Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘PNV’ laburpen hitzak dituzten postak

Argi dago, EAJ-PNVko buruzagientzat, soberan dago herria; herriaren funtzio bakarra eurei botoa emotea besterik ez da. Euren ordezkariak gobernu postuetan jarrita amaitu egiten da herriaren beharra. Ondo dakigu zelakoa zan gobernari jeltzaleen jarrera Igorren alkatetzan egon diren urte luze eta ilunetan; oposizioari informaziorik ez, plenoak hiruzpalau hiletik behin, ezinezkoak ei ziren aurrekontu partehartzaileak egitea, dekretuz dekretu onartzen ziren  aurretik batzokian ebatsitakoa, eta, batez be, “lagunak” oso kontuan hartzea diruaren hotsa entzun orduko. Horiexek ziren erregimen peneuvistaren ezaugarri nagusiak.

Asko aldatu dira gauzak dauela ia 6 urte alkatetzatik irten zirenetik –maiatzan beteko dira, hain zuzen-. Edozein kasutan kontu handiz ibili behar da edozein aukeraz baliatuko direlako lortutako guztia pikutara bidaltzeko. Lemoan, esaterako, euren gurutzadagaz hasi dira, partehartzearen aurkako gurutzadagaz. Lehenengo “ekintza” pleno informatiboekaz amaitzea izan da. Jakina, ez da ona herria “lar” informatua egotea, bestela “lagunentzat” diru publikoagaz antolatu eben txoko sekretu horregaz legez gerta leike  gero, jendeak dana dakiela; hori Sabin Etxeko liberatuentzat ez da ona. Dana bihurtu da zilegi BILDUk ordezkatzen dauen sektore aurrerakoi eta independentista erasotzeko, eta lehenengo tresna, jakina, partehartzean oinarritutako bere politika egiteko moduari trabak jartzea.

Ez izan ezelango zalantzarik. Ahal badabe danagaz amiatzeko urratsak emongo dabez Igorren be: plenoak hamabostean behin, partehartze foroak, udaletzeko batzordeak, pleno partehartzailek, aurrekontu partehartzaileak, Igorreztarron batzarra, bando informatibo ugariak, etengabeko azalpenak herritarroi, gardentasuna gainontzeko alderdiekaz eta herriagaz…Dekogunaz konturatzen ez garelakoan nago. Zaindu deigun. Defendatu deigun. Parte har deigun partehartzeko bitarteko danatan. Hurrengo hitzordua, Igorreztarron Batzarra.

Read Full Post »

BBKkartelakutxabankbeltza2

 

 

Read Full Post »

Egueneko plenoan PNVk, PPk eta UPyDk Lakuari eskatu eutsien haurreskolatan kastellanoa gehiago erabiltzeko. Zer gogorra dan 2013ko aurrekontuen aldeko lana, ezta?

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, Gasteizko legebiltzarreko atzoko plenoaren inguruko barriak entzun dodaz. Parkatu, lagunok, barriak ez… barria, bakarra kontatu dabe-ta. Kontua ei da Urkulluren alderdiak euskal presoen sakabanaketaren amaiera eskatzen dauen mozioa aurkeztu ebala eta PSEko legebiltzarkide baten errakuntzari esker onartu zala. Barriaren bigarren zatia EHBILDUri jagoko. Ezkerreko koalizio abertzaleak abstentziora jo eban atzokoan, eta Egibar jeltzaleari ez jako gustau -badakizue PNVko buruzagien kontzeptua demokraziaren inguruan: nik arrazoia dekot eta banaiz “hiperguay”, eta emoten ez badaustazu, zure arazoa-

Egibarrek esan dau “galduta dabilela EHBILÑDU presoen gaian be”. PNVk bultzatuta abiatu zan militante abertzale presoen sakabanaketa politika, PNVk behin eta barriro egiten dautso uko euskal presoen aldeko edozein ekimenean parte hartzeko, Sabin Etxetik agindu zehatzak emoten dabez herriz herri Herrirak planteaturiko mozioei baietza ez emoteko -Igorreko kasuan, adibidez-…; horiek dira ehbilduri leporatzen dautsienak gauzak argi ez edukitzea.

Atzoko mozioan, gauza asko esaten eben jeltzaleek sakabanaketagaz amaitzeaz gain. Tartean honako perlatxo hauen agertzen ziren: «adecuación de la política penitenciaria debe articularse de modo que no impida ni la clarificación de la responsabilidad que hay detrás de cada vulneración de derechos humanos ni la reparación que merece». Ondorioz, PNVk ez dauz konponketarik planteatzen, baizik eta, esate baterako, presoek Parot Doktrinak ezarritako ez zilegizko zigorra, etxetik hurbilago betetzea; planteatzen dabe gaixo larriek etxetik hurbilago beteko dabezala euren hamarnaka urteko zigorrak. Azken batean, kalean egon beharko leukiezan 140 preso inguruen gainean ez dau deusik bez esaten Urkullurun alderdiak. Hori besterik ez, zigorrak bete behar direla, baina etxetik hurbilago.

Norbaitek pentsatzen dau normalizazio politiko emon litekela 500 presotik gora gartzeletan egonda. Benetako konponketa politikoa amnistia ekarri behar dau beragaz, eta bitartean, buruzagi jeltzaleak, ea zuon “infuentziak” darabiltzazuen giza eskubideak, behintzat, errespeta ditzaten. Benetan pasatu jakie burutik EHBILDUk txapuza horren aldeko bozka emongo ebala?

Read Full Post »

Igorreko Udalak 2013. urteari jagokozan aurrekontuak onartu dauz. Udazkenean hasi zen aurrekontu parte-hatzaileen prozesua, orduan, hainbat bilera burutu ziren herritarroi planteamenduaren barri emoteko eta horien iradokizunak eta eskaerak jaso ahal izateko. Ondoren, batzordeetan landu dira prposamenak, eta azkenean, plenora eroan eben. Hona hemen Igorreko Udalak igorritako prentsa-oharra.

Bildu eta Igorre Danontzat alderdien sei aldeko botogaz onartu dira 2013ko aurrekontuak. Aurten be, udaleko batzordeetan landu dira aurrekontuok eta ogasuneko batzordean adostu dira taldeen ekarpenak. Azkenean aldeko sei boto izan dira eta EAJ-PNVk kontra bozkatu dau, bigarren urtez jarraian.

 Pleno berezi bat egin zan 2013ko aurrekontuak onartzeko. Igorreko Udalak 4.405.091 eurotako aurrekontua izango du eta egungo egoera ekonomikoa kontuan izanik zerbitzuak ez murriztea du helburu, herritarrek ez dezatela murrizketen kalterik jasan. Herriko jaiak, euskara ikasteko diru laguntzek gehikuntza izan dute, memoriaren bankua proiektua aurrera eroateko partida adostu da, 2013an arlo sozialean diru gehiago izango du udalak eta kirol eta kultura taldeen dirulaguntzak be igon egin dira. Hirigintzan inbertsioak egiteko 810.000 euro egongo dira. Udal taldeen artean adostuta, herriko eraikinen hobekuntzak egiteko (eskola..), San Kristobal auzoko plazaren egungo egoera hobetzeko lanak, Gezala-Elexalde oinezbidea egiteko, Urkuzu auzoan auzotarren urteetako eskaria dan semaforoa jartzeko eta Arantzazuko bidearen konponketa aurrera eroateko dira diru kantidade honegaz egitea aurreikusten diren lan batzuk.

 BIGARREN ALDIAN

Aurrekontuak onartzeko bi pleno behar izan dira. Lehenengoa, urtarrilaren 28an egin zan, eta % 98ko adostasuna izan bazen ere, udaleko langileen soldatak KPIaren arabera eguneratzearen erabakia aurrekontuetan sartzea ez zuten ondo ikusi beste alderdiek eta Bilduren aldeko bost boto eta kontrako sei botogaz atzera bota zen. Alkatetzatik adierazi dutenez ”gure langileen eskubideen aldeko konpromisoa aurrekontuetan islatzea lortu da baina beste behin ere bakarrik geratu gara” dio Gurutzne Azumendi pertsonaleko zinegotziak.

 Bigarren aldian ostera, KPIaren puntua aldatu eta horrela aurkeztu dira 2013ko aurrekontuak.Batzordeetan jarrera eraikitzailea izan arren,  EAJ-PNVk kontra bozkatu dau arrazoirik eman gabe, “hain zuzen ere beste autonomi erkidegoko erakundeetan beste taldeen abstentzioa eskatzen dabiltzanean” dio Beinat Anzola Igorreko alkateak. 

Read Full Post »

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, gauza asko entzun dodaz irratian, baina gauza batek deitu dausta, batez be, arreta. Nahino normala dirudi -nahiz eta astokeria izan- Fuerza Nuevatik PPra aldatu zan Gallardonek atzo Maribi Ugarteburugaz -eta, ondorioz, Amaiurreko boto emale guztiokaz- eduki eban jarrera. Ugarteburuk ustelkeriaz egiten eutsonean berba, besteak ETAri buruz jarduten zan. Badakizue, erantzunei ihes egiteko bidea. Gauza bera egiten dau Barcinak -batzutan erratu egiten naz, BARCina- BARCenas- Kontuz! plataformatik CANen inguruan emon zan ustelkeriari buruz berba egiten dautsienean. Bere ustez Kontuz!-ek ezin dau ezer esan, bere barnean Ezker Abertzaleko jendea be, badagoelako… Arazoei izkin egiteko iraganeko  errezetak. Zer ondo bizi ziren batzuk lokatzan sartute…

Baina, entzun dodazen barrietatik gehien harritu nauena Iñigo Urkulluk -Mr Discretus- Raxoigaz burutu eban bileratik irteterakoan botatakoa izan zan. ETAri, ostera be, urratsak emoteko eskatu dautsoz, eta euskal gizarteak “deskontaminatu” egin behar dala beste ezein gauzen inguru berba egin aurretik… Esango neuke Basagoitiren, Raxoiren eta gainontzeko “banda” horren diskurtsoa dala, blokeoagaz jarraitu ahal izateko. Agian donmarianok abduzitu egin dau “geure lehendakari” diskretoa. Edo, beharbada,PP-PNV estrenatu barria dan itunen ondorio izango dira adiarazpenok. Azken batean Marianok independetismo katalanari kontrapisua ipini behar dautso, eta, jakina PNVren gaur egungo  ”kasta” buruzagia, beti prest. Zelako pena!.

Read Full Post »

Read Full Post »

Lan erreformaren aurkako manifestazio erraldoi egin eben Madrilen; bertan,
milioi bat lagun baino gehiago elkartu zirela esan eben hedabideek. Rajoiren erantzuna honako hau izan zan: “han shido mash losh ciudadanosh que she han quedado en casha”. Marianoren ustez, beraz, manifestaziora joan ez zirenak lan erreformaren alde dagoz.

Manifestazio erraldoia zapatuan Bilbon egin zana euskal presoen eskubideen alde, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako “lehendakariari” honako hau esatea bururatu jakon bere ausentzia ulertezina justifikatzearren: “Errespetatzen ditut joan direnak eta joan ez diren bi miliotik goarakoak be”… Insinuazio argia: manifestaziora joan ez ziren herritar danak  euskal presoen eskubideen aurka ei dagoz Urkulluren aburuz…

Emoten dau, beraz, marianismoaren argudioak bereganatzen dabilela Urkullu. Eta ez bakarrik argudioak. Zorritzarrez, ekintzetan be, bide beretik doazela emoten dau; Urkullu Rajoiren atzetik, jakina. Murrizketak beharginen lepotik. Noizean behin behar egiten daben behargin publikoei, iaz, 14. ordainsari gisa, finikitotan emondako dirua kendu gura dautsie. Gaur bertan atzo bertan jakin dogu Urkulluren gobernuak “repagoa” ordainaraziko dauskula sendagaiak erosteko orduan; horrela, gaixotzea penalizatuko dabe. lotsabakoak!

Ortuzar makildunak esan eban Bilbon zapatuan, bere “entronizazio” ekitaldian, bere alderdiak “hitzak eta ekintzak” ipiniko ebazala   “Euskadiren” alde. Ikusten gabiz ba, zer hitzak eta zer ekintzak. Tamalgarria.

Eskerrak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako %17,61 “besterik ez” dautsiela botorik emon, ostantzean… Urkulluren arrazonamenduari jarraituta 1.799.840 herritar ez dagoz PNVgaz ados…

Argi gera dadila, dana dan, PNV bozkatu ebezan 384.766 militante eta zaletu jeltzalekiko nere errespetua; batez be, zapatuko manifestazioan egon ziren ehunka PNVzaleekiko. Zorionez, danak ez dira haien oraingo buruzagi bezain harroputzak eta autoritarioak.

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, hainbat kontu euki dodaz buruan; baina danak, bankak gizarteari eragindako krisiaren ingurukoa. Alde batetik atzo konfirmatu eban Patxi Lopezen gobernuak ez dautsola haren beharginei urteko 14. ordainsaria ordainduko; neurri horregaz ehunka mila euro kenduko dabez zirkulaziotik, eta ostalaritzari, esaterako, sekulako kolpea emongo dautsie. Gainera, neurri horregaz, diru gutxiago batuko dabez diputazioek aurtengo errenta aitorpena egiterako orduan…

Bestalde, lurrikara politikoa gertatu ezean izango dogun EAEko hurrengo lehendakariak oso argi mintzatu zan atzo legebiltzarrean, eta ederto batean ulertu jakoz bere asmoak gizarteak pairatzen dabilen eta kapitalak sortu dauen egoeraren aurrean. Murrizketa gehiago!

Esan eban atzo Urkulluk %20an mehetuko dauela sektore publikoa -osasungintza, zerbitzu sozialak, anbulantziak, suhiltzaileak, hezkuntza,…-. Jakin nahi nuke nondik egiteko asmoa dauen. Agian ez dau hainbeste peneuvero entxufatuko, beharbada “konfidantza” postu gutxiago ipinteko asmoekaz heldu da -doble trifasiko con toma de tierra-…. Lasai, jelkide maiteok, ez da horrela izango, beharkinak eta dirua kenduko dabe sektore publikotik ; zerbitzu publikoen kalitateak %20 egingo dau behera. Kitto.

Ez jako, ez, bururatuko abiadura handiko trenean xahutzen diru kopurua %20an murriztea. Badakizue, sektore publikoetan dirua “gastatu” egiten da, eta AHTkoa, barriz, “dastatu”; in-ber-tsi-no-a  besterik ez da.

Kontua da, egoera sano larria dala. Bridgeston enpresa, esaterako,  jendea kaleratzen hasi dala, eta Igorreztarrik badagola kaleraturiko horien artean; gainera, finikitoa sinatzera doazenean, bi seguraten artean eskoltatzen dabez behargin ohiak. Delinkuenteak balira legez tratatzen dabiz. Esa daustie, gainera, baten bat kaleratua dagoela jakin dauela beharrean sartzen saiatu danean eta txartelak funtzionatu ez dauenean. Errespeto falta, humiliazioa.

Bestelako mezua bota eban, barriz, Laura Mintegik. Kalean hainbat enpresetako beharginak egon ziren: corrugados Azpeitia, Cementos Lemoa, etab. Laurak bota eban atzo euren politika ez dala legebiltzarreko lau hormen artean geldituko. Ba, hori, Mintegi anderea, gorputz erdia, beti kalean. Nahiz eta euria, hotza eta haizea egon.

Read Full Post »

Older Posts »