Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘mobilizazioak’ laburpen hitzak dituzten postak

Joan da martiaren 19an 7 behargin kaleratu ebezan Igorreko Gea Iberica enpresan. Egun hauetan kartel eta oktabilla ugari ikusi dogu herrian, kudeatzaileen izen abizen eta aurpegiekaz (Ramon Recio eta Ramon Rodriguez).

Honetaz aparte, mozinoa aurkeztu eben beharginek aurreko pleno batean eta alkatea beharginen ordezkariekaz batzartu zan. Ostean, enpresako zuzendaritzagaz batzarra egin eban alkateak, baina jakin ahal izan dogunagaitik, jerentziak ez dauka ezelango erantzunkizunik hartzeko asmorik.

Atzo, ordubeteko paroa egin eben beharginek eta manifestazinoa herritik zehar. Zuzendaritzak mehatxuak erabili arren, erantzun zabala eukin eban geldialdiak tailerrean eta apalagoa bulegoetan. Modu berean, nabarmentzekoa da jerentziak segurtasun pribatua kontratatu dauela, kanpokoei enpresara sartzean ez izteko eta beharginak mobilizatzea oztopatuteko.

Mobilizazinoak jarraitu egingo dabe eta datorren aprillaren 7an manifestazioa egingo dabe, Udaletxetik hasita.

Read Full Post »

Legeztapenaren aldeko kontzentrazinoa dago zapatu honetan, otsailaren 12an, 12:00etan, Kultur Etxeko parkean.

Read Full Post »

Abenduaren 18an legalizazinoaren aldeko giza-kateak egin zirean Euskal Herriko leku ezberdinetan, Igorren barne.

Jarraian doaz irudiak:

Read Full Post »

Presoen eskubideen aldeko mobilizazinoak ez dabe udan etenik izaten. Areatzan daukagu hurrengo zita, jaien barruan egingo dan KONTZENTRAZINO eta KALEJIRAN.

>Abuztuak 28, zapatua, 22:30etan Areatzako eleiza aurrean.

Read Full Post »

Arratiako Iskander A.Z. gazteari lau urteko espetxe zigorra eskatzen deutsie manifestazion batean parte hartzeagatik. Manifestazinoa Bilbon burutu zan igaz, D3M hauteskundeetako plataformaren legez kanporatzea salatzeko. Uztailaren 14an burutuko da gaztearen kontrako epaiketa.

Hori salatzeko, kontzentrazinoa egin zan lehengo barikuan Zeanurin. Ostean, kotxe-karabana egin eben eskualdeko herrietan barrena.

EGUNERATZEA. Kasua salatzeko manifestazinoa egingo da Igorren, uztailaren 13an, 19:30etan, Udaletxetik hasita.

Read Full Post »

argazki200DIMEN, ETXEAN GURA DOGUZ!

Hileko lehen barikuan, abuztuaren 7an, 19:30etan, KONTZENTRAZIOA Dimako plazan.

DANOK HONDARTZETARA!

Abuztuaren 9an, domekaz, Igorren geratu gara 10:30etan.

Read Full Post »