Urtero gaurko egunez Gorbeiara igotzeko dagoen ohituragaz bat eginez, Araba eta Bizkaiko Fracking ez! taldeek eta Euskal Mendizale Federazioak deialdia egin deuskue herritarroi, frackingaren kontrako argazki erraldoia ateratzeko. Kronika hemen.
‘saninazio’ laburpen hitzak dituzten postak
Gorbeiako kurutzeraino heldu da fracking-aren kontrako aldarria
Posted in ARRATIA NEWS, tagged fracking, fracking ez, Gorbea, saninazio on 2012/07/31 | Utzi erantzun bat »
Egin dezagun bidea!
Posted in ARRATIA NEWS, tagged Ana Petralanda, Arratia, deportatuak. euskal preso politikoak, edu perez de anuzita, egin dezagun bidea, Euskal Presoak, euskal presoak euskal herrira, gorbeia, iñaki bilbao, Igorre, iheslariak, presoak, saninazio, tomas linaza on 2011/07/31 | Utzi erantzun bat »
Abuztuko “urteera operazinoagaz” batera, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekimena burutu eban Egin dezagun bidea ekimenak atzo, Euskal Herri osoan zehar.
Hamarnaka arratiarrek erantzun eben deialdia eta Pagomakurretik hasita, Gorbeiako kurutzera igon eben, ikurriña eta banderolakaz lagunduta.
Tontorrean, argazkia, orri-informatiboen banaketa eta ekitaldi laburra, errepresaliatuek bizi daben egoeraren barri emon eta eskualdeko preso eta iheslariak oroitu zirean (Iñaki Bilbao, Edu Perez de Anuzita, Ana Petralanda eta Tomas Linaza). Bertsoak be bere lekutxoa eukin eban, eguzkipean.
Igiriñautik Saninazio
Lekandapean Arraba
bihotz barruak elkarbanatu
doazela lau haizetara
askatasuna herrian poza
gozatzearen islada
kartzeletako gudarientzat
bidea egina bada
barrua eta kanpoa biak
laster elkartuko gara.
Jaisterakoan, txitxiburduntzia egin eben Larrederren.



