritzak mehatxuak erabili arren, erantzun zabala eukin eban geldialdiak tailerrean eta apalagoa bulegoetan. Modu berean, nabarmentzekoa da jerentziak segurtasun pribatua kontratatu dauela, kanpokoei enpresara sartzean ez izteko eta beharginak mobilizatzea oztopatuteko.

Mobilizazinoak jarraitu egingo dabe eta datorren aprillaren 7an manifestazioa egingo dabe, Udaletxetik hasita.

Read Full Post »

ETXERATek manifestazinoa antolatu dau urteko azkenengo barikurako (abenduaren 31). Manifestazinoa Igorren izango da, 18:30etan Udaletxetik hasita.

Eskualdeko alkate, zinegotzi eta eragileei gutunak bidaltzen dabiz egunotan, deialdian parte hartzera gonbidatuz. Bertan, eskualdeko errepresaliatuan barri be emoten dabe. Edu Perez de Anuzita Valentzian preso, Iñaki Bilbao lemoaztarra Zaragozan, Tomas Linaza Cabo Verden deportatua eta Ana Petralanda Lapurdin.

Bestalde, pasa dan zapatuan Presoen aldeko enkantea burutu zan Dimako Jentilzubin, sano parte-hartze handiagaz eta giro onean.

Read Full Post »

Gaur, 19:30etan, jazarpen polizialaren kontrako manifestazinoa Igorren.

Bihar, 12:00etan, giza-katea Igorren, Kultur Etxe aurrean. Legalizazinoa orain!

Read Full Post »

Zapatuan, urriaren 30ean, manifestazinoa Donostian, 17:30etan, Antiguako tuneletik hasita. Eragile asko eta askotarikoen babesa eukin dau deialdiak.

Argazkian, atzo Igorren egindako salaketa-ekintza.

Read Full Post »

Independentistak sareak manifestazinoa antolatu dau biharko Iruñean, inposatutako naziotasun espainola salatu eta euskal nazinotasuna aldarrikatzeko. Izan be, urriaren 12a jai inposatua da gurean, hispanidadearena, “arrazarena”, Guardia Zibilarena…

Latinoamerikako estatu askok independentzia lortzearen 200. urteurrena beteko da aurten. Hortik Independentistek Simon Bolivarren irudia karteletan erabiltzearena.

Deialdia arrastiko 5etarako da, Golemetatik.

 

 

Read Full Post »

Older Posts »