Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘plenoa’ laburpen hitzak dituzten postak

Aspaldi hasi zan 2012rako aurrekontuen bidea Igorren, hiru alderdien artean adostutako prozesua, auzo eta sektoreatako batzarrak, 150 igorreztar parte hartzen, udalaren proposamenak entzun eta herriko diruak zelan gastatu ekarpenak egiten.
 
Ekarpenak jaso eta alderdien arteko negoziazinoaren ostean, asteleheneko plenoan onartu zirean. Alkatetzaren proposamena gehiengo absolutuz onartu zan, 6 botogaz, Bildu 5ak eta Igorre Danontzat-eko bakarra. PNVko bost kontzejalek kontrako botoa emon eben.
 
Bildu-koek, ohitura moduan hartu daben moduan, mezua bidali deuskue, bideo eta guzti (sarean dagoz ikusgai Igorreko udalaren plenoak)
 
Hemen dekozue aurrekontuek onartu ziran plenoa ikusgai,
 
 
 
eta hemen Bilduko bozeroaileak eta zinegotziek egin eben interbentzinoa, plenoko bideoan agertan ez dana
 

Igorre Danontzat herri platafomaren baiezko botoa baloratu gura dogu herriaren aurrean. Arduraz jokatu daualako negoziazinoan eta beti prest agertu dalako berba egin eta aurrekontueri ekarpenak egiteko.

Datu bat, zenbakietara etorrita 4 milioi 164 mila eta ehun euroko aurrekontuan, dirua partida desberdinetan zelan gastau, %98ª baino gehiagoan ados egon gara eta zailtasunak puntu gitxitan topau doguz.

(more…)

Read Full Post »

Karmele etorri, kafetxue eskatu, eta esan dosku:

.- Beitu, azkenengo plenoak ez deko praktikan ezer komentetako. Puntu guztiek aho batez onartu ziren. Onena, puntuok zeintzuk izan zieren esatea izango da eta gero komentarioak egoera politiko generalaren ganean egin ze oingoan ez dau ezer berezirik.

.- Da jenteak be ez eukon ezer ala? Begok albotik.

.- Ba ez, astelenekoan ez. Esanekoa… honeixek izan ziren puntuak:

1.- Aurreko akta irakurri eta ontzat emotea.
2.- Udal funtzionarioak egindako eskaera orduak murrizteko.
3.- 1266/2009 prozedura laburtuaren epaiaren barri emotea.
4.- Garbe kaletik Igorreko Z-4 Sektorera sartzeko urbanizazino-obren egikaritza kontratetako ipintea.
5.- Igorreko Udaleko posta zerbitzua kontratetako ipintea.
6.- Igorreko hilerriko mantentze-zerbitzua kontratetako ipintea.
7.- Urbieta futbol-zelaia eta kiroldegia garbitu eta mantentzeko eta bertoko kirol-kudeaketea egiteko, eta Igorreko kultur etxeko administrazino-beharrak egin eta sarrerea kontroletako zerbitzua kontratetako ipintea.
8.- Ignacio Zubizarretako ikastetxean”aterpea” eta “pasabidea” egiteko proiektuaren idazketa eta zuzendaritza beharrak adjudiketea.
9.- Rugby zelaia, bide publikoetako jardinerak, parterreak, hiri-zuhaiztia eta lorategi-guneak zaindu eta mantentzeko zerbitzua adjudiketea.
10.- Udal-inbentarioaren aldizkako eguneratzea eta kudeaketa zerbitzuaren mantenimendua adjudiketea.
11.- Bake Epaitegirako ordenagailua erostea.
12.- Obra ziurtagiriak .
13.- Fidantzak bueltetea.-
14.- Jarduera eta obretako lizentziak.
15.- Eskaerak eta galderak.

.- Politika generalera etorrite. Zelango lio deukie espainolak, Donostiko Bake Konferentziagaz ez…

Eta hortik, eta gero beste arlo batzuetatik,  segidu deu konbertsazinoak, kafetxu gozoa hartzen dogun bitartean…

Read Full Post »

Astelehenean burutu zan “kurtso hasierako” lehenengo plenoa eta gaur goizean, Karmelegana jo dot horren barri eukiteko.

Ebakiaren bueltan alkartu gara eta laster hasi da entzundakoak kontetan. “Ez da gai polemikorik egon”. “PNVkoek ez dabe mozinorik sartu, ala?”. “Oraingoan ez, baina kritiko agertu dira puntu batzukaz”.

(more…)

Read Full Post »

Karmele gaur nahiko moskeeute etorri da. Eta izen buruan dinona errepikatu deu. “Pleno bi, mozino bi. PNV errekorraren bila dabil ala?

.- Txarto eretxiten dotzezu ala dinotze Begok.

.- Ba emoneko esplikazinoen aurrean, oso txarto. Azken baten, danan artean egiteko moduko gauza bat, “goikoak” agindu deutsielako, aurretik Deian atara eta gero eguardian mozino moduan sartu, arrastien horren ganean berba egiteko gelditute egonda. Ez dotset patxadarik ikusten.

BILDU eta Igorre Danontzatekoen erantzuna elegantea, gauzak argi izten deuzena eta alkarlanerako proposamen konkretu bat eginaz. Firmak batzeko papela eginda eta fotokopiak atarata.

Itxaroten nago ea BILDUkoek papela ataraten daurien. Hori  egiten badeurie ipiniko dogu enlazea hemen.

.- Baia, beste puntu batzuk be egongo ziren ez?

.- Ba bai. goien idatzikoa azkenengoa izan zan. Hona hemen besteak:

  • Diru-laguntzak emotea.  Onartu egin ziran.
  • 2012 uretrako Herriko Jaia zehaztea. San Antonio egunez.
  • Lorezaintzaren mantentze-zerbitzua kontratetako ipintea. Papeleoa martxan ipintea onartu zan.
  • Bideak garbitzeko zerbitzua adjudiketea. Lantegi Batuari emon jako zerbitzua.
  • Obra-ziurtagiriak. 97.000€ San juaneko obra konplementarioetan.
  •  LKS Ingeniería S.Coop-ek, Batz Sociedad Cooperativa merkataritza-etxearen izen eta ordezkaritzan aurkeztutako Z-25 sektoreko birpartzelazio-proiektuaren aldaketea hasieran ontzat emoten dauan Alkatetza Dekretuaren barri emotea. Alkateak danon aurrean firmeu eban Dekretua. Batzek Udalari % 15 emongo dotse: 46000 €.
  • Obra- eta jarduera-lizentzia. Danak ontzat emon ziran.
  • Pub-Lakro-ren jarduera-sailkapena aldatzeko eskabidea. PUB izatetik Diskoteka izatera pasetako. Ez zan onartu Teknikoen kontrako txostena egoalako.
  • Alkatetzearen Dekretuen barri emotea. Nitxoak, obra txikiak…

.- Plenoa amaitu eta gero, Soraya Lizundia, BILDUren bozeroaleak, idatzi bat irakurri eban. Idatzian,  kritika gogorra egiten eutson PNVko bozeroale dan Iñigo Uriarteri, Deian bere agotik agertu ziren adierazpenak direla eta. Galdera bitan laburtzen da BILDUren kritika: Noiz egon da aurretik BILDU instituzinoetan? Zelan jarri al deu dudan alkatearen erabateko dedikazioa?

.- Iñigo Uriarteren azalpena ez ziren bape argiak izan. Errekozidu eban BILDU ez dala egon aurretik instituzinoetan. Baia euren antzekoak… Errekonozidu eban alkatea beti egon dala berarentzat disponible, baia… Errekonozidu eban DEIAn idatzitakoagaz bera be ez dagola konforme neurri handi batean…

…. Baina berak ez deu ezer egin DEIAren informazinoa zuzentako …. eta uste dot ez dauela egingo.

Oharra: BILDUren idatzi hau publiketan bada enlazea ipiniko dogu edo kopieu egingo dogu.

Honen inguran aurkitutako informazioak

DEIA: hemen

BILDU: hemen

Read Full Post »

Aurreko egunean agindutako moduen, Karmelek kafetxoak atara eta plenoaren beste asuntoakaz segitan dau.

- Dakizuenez badauz gauza batzuk ie tramitekoak direnak eta ago batez onartzen direnak. Halangoak izan dira puntu batzuk:

  • Zergak inspekzionetako zerbitzua.
  • Langile batek eskatutako lanaldia murriztea.
  • Tarabusi inguruko arearen inguruko hitzarmena.
  • Abalak bueltetea.
  • Solaguren-San Juan inguruko proiektu osagarria.

- Ganera beste hiru puntu egon ziren aipatzekoak:

  • Kredituak aldatzea:
    • 300.000 euro aldatu zirean. 50.000 San Juaneko obrarako. Sabino Arana-Beko Palza ingurua atontzeko 200.000 eta 50.000 inbestigazino eta proiektuetarako.
  • Linea elektrikoari buruzko mozioa:
    • Ago batez onartu zan, Udala kontra dagoela eta alegazinoa aurkeztuko dauela eta herritarrak informatu eta lagundu egingo deuzela horren kontra egiteko.
  • Torturaren aurkako mozinoa
    • EAk Gasteizeko Parlamentuan aurkeztutako mozio bardintsua presenteu zan Igorreko udalean. Han PP eta PSOEk kontra egin eban eta PNV mozioaren alde.
      • Igorren abstenidu!

- Abstenidu? Diño Jesusak salto eginda. Igorreko PNV ez dago ala torturaren kontra? Ez dot ulertzen.

- Eta honek dire beste batzuri ardurak eskatzen dabizenak? Honeik dire eskubide guztien alde egiten deurienak? Segiduten deu Maritxuk.

- Ba bai! Honeixek dire. Libiara gerrea bai eta hemen torturaren aurrean abstenidu.   Lengoan esaten gendunagaz jarraitzen dogu: zelan esplikeu ?

Read Full Post »

Karmele sutan etorri da gaur.

- Ondino plenoan hartu dodan letxe txarra paseu barik dekot.

- Hain grabea ixin de hala?

- Ba bai. Esan liteke EZETZAREN BLOKEA gogortu egin dala. Zuzterrezko gauzeri EZ, EZ eta EZ.

- Konteu, konteu…

- Konteuko dotsuet baia oingo plenoa zatike kontetako modukoa da eta azkenetik hasiko naz. Gogoratzen dozue aurrekoan esaten neuena? Galdera bat egin zala? Hauxe idatzi neuen azkenengo kronikean:

Plenoa amaitu eta gero egindako galdera ixin de interesgarriena.

- Ba beitu, Alkatearen soldatea dala eta ez dala, batzuk esaten dabiz soldatea bajatute be, balitikela karuagoa ixitea ez dauelako herrireko ezer ekarten. Eta orduan galderea egin dauenak eskatu deu azkenengo 8 urteetan, kanpotik subentzioak eskatute, zenbet diru sartu dan herrien jakitea.

- Ia enteretan garen!

.- Ba enteru gure badozue, hemen dau erantzuna, papelean idatzite emon euskuena kopieu dot.

Otsailaren 28an herritar batek egindako galderari erantzuna

Azkeneko urteetan udalak hartutako dirulaguntzaren barri izan gure zauen

2011ko martxoaren 14ko datuetan oinarrituta, Igorreko Udalak 2004 eta 2011 urteen bitartean jasotako dirulaguntzak honeek dira:

Dirulaguntzak aurrekontuan ze urtetan kontabilizatu diren hartu da kontuan.

2011 urtean Garakoiko zubiaren dirulaguntza baño ez dogu kontabilizatu, hortaz, urtean zehar hartzen doguzan dirulaguntzakaz kantidadea gehitu egingo da.

2004

489.258,09

2008

1.259.950,60

2005

907.794,33

2009

1.613.010,47

2006

1.056.149,83

2010

713.921,44

2007

1.256.104,13

2011

1.367.551,26

3.709.306,38

4.954.433,77

4.954.433,77

- 3.709.306,38

1.245.127,39

- Hori da erantzunek klaru emotea !!  Lengoakaz zelako aldea!

- Argi dago Alkatetza ona izatetik aparte, oso rentablea dala.

Lengoak baino gitxiago kobreu eta gehiago ekarri.

- Bai horixe.

Read Full Post »

Inoiz baino arinago junteu gara oingokoan plenoan zer paseu den kotilleetako, eta holantxi hasi da Karmele:

- TXAKURREK PLENOAN.

- Txakurrek plenoan?

- Ba bai. Begitu, amaitu ta gero etorri da notizie. Egie da plenoak ez deuela emon gauza handirik. Obratako lizentzia batzuk, Urkuzurako sarrereagaz laster hasiko direla…, fidantzaren bat bueltatzea, bulderra martxan ipinteko ordenantzak onartzea eta zergak kobretako enpresa kontratatzea izan dira gaiak.

- Horrek segiduan joango ziren?

- Ba bai, danak segiduan eta aho batez. Beraz di-da batean amaitu da plenoa.

- Eta txakurrena?

- Herritarrari berbea emon jakienean agertu da gaia. Dirudienez pentsetan dan baino arazo gehiago sortzen dituez txakurrak. Umeeak dabizen parkeak kakaz bete, batzuetan jentea asusteu, baten batek ausikadaren bat hartu…

- Baina usabak ez daukie edukazinorik ala?

- Ba itxura baten ez.

Udalaren partetik zerbait egin behar dala erantzun deurie: ordenantza aldatu, konzientziazino kanpaina bat hasi, alguazilei ordena konkretoak emon…

- Hori dana ederto egongo da, dino Arantzak, baina azkenean karterea ikutan ez bada… ez dakit ba gauza handirik lortuko dogun!

Read Full Post »

Gaur trankilo etorri da Karmele.
Azkenego plenoan tramiteko gauzak egon ziren gehienbat:
– Diru laguntzak emoteko deialdiak.
– Fidantza batzuk itzultzea.
– Kontratu txiki batzuk onartzea: WEB orria, udaletxeko aldizkaria, kalderen mantenimendua…
– Batz-ek eginiko plan partziala behin-betiko onartzea.
– Obratako lizentzia batzuk.
– Udaleko langileen egutegia onartzea
Kasu honetan PNV abstenitu egin zan, informazio falta eduki deurielako euren ustez.

- Bueno, esan leiteke gauzak bere bidera datozela barriro be.

- Bai baina azpitik hurrengo hauteskundeak bertan dagozela bistan da eta “markajea” handia izango dala.

- Dana dala, “notizia” izan zan, Alkatetzak aurrekontuen gora beherak azaltzako agindu eban orriaren kostoa jakin gendula.

- Zelan ba?

- Aurreko plenoan pertsona batek galdetu eban horreri buruz eta ez zan erantzunik egon. Batzuk pentseuko eben gauzak ostonduteko gogoa egoala, baina Alkatetza sostengatzen taldea ezagututa, bistan da hori ez zala arrazoia. Momentuan ez zeukaten datua eskura.

- Eta zenbat izan da?

- Ba, 980 euroko kostoa. Ez da asko, pentsetan badogu Alkatetzak 73.295 euro aurreratu deutsezela herriari lau urtean soldata bajatute.

- Ta gero esango deurie “Aurrekontu munizipaleko diruaz baliatzen dira beraien proposamenak eta erabakiak zabaltzeko eta justifikatzeko; hau guztia hauteskundeetara begira.”

- Hamaika ikusteko jaio gara … !!!

Read Full Post »

Kalean jarritako karteletan irakurri dogu astelehenean dagoela plenoa, ohitura dan moduan, 18:30etan.

Datorren urterako aurrekontuen hasierako onarpena dago gai-ordenean. Ez gara nekatuko gogoratzeaz modu parte-hartzailean egiten direala Igorreko aurrekontuak ezker abertzaleko alkatea daukagunetik, auzo-batzarren bidez eta hainbat herritarren ekarpenak jasota.

Egia esan, ez dakigu zer jarrera hartuko dauan alderdi bakotxak, baina ikustekoa izango da bakotxak zeren alde eta zeren kontra egiten dauen, aurrekontuen eztabaidan ikusten dalako zein da bakotxaren herri-eredua, zeri emoten dautson garrantzia, eta zeri ez.

Bide batez, gogoratu pleno berean saharar herriaren aldeko mozinoa be eztabaidatuko dala.

Read Full Post »

Erdi hasarre ikusi dot Karmele gaur goizean. “Zer dekozu, ba?”. “Gure politikoenak ez deko izenik, badakizu zenbat joan zirean atzoko plenora?”. Ezezkoa nik. “Lau baino ez -hamarretik- eta nik dakidala, alkatea eta alkate-ordea kanpotik dabiz, baina besteen inguruko barririk ez eban inork emon. Akaso kanpotik ibiliko dira, baina…”

Landu zirean beste gaien inguruan be galdetu deutsat. “Ordu erdian amaitu zan dana, eta gai guztiak ahobatez onartu zirean, besteak beste, kiroldegirako mantenimendu beharrak. Hirigintza-planaren inguruan, hiru alternatibak aurkeztu ostean erakusketa publikoan ipintzea onartu zan, herritarrek alegazinoak egin ahal izateko. Honetarako epea, urri bigarrenaren 15a arte luzatuko da, gitxienez”. Honen inguruan, nabarmentzekoa da aurreko korporazinoak proposatukotik nahiko aldenduta dagozala orain mahai gainean ipintzen direan hiru aukerak. 2007an 1.000 etxebizitzatik gorakoak zirean hiru alternatibak eta egun, 600-700 etxebizitzetakoak. Garapen eredu bi aurrez aurre.

“Eta hurrengo plenoa, noiz izango da?” eta Karmeleren erantzuna, “irailaren 6an”.

Read Full Post »

Older Posts »