Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘sortu’ laburpen hitzak dituzten postak

Gaur arrastiko 20:00etan, eta Herrirak presoen alde deitutako konzentrazioaren ostean aurkeztuko dabe Igorreko Sortu. Aurkezpen dinamikoa eta laburra izango da eta, bertan, behar koperatiboaren garrantzia irudikatuko dabe.

Igorreko Kontseiluak bidali deuskun oharraren arabera, hainbat igorreztar hartuko dabe parte ekitaldian eta aspertzeko aukerarik ez da egongo. Ekitaldia Kultur Etxeko plazan egitekoa da; baina, eguraldia gehiegi kaskartuko balitz, badaukie alternatiba antoaltzaileek.

Ekitaldiaren amaieran jateko eta edateko zeozer egongo da Sorturen sorrera behar bezala ospatzeko.

Read Full Post »

korrika sortu

Read Full Post »

Gaur, beharrerako bidean, SORTUren sorreraz etorri naz hausnartzen. Zapatuan Iruinean gertatu zana ez zan izan alderdi politiko baten jaiotza hutsa. Ezta hurrik emon bez. Ezker Abertzaleak estrategia barria abiatu ebanean, prozesu demokratikoaz eta gutxieneko demokratikoez egin eban berba. Prozesu demokratikoaren lehenengo urratsean, gutxieneko demokratikoak eskuratu behar dauz Euskal Herriak Ezker Abertzalearen egitasmoaren arabera, ondoren, alderdien arteko mahaia osatu beharko litzake akordio politikoa erdiesteko, euskal herritarren neurrira egokitutako akordioa; akordio hori kontsulta baten bitartez errefrendatu beharko leuke euskal jerdarteak. Azkenik Estatuekaz negoziatu beharko litzake erabakitakoa aurrera zelan eroan.

Gutxieneko demokratikoez berba egiterakoan, kontu bi aipatzen eban Ezker Abertzaleak: presoen egoera arindu behar zala eta Ezker Abertzaleak alderdi politiko legala behar ebala prozesuan bete-betean parte hartu ahal izateko. Martxoan Europatik etorriko diren barrien zain, preso dagozan militante abertzaleen egoera ez da bat bez ona; kasu batzutan, behintzat,  euren egoerak txarrera egin dau nabarmen. Aldiz, Ezker Abertzaleak badeko bere alderdi politiko legala joan dan zapatutik. Normaltasun zantzua dala esan liteke; baina, bada kontu “txiki” bat normaltasun hori urratzen dauena, eta SORTU presoen egoeragaz erabat lotzen dauena: SORTUko Idazkari Nagusia gartzelan dagoela, gaur egungo une politikoa posible egiteko beharra egiteagaitik. Beste era baten esanda,  joan dan zapatutik, bere Idazkari Nagusiaren zain dago SORTUko militantzia.

Ez da txikia SORTUk aurretik dekon beharra: gainontzeko indar politikoekiko harremanak normaltzea, Ezker Abertzalea bera indartzea, kongresuan onartutako helburu estrategikoen aldeko beharra eraginkortzea eta instituzioetako aliantza politikoa are gehiago bultzatzea…

Zalantza barik, horrelako gaiak egongo  ziren atzo SORTUko Kontseilu Nazionalaren lehenengo behar-bileran, eta gauza bera gertatuko da ziurrenik, aste honetan zehar Euskal Herriko herri eta auzo danatan, euren herritako Kontseilutako bileretan. Talde barriak, bitarteko barriak, konpromezu barriak eta indar barrietan konfidantza osoa. Horiek dira SORTUren osagai nagusiak.

Read Full Post »

Sortu da SORTU, Igorren. Azaroan ekin eutsien SORTUko eratze prozesuari gure herrian be, eta, asteburu honetan zehar egituretako izenak bozkatu dira Herri Batzarretan. Igorren, joan dan barikuan burutu ebazan barne hauteskundean; bertan Kontseilu Nazionaleko, Bizkaiko Kontseiluko, Arratiako Kontseiluko eta Igorreko Kontseiluko izenak bozkatu ebezan.

Kontseilu Nazionalaren eta Bizkaiko Kontseiluaren kasuan, hainbat aukeren artean erabaki beahr izan eben bozketan parte hartu ebezanak –izen horiek aurreko asteetan proposatu ziren Herri Batzarretan-. Arratiako Kontseiluaren eta Igorreko Kontseiluaren kasuan, barriz, berresteko izen – plantxak proposatu ziren; aho batez onartu ebezan Igorreko Herri Batzarrak. Kongresura, Nazio Batzarretara eta Herrialde Batzarretara joango dan Igorreko ordezkaria eta haren ordezkoa hautatu ziren batzar berean.

Otsailaren 23an Iruinean burutuko dan kongresuak eszenifikatuko dau SORTUren jaiotza ofiziala, eta, egun horretan ezagutuko dira bozketen emaitzak, bai emendakinenak –behin betiko ponentziak osatauko dira-, baita nazio, herrialde eta eskualde egiturenak. Halandabe, SORTU, Igorren, errealidadea da joan dan barikutik. Hamabi lagun hainbat ardura betetzeko, segiduan beharrean hasiko direnak, eta, jakina, eratze prozesu luzean parte hartu daben danak. Ez da, ez, hasiera txarra…

ZukGua prozesua be amaitu egin da gurean, eta martxoan eratuko da behin betiko gazte antolakunde barria; prentsan ikusi ahal izan gendunaren arabera, SORTUgaz batera eskuz eskuz behar egingo dauena. Hamarkada luze baten ostean Ezker Abertzaleak tresna legalak eukiko dauz bere beharra, gainontzekoak legez, bete ahal izateko. Zorionak!

 

 

Read Full Post »

20130213 Sortu asanblada botazinoak

Read Full Post »

Honako ohar hau bidali deuskue SORTUko eratze prozesuko promotoreek; bertan azaltzen danez, bihar burutuko dabe prozesu horren barruko hirugarren batzarra,. Hirugarren batzar horretan antolaketa aztertuko dabe, bai nazio zein herrialdeko egiturena, baita Igorrekoak be. Bilera goizeko 9:30ean hasiko da Kultur Etxean.

“Gero eta gutxiago gelditzen da Sorturen jaiotzarako; otsailaren 23an burutuko da Sorturen eratze-kongresua. Bertan, ezker abertzalearen alderdiaren oinarri ideologikoak, ildo politikoa eta antolaketa eredua berresteagaz batera, zuzendaritza taldeak osatuko dabezan kideen izenak jakingo doguz.

 Kongresuan berretsiko direnak, baina, herriz herri eztabaidatzen eta bozkatzen gabiltzanak izango dira, jakina. Igorren –gainontzeko tokietan legez- batzar bi burutu dira dagoeneko. Lehenengoan oinarri ideologikoak eztabaidatu genduzan, eta hainbat hobespenerako proposamen aurkeztu genduzan; horregaz batera, emendakinak be irten ziren Igorreko batzarretik. Bigarren bileran, barriz, ildo politikoari buruzko eztabaida mamitsua burutu gendun. Bigarren bilera horretan, gainera, oinarri ideologikoei jagokiezan emendakinak eta bozkatzeko plantila banatu ziren nork bere etxean bete ahal izateko.

 Datorren urtarrilaren 26an batuko gara ostera be, Igorreko Kultur Etxean, goizeko 09:30ean, oraingo honetan; aurrekoetan legez, eguerdiko 13:30erako irtengo gara handik. Garrantzi handiko bilera izango da, bertan, nazioko eta herrialdeko egituraketa eztabaidatzeagaz batera, Igorreko egituraren inguruan egingo dogu berba: egin beharreko beharrak, bete behar diren ardurak eta nortzuk diren postu horiek betetzeko egokien direnak. Azken batean Igorreko ezker abertzaleko zuzendaritza politikoa diseinatuko dogu, eta bertan egon beharko leukienen izenak proposatuko doguz danon artean.”

 

Read Full Post »

Abenduaren 21, Santomas eguna izateaz gain, Jose Miguel Beñaran Ordeñana –Argala- erahilketaren urteurrena izango da. Beti eukan buruan eta ahoan Argalak, herria antolatuta egon behar dala historian aurrera egin ahal izateko. Bakarrik ondo antolaturiko herriek lortu ahal dabezala bere helburuak esaten eban Arrigorriagarrak.

Esan liteke, Ezker Abertzale antolatze-prozesu bizian dagoela, eta hori, zalantza barik, ezinbestekoa da aurrera egin ahal izateko. Azken batean, ziklo politikoa aldarazi dogun honetan, geure behar-tresnak be, egokitu beharko doguz. Asteburua oparoa izango da zentzu horretan gure herrian. Gaur, barikua, zukgua prozesuaren bilera burutuko da Igorreko Kultur Etxean, eta bihar goizeko 9:00etatik aurrera, eta leku berean, SORTUren eratze prozesuko bigarren bilera, ildo politikoari dagokiona.

Alde batetik, gazteak bere burua antolatzen, eta, bestetik, herritar batasun barrirantzako urrats irmoak. Argi dago garai gogorrak bizi garela, eta aldi berean aukeraz beterikoak. Ez da egoerari leihotik begiratzeko unea; kalera jaitsi behar da eta bakoitzak ahal dauen neurrian bere aletxoa balantzan ipinteko.

Danon artean egiten badugu bultz, luze baino lehenago mugituko da balantza hori independentziarantza eta sozialismorantza. Momentuz berba egiteko ordua da.

20121204_sortu82070

Read Full Post »

descarga

Read Full Post »

Aurreko astean Sorturen lehengo kartela ikusi gendun gure herriko kaleetan; horretan Igorreko Sortuko talde promotorekoen zortzi argazkiak ikusi ahal izan genduzan; bertan,  barikuan burutu zan aurkezpen sozialera parte hartzeko gonbitea luzatu eben talde promotorekoek.

Aste hontan, barriz, zapatuan -hilak 24- goizeko 9:00etatik aurrera burutuko dan lehenengo eztabaida saioa iragartzen dabezan kartelak ikusi doguz gure herriko kaleetan. Oinarri Ideologikoak eztabaidatuko dira Kultur Etxean garatuko dan saioan, eta,  iragartzeko kartelan, beste 23 argazki gehiago ikusi ahal izan doguz.

Talde promotorekoak etengabe errepikazten dabiz saio dinamikoa burutuko dala eta inor ez dala aspertuko.

Read Full Post »

Galder, Ainhoa, Patxon, Nuria, Jon, Nagore, Iker, Garazi… Igorreko lehenengo sortzaileak. Herritik zehar ipinitako karteletan ikusten diran aurpegiak. Prozesuko lehenengoak Igorren. Sortuko eztabaidaren aurkezpen soziala burutu eben atzo iluntzean. Kultur Etxean.

 Jatekoa eta edatekoa eukin eben gerturatu zirenek; musika egoan ipinita, eta karteletako argazkiak proiektatuta bazter batean. Jentea zutunik, giro informalean. Sortu-ren eztabaida prozesuaren inguruko deialdiak eta ponentziak eskuragai mahai baten (interneten be badagoz) eta interbentzino labur eta indartsu bi.

 Sortu-ren sorreran parte hartzearen garrantzia azpimarratu zan lehenengoan. Datozen erronkei aurre egiteko, gure burua zelan antolatu behar dogun zehaztu behar dogu prozesu honetan.

 Prozesuaren egutegiaren barri emon zan bigarren interbentzinoan. Datorren urteko otsailaren 23an amaituko da, Sortu-ren Kongresuagaz. Lau eztabaida saio burutuko dira Igorren, zapatu goizetan, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala. “Datozen lau hileotan lau zapatu lapurtu behar deutsueguz” bota zan aurkezpenean. Hona hemen datak eta gaiak:

  • Azaroaren 24an. OINARRI IDEOLOGIKOAK
  • Abenduaren 15ean ILDO POLITIKOA
  • Urtarrilaren 23an ANTOLAKETA EREDUA
  • Otsailaren 09an KARGUEN AUKERAKETA

Datorren zapatuan burutuko da lehenengo eztabaida, oinarri ideologikoen ingurukoa. Azaroaren 24an izango da, goizeko 9:00etan eta dinamika parte hartzaileakaz antolatutako goiza izango da eta ez da aspertzeko aukerarik egongo.

 “Igorren sortu behar dogu” ipinten eban deialdiko karteletan, eta argi gelditu zan herritar asko dagozala ideia bardinagaz.

Read Full Post »

Older Posts »