
Argi dagoz PSOE-k Ezker Abertzalea suntsitzeko daroan estrategiaren nondik norakoak. Alde batetik, otsaila bitartean iraungo dauen bere ekinbide politikoa argitzeko eta zehazteko eztabaida prozesua ahalik eta gehien oztopatu eta bestetik Euskal Presoen egoera, beste barik jasangaitza bihurtzea, euren senitartekoak be umilatzen eta jazartzen.
Lehenengo eta behin, hainbat ordezkari independentista atxilotu ebezan Donostiako LAB sindikatuaren egoitzan eta eztabaida prozesuak aurrera egin ebanez, dozenaka gazte independentista hartu, torturatu eta espetxeratu egin ebezan, eztabaida politikoa lehertzeko asmoz. Lortu, ez dabe lortu eta hainbat izan dira dagoeneko Arratia osoan gai honen inguruan egindako batzarrak.
Dana dan, behar nazkagarri honetan, PSOE-k laguntzaile fidela topatu dau Urkuluren alderdian eta txakurrak etxeko soberakinen bila doazen legez, hara doaz buruzagi peneuveroak, PSOE-k emon ahal dautsiezan apurren bila. Honetarako baina, zintzoa eta leiala izan behar da eta horretan dabiz buru-belarri sartuta.
Urkuluren alderdia, bere hedabideen bidez dabil jo eta ke Ezker abertzalearen barne eztabaida saboteatu eta baldintzatu gurean. Hasieran Guardia Zibilak emongo eutsien txostenaren inguruko filtrazioakegiten hasi ziren, baina amaitu jakien kontu hau Ezker Abertzaleak barne eztabaidarako agiria publiko egin ebanean.
Ordutik aurrera, Grupo Noticias eta DEIA egunkari peneuveroak, beste ustezko txosten baten inguruko filtrazioak egiten hasi dira, beti ere jatorrizkoa idazkia argitara emon barik, jakina. Erraza da holan gezurtzea eta manipulatzea, honeek bai meritua… Dakiguna da Ezker Abertzaleko oinarriek txosten bakarra dabela eztabaidagai eta interneteko hainbat lekutan eskuragai dagoela. Gehiago esango nuke. Nik ez dakit Guardia Zibilak peneuveroei emondakoa ekarpena dan, oinarrizko txostenean erabilitako agirietako bat dan ala zer dan, baina ez dot kontraesan nabarmenegirik aurkitzen filtrazioa eta eztabaidagai dagoen txostenaren artean.
Eta Euskal presoen aurkako basakeria eta Ezker Abertzalearen barne eztabaidaren aurkako sabotaiak uztartuz, espainiar estatuaren makina errepresiboak, Arnaldo Otegi euskal presoaren gutun pribatu bat emoten dautse manporrero honeri eta jakina, DEIA eta gainontzeko panfleto jelkideek, argitaratu egin dabe? Ez lagunok, bestela euren gezurrak agerian geldituko lirateke. Barriro, gutunaren inguruko interpretazio eta irakurketa interesatuak egiten dabez, intimitateari, presoen eskubideei eta zibismo arau txikienari be barre eginez.
Eta ezin amaitu, DEIA-k, Borbon-aren diskurtsoa emoteagaitik zabaldu zan EITB-ren aurkako boikoterako deiaren inguruan egindako promozioa. Hori Urkuluren adeldikoek zerbait barria egin daben bakoitzean Espainiako erregea ekarri dabenean; Museoak, Euskalduna Jauregia…. Ez daukie lotsarik!
Read Full Post »