Feeds:
Postak
Iruzkinak

‘tapakubos’ laburpen hitzak dituzten postak

Barikuan hasi zirean Igorreko jaiak, Agustin aguazilak txosnetatik bota eban txupinazoagaz. Bueno, lehenago hasi zirean, herri-bazkariagaz (bakotxak etxetik ekarritako janariagaz) eta Zaztaparrak-en eskutik etozen umeentzako tailerrakaz.

33 urtean Igorreko jaietan beharren ibili ostean, Agustin izan zan eguneko protagonista, gazteei zuzendutako mezu eta guzti. Ostean  etorri zirean karro-karrerea, txoznak, tabernak, barrakak, katxondeoa eta parrandarako gogoa. Txoznetako DJak zeresana sortu eban (askori ez jakien gustatu) baina martxa onean joan zan dana barikuan, jente gitxitxogaz.

Zapatua goizetik hasi eben askok, Intxaurbizkar alkarteak deitutako apustuaren deiari erantzunda. Euskararen alde 1.000 kilometro egitea zan kontua, goizeko 9etatik gaueko 9etara; erdigunetik, paellak egin zirean lekurainoko zirkuituan zehar. Eta erraz gainditu zan erronka, ia 400 parte-hartzailek 1.600 kilometrotik gora egin genduzalako.

Bezperan baino askoz jende gehiago ebilen zapatuan, eta bitxikeria moduan edo, goizago hasi zirean kontzertuak txoznetan (alderantziz izaten da normalean): Tapakubos arratiarrak gonbidatu eta guzti, Enkore Errekaldekoak eta Stupenda Jones. Bitartean, Herrira-koen ekitaldi laburra, dispertsinoa eta urrun dagozan euskal preso eta iheslari politikoak oroituz. Iñaki Bilbao lemoaztarra bihurtu zan eguneko protagonista, autobusa antolatu zalako zapatuan Arratiatik bera preso dagoen Zuerako kartzelaraino. Martxan parte hartutako Lemoako kide batek berbea hartu eban ekitaldian.

Domeka, hirugarren eguna, biharamuna eta atsedena. Kultur Etxean, umeentzako Mihiluze arrakastatsua. Eta hau, hasi besterik ez da egin!

Read Full Post »

 Inguruotan sortu dan azken aurreko taldea; onak eta gazteak, 16 urteren bueltan. “Mundialak” direala esan doskue. Boskotea da Tapakubos. Jon Ziarrusta bateria, Jokin Etxebarria baxuan, Jon Bustinza eta Jon Pelaez kitarretan eta Ekain Aurrekoetxea abotsean. Gogotsu ekiten deutsie eta begibistakoa da energia asko daukiela. Estilo aldetik, Rock Radikal Vascoaren jarraitzaileak dira, punka, La Polla eta Eskorbuto-ren ikutu eta guzti. Honezkero, kontzertu bi emon dabez Diman eta Zeberion be joko ei dabe. Rock´n´rollak Arratia inguruotan daukan osasun eta dinamismo itzelaren azken aurreko adibidea!

Read Full Post »