‘Urkullu’ laburpen hitzak dituzten postak
ehbilduren emergentzia plana, politika antisozialen aurrean
Posted in BIDEOAK, tagged ehbildu, murrizketarik ez, PNV-PP-PSOE, Urkullu on 2013/05/06 | Utzi erantzun bat »
Euskal Montoroen aurrekontuek zerbitzuak eta enplegua, suntsitzen
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged AHT, aurrekontuak, ehbildu, Urkullu on 2013/03/21 | Utzi erantzun bat »
Gaur, beharrerako bidean, hainbat kontu euki dodaz buruan.Gaur 12:00ak inguru zeharkatuko dau Korrikak gure herria, eta, ez dot bertan egoterik izango beharrean egongo nazelako —eskertu behar da, dana dan, beharrera etorri ahal izatea—. Horretaz gain, bihar burutuko da HARRERA elkartearen aurkezpena Igorreko Kultur etxean. Gaur egun, inoiz baino garrantzitsuagoa da gartzeletatik irteten diren militante abertzaleei harrera egokia egitea, eta, omenaldiak eta errekonozimendu ekitaldiez gain, gizartean euren egoera normaltzen lagundu behar jakie. Herriaren aldeko konpromezuak eroan eben gartzelara, eta, handik bueltatzerakoan herriak lagundu behar dauz. Azken batean, duintasun kontua besterik ez da, ezta?.
Zapatu goizean, zuhaitz eguna ospatuko da Igorre, eta, aurten, zuhaitzak ereiteaz gainera oinezkontzako bide barria erakutsiko dabe —San Juan eta Industrialdea lotuko dauena— ; arrastian, barriz, San Josetako bertso saioa burutuko dabe. Baten bat gogoakaz gelditzen bada, Baionara joan ahal dau domekan Korrikaren azkenengo kilometroak egitera, eta bertan ospatuko dan jaiaz gozatzera. Ikusi ahal danez, aspertzeko tarterik ez, gurean.
Halandabe, ekonomiaz idaztea erabaki dot gaurkoan, ekonomiaz, edo hobeto esanda, Urkulluren gobernuak inposatu gura deuskuzan aurrekontu peperoez. Lehengo egunean ikusi gendun SORTUk egindako bideoa, non, Urkulluri inspirazinoa nondik etorri jakon soma liteken. Atzo, Montoro berak esan eban Gasteizko gobernuak egiten dabilela “lo que tiene que hacer”. Ikasle ona nonbait, gure Urkullu; ikasle zintzoa eta esanekoa…
Murrizketa gogorrak iragarri euskun gure “lehendakari” jaunak; askoz diru gutxiago dekola iaz baino. Harrigarra bada be, 24 ordu ez ziren igaro, eta donmarianori esan eutson publikoki, AHTrentzako dirua aurreratzeko egoeran badagoela bere gobernua, eta, ondoren, diru hori berreskuratuko leukiela kupoan egindako deskontuen bidez. Baliteke txiste bat izatea, baina, nik behintzat, grazia putarik ez deutset topatzen. Osakidetzari, hezkuntza publikoari, suhiltzaileei, kulturari, euskarari, telebistari, irratiari, kirolari eta abarrei dirua kendu AHTri emoteko… Horretan erabiliko ahal dau Urkulluk langile publikoei jagokon iazko 14. ordainsariako dirua?
Langile publikoen behar ordu kopurua handituz gero, 9.ooo interino inguru kaleratuko dabez, eta orain esaten deusku gure “lehendakari” monokordeak gazteen enplegua bultzatu gura dauela. Jendea kaleratu, eta euren lekuak soldata prekarioak daukiezan gazteekaz ordezkatu… normala deretxosoak hain pozik egotea. Bizkaiko, Gipuzkoako eta. Arabako herritarrok ez doguz holako mandatari mediokrerik merezi.

PP-PNV: azkenengo muturrerainoko ituna?
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged PNV, PP, PP-PNV, Rajoi, Raxoi, Urkullu on 2013/01/31 | Utzi erantzun bat »

Gaur, beharrerako bidean, gauza asko entzun dodaz irratian, baina gauza batek deitu dausta, batez be, arreta. Nahino normala dirudi -nahiz eta astokeria izan- Fuerza Nuevatik PPra aldatu zan Gallardonek atzo Maribi Ugarteburugaz -eta, ondorioz, Amaiurreko boto emale guztiokaz- eduki eban jarrera. Ugarteburuk ustelkeriaz egiten eutsonean berba, besteak ETAri buruz jarduten zan. Badakizue, erantzunei ihes egiteko bidea. Gauza bera egiten dau Barcinak -batzutan erratu egiten naz, BARCina- BARCenas- Kontuz! plataformatik CANen inguruan emon zan ustelkeriari buruz berba egiten dautsienean. Bere ustez Kontuz!-ek ezin dau ezer esan, bere barnean Ezker Abertzaleko jendea be, badagoelako… Arazoei izkin egiteko iraganeko errezetak. Zer ondo bizi ziren batzuk lokatzan sartute…
Baina, entzun dodazen barrietatik gehien harritu nauena Iñigo Urkulluk -Mr Discretus- Raxoigaz burutu eban bileratik irteterakoan botatakoa izan zan. ETAri, ostera be, urratsak emoteko eskatu dautsoz, eta euskal gizarteak “deskontaminatu” egin behar dala beste ezein gauzen inguru berba egin aurretik… Esango neuke Basagoitiren, Raxoiren eta gainontzeko “banda” horren diskurtsoa dala, blokeoagaz jarraitu ahal izateko. Agian donmarianok abduzitu egin dau “geure lehendakari” diskretoa. Edo, beharbada,PP-PNV estrenatu barria dan itunen ondorio izango dira adiarazpenok. Azken batean Marianok independetismo katalanari kontrapisua ipini behar dautso, eta, jakina PNVren gaur egungo ”kasta” buruzagia, beti prest. Zelako pena!.
Urkullu: botoen %17,61 dekozan lehendakaria.
Posted in EUSKALDUN BATEN HAUSNARKETAK, tagged EAJ, eaj-pnv, Euskal Presoak, PNV, Urkullu on 2013/01/16 | Utzi erantzun bat »
Lan erreformaren aurkako manifestazio erraldoi egin eben Madrilen; bertan,
milioi bat lagun baino gehiago elkartu zirela esan eben hedabideek. Rajoiren erantzuna honako hau izan zan: “han shido mash losh ciudadanosh que she han quedado en casha”. Marianoren ustez, beraz, manifestaziora joan ez zirenak lan erreformaren alde dagoz.
Manifestazio erraldoia zapatuan Bilbon egin zana euskal presoen eskubideen alde, eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako “lehendakariari” honako hau esatea bururatu jakon bere ausentzia ulertezina justifikatzearren: “Errespetatzen ditut joan direnak eta joan ez diren bi miliotik goarakoak be”… Insinuazio argia: manifestaziora joan ez ziren herritar danak euskal presoen eskubideen aurka ei dagoz Urkulluren aburuz…
Emoten dau, beraz, marianismoaren argudioak bereganatzen dabilela Urkullu. Eta ez bakarrik argudioak. Zorritzarrez, ekintzetan be, bide beretik doazela emoten dau; Urkullu Rajoiren atzetik, jakina. Murrizketak beharginen lepotik. Noizean behin behar egiten daben behargin publikoei, iaz, 14. ordainsari gisa, finikitotan emondako dirua kendu gura dautsie. Gaur bertan atzo bertan jakin dogu Urkulluren gobernuak “repagoa” ordainaraziko dauskula sendagaiak erosteko orduan; horrela, gaixotzea penalizatuko dabe. lotsabakoak!
Ortuzar makildunak esan eban Bilbon zapatuan, bere “entronizazio” ekitaldian, bere alderdiak “hitzak eta ekintzak” ipiniko ebazala “Euskadiren” alde. Ikusten gabiz ba, zer hitzak eta zer ekintzak. Tamalgarria.
Eskerrak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako %17,61 “besterik ez” dautsiela botorik emon, ostantzean… Urkulluren arrazonamenduari jarraituta 1.799.840 herritar ez dagoz PNVgaz ados…
Argi gera dadila, dana dan, PNV bozkatu ebezan 384.766 militante eta zaletu jeltzalekiko nere errespetua; batez be, zapatuko manifestazioan egon ziren ehunka PNVzaleekiko. Zorionez, danak ez dira haien oraingo buruzagi bezain harroputzak eta autoritarioak.

Nik handitan, jelkideak bezalakoa izan gura dot
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged aurrekontuak, eh bildu, Urkullu on 2013/01/09 | Utzi erantzun bat »
Gaur, beharrerako bidean entzun dot irratian. Erkoreka berari entzun dautsot. Holan, zuzen zuzenean eta bitartekari barik. Martxoaren 12an aurkeztuko dabezala aurrekontuak Gasteizko legebiltzarrean, eta onartu behar dautsiezala, bai ala bai; gainera, oposizioko talderen batek ezinezkoa badau baietza emotea, abstentziora jotzea “agindu”dautso. Hori dok Josu, horreik argudioak hireak! Nire eredu platonikoa haiz. Zertarako ba politika eta legebiltzarrak. Erkoreka Urkullu kaudilloaren bozduna ei da, eta, dagoeneko, egin dau berba. Oposizioak oraindik ezagunak ez diren aurrekontuen onarpena ahalbidetu BEHAR dau; arazoa ez ei da gutxiengoan dagoen gobernuarena, baizik eta oposizioarena. Lagunok, benetan diotsuet, hamaika ikustekoak jaioak garela…
Jeltzaleak, urte bat eta piku errepikatzen daroazanan EH Bilduk Gipuzkoako diputazioan gehiengorik ez dekola, eta antza, ondorioz, Urkulluren alderdiak dinona egin beharko leukeela, gutxiengoan gobernatzearen arazoa “konpondu” ei dabe. Edo egiten dozu nik dinodana, edo arduragabe bat zara. Tokate las….
Hamaika adibide dekoguz Euskal Herrian, non, gutxiengoan gobernatzen dan: Gipuzkoako Diputazinoa, gure herriko udala eta abar luze-luzea. Ez da ezer larririk gertatzen, oposizioagaz negoziatu egiten da, zure planteamendu batzuk aparkatu egiten dozuz eta oposizioaren argudio batzuk asumitu egiten dozuz. Erreza dirudi, ezta? Baina, jekideek ez dakite holakorik egiten, antza.
Bizkaiko diputazinoan. non, Jose Luis Bilbaok, Garitanok dauen gutxiengo bera daukan, gauza bera gertatu jakie Urkulluren alderdikoei, aurrekontuak itzuli dautsiez, eta orain ez dabe ezer esaten: “pikatu” egin da “rokero ezkertiarra”, eta ez dau txintik bez esaten.
Zelako kasta politiko kasposoa dekogun Euskal Herrian be…
Urkulluren neurri “rajonianoak”; ezer barririk ez
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged Arratia, Igorre, laura mintegi, Patxi Lopez, PNV, Urkullu on 2012/12/13 | Utzi erantzun bat »

Gaur, beharrerako bidean, hainbat kontu euki dodaz buruan; baina danak, bankak gizarteari eragindako krisiaren ingurukoa. Alde batetik atzo konfirmatu eban Patxi Lopezen gobernuak ez dautsola haren beharginei urteko 14. ordainsaria ordainduko; neurri horregaz ehunka mila euro kenduko dabez zirkulaziotik, eta ostalaritzari, esaterako, sekulako kolpea emongo dautsie. Gainera, neurri horregaz, diru gutxiago batuko dabez diputazioek aurtengo errenta aitorpena egiterako orduan…
Bestalde, lurrikara politikoa gertatu ezean izango dogun EAEko hurrengo lehendakariak oso argi mintzatu zan atzo legebiltzarrean, eta ederto batean ulertu jakoz bere asmoak gizarteak pairatzen dabilen eta kapitalak sortu dauen egoeraren aurrean. Murrizketa gehiago!
Esan eban atzo Urkulluk %20an mehetuko dauela sektore publikoa -osasungintza, zerbitzu sozialak, anbulantziak, suhiltzaileak, hezkuntza,…-. Jakin nahi nuke nondik egiteko asmoa dauen. Agian ez dau hainbeste peneuvero entxufatuko, beharbada “konfidantza” postu gutxiago ipinteko asmoekaz heldu da -doble trifasiko con toma de tierra-…. Lasai, jelkide maiteok, ez da horrela izango, beharkinak eta dirua kenduko dabe sektore publikotik ; zerbitzu publikoen kalitateak %20 egingo dau behera. Kitto.
Ez jako, ez, bururatuko abiadura handiko trenean xahutzen diru kopurua %20an murriztea. Badakizue, sektore publikoetan dirua “gastatu” egiten da, eta AHTkoa, barriz, “dastatu”; in-ber-tsi-no-a besterik ez da.
Kontua da, egoera sano larria dala. Bridgeston enpresa, esaterako, jendea kaleratzen hasi dala, eta Igorreztarrik badagola kaleraturiko horien artean; gainera, finikitoa sinatzera doazenean, bi seguraten artean eskoltatzen dabez behargin ohiak. Delinkuenteak balira legez tratatzen dabiz. Esa daustie, gainera, baten bat kaleratua dagoela jakin dauela beharrean sartzen saiatu danean eta txartelak funtzionatu ez dauenean. Errespeto falta, humiliazioa.
Bestelako mezua bota eban, barriz, Laura Mintegik. Kalean hainbat enpresetako beharginak egon ziren: corrugados Azpeitia, Cementos Lemoa, etab. Laurak bota eban atzo euren politika ez dala legebiltzarreko lau hormen artean geldituko. Ba, hori, Mintegi anderea, gorputz erdia, beti kalean. Nahiz eta euria, hotza eta haizea egon.
Mintegi-Urkullu, bi ereduren arteko talka
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged eaj-pnv, ehbildu, laura mintegi, Urkullu on 2012/12/05 | Utzi erantzun bat »
Gaur, beharrerako bidean, Gasteizko parlamentua euki dot gogoan. Datozen asteotan aukeratuko dabe EAEko azkenengo hauteskundeetan hautaturiko parlamentariek, hurrengo lau urteotan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrok ordezkatuko gaituen “gobernuko lehendakaria”. Alderdirik bozkatuena EAJ-PNV izan zan, eta 27 parlamentarigaz alderdi horren hautagaia Urkullu jaunak hartuko dau Ajuria Enea bizileku. Halanda be, ehbilduk Laura Mintegi aurkeztuko dau lehendakaritzarako hautgaia. Andoni Ortuzar haserretu egin da.
Esan dausku Ortuzarrek aliantza independentistakoek ez dabezala hautestontzien emaitzak onartzen, eta horregaitik aurkezten dabela Mintegi anderea lehendakarigai, zeozer “arraroa” gerta litekela plenoan eta, azkenean, botoen bidez lortu ez dabena parlamentuan eskuratzea lor lezakeela horrela ehbilduk ¿¿??.
Guzurre. Bestelakoa da arazoa, eta bestelakoa da Ortuzarren haserrearen iturria. Jelkideek Rajoiren eta Merkelen bideak onesten dabez, eta hori posible dan bide bakarra dala sinestarazi gura deuskue. ehbilduk alternatiba aurkeztu gura dau, eta hasieratik argi utzi, langileriaren eta pentsionisten kontra abiaturiko bidearen aurka joko dauela instituzinoetan be. Laura Mintegik beste eredu sozioekonomikoa aurkeztuko dausku.
Hori da Ortuzarren haserrearen arrazoia, eta hor dagoz ezkerreko aliantza soberanistako ordezkariak “euskal” eskoiaren trikimailuak agerian uzteko. Horretarako jaso ebezan hainbeste boto.
PNV-ko “jefeen” efektibidadea
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged Arratia, aurrekontuak, EAJ, Ezker abertzalea, Igorre, Igorreko Udala, PNV, udala, Urkullu on 2011/02/17 | Utzi erantzun bat »
Gaur, beharrerako bidean, egunokaz entzuten diren bi berriakaz gelditu naz, eta hortik hasi naz hausnarketatxo bat egiten; zuok guztiokaz konpartitu gura neuke. Esangostazue oportunista samar bihurtu nazela, baina blog honen bisita kopurua ikaragarri biderkatzen dabilen honetan -administratzaileek holan jakinarazi dostie, behintzat- aprobetxatu gura neuke zeozer komentatzeko.
PNV-ko jefeen eraginkortasun “eztabaidezinari” esker, Bizkaia eta Gipuzkoa horrela deitzen eta idazten dira ??? eta Araba Alava-Araba ei da??? Holan ebatzi dabe Espainiako kongresuan. Tira, espainolek gure herrialdearen benetako idazkera onartzea ez da txarra, ezta? Baina, zein izan da horren truke peneuvero ezin efektiboagoek onartu dabena?
Ez dira oso gauza “garrantzitsuak” inondik inora, lagunok. Batetik jubilazio adina igotzea paktatu dau PSOEgaz, eta horregaz batera Espainiako historiako erasorik bortitzena burutu da beharginen aurka. Bestetik zentral nuklearren mugabako funtzionamendua adostu dabe Zapateroren gobernuagaz, eta zenbait berrien arabera Rubalcabagaz adostu ei dau independentismoa gelditzeko estrategia zitala. Eta, gehiagorik?
Igorren, baina, ez gara harrituko, ezta? Hor euki doguz 5 zinegotzi peneuvistak legealdi osoa kolperik jo barik, eta legealdiaren azkenengo txanpan zinegotzitariko bi aldatu bahar izan dabezala -efektibidade faltagaitik?- eta Igorre “danontzat” -ekoekaz orpoz orpo jarri Ezker abertzalearen gestioa gutxietsi eta eragotzi gurean.
Ez dira gai izan gure herriko peneuvisten jefeak ganorazko aurrekontuak garaiz aurkezten, eta ezetza bozkatu eutsien, bai Alkateak aurkeztutakoei , baita ID-k aurkeztutakoei be. Orain, IDkoen aurrekontuak defendatzen dabiz sutsuki. Bai, Espaloia Berarentzat-koenak, hain zuzen be. Eta bitartean kultura, Kultur etxea, berdintasun plana, merkatariak kirol elkarteak,eskolako aterpea… diru gutxiagogaz, edota diru barik. Efektiboak, bai horixe; sano, sano efektiboak…
Egoera politikoa
Posted in BUZOIAN AURKITUA, tagged EAJ, Euskal Herria, Ezker abertzalea, PNV, PSOE, Urkullu on 2010/11/26 | Utzi erantzun bat »
Badirudi “partidea” pareute dagoela momentu honetan. Guk bota doguz gure apostuak eta erantzuna fase diferenteetan emon deuskue. Lehenengoan, guk esandakoari “kasurik bez” zen estatuaren eta indar erregionalisten erantzuna.
Bigarrenean, mundu guztia (PP izan ezik) hasi da esaten bide onetik doala asuntoa eta konpontzeko bideak ikusten direla. Eta orain higurarrenean gagoz. Rubalcabak hartu deu kontrola eta, Urkulu lagun, desmadrea ordenetan hasi da estatuaren interesen alde. Noiz arte? Erantzunaren zati handi bat geure eskuetan dago.
Guk sinesten dogu egindako apostuak aurrera eroango gaituela Independentzia eta Sozialismoaren bidean. Eta sinesten dogu apostua aldebakarrekoa bada be, kapaz izango garela gure posizioetara geroago eta eragile gehiago ekartzeko.
Zer egin behar dogun? Argi dago, geure bidean jarraitu. Eguneroko lanean, ahal dogun momentu guztietan eta leku guztietan erakutsi behar dogu Euskal Herrian bizi garenontzako alternatibarik onena geurea dala. Ez da erreza izango; arerio gogorrak daukaguz aurrean, BAINA APOSTUAK MEREZIDU DEU !!!
Moncloako hirukotea: Zapatero, Rubalcaba eta Urkullu
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN, tagged EAJ, Felipe Gonzalez, GAL, PNV, PSOE, Rubalcaba, Urkullu on 2010/11/17 | Utzi erantzun bat »
Gaur, beharrerako bidean, hirukote horrek oin dala aste pare bat burutako batzarraren iguruan joan naz hausnartzen. Ordura arte Estatuaren aldeko indarrak banandu samar ibili dira Euskal Herrian zabaltzen dabilen aro berriaren aurrean; Urkulluk mugimendu “positiboak” ikusten ebazan Ezker Abertzalearen planteamenduetan, baina “nahikoak ez direla” errepikatu euskun hainbat foroetan.
Ditxososko afari horretan -Moncloan egin ebena-, irizpideak bateratu ei ebazan Estatu Espainolaren aldeko indar politiko horreek, eta ordutik aurrera diskurtso homogeneo bategaz agertzen jakuz, bai Espainiako gobernua, baita jeltzaleen burua be. Diskurtso horren arabera gezurretan ei dabilz ETA eta Ezker Abertzalea; hartutako erabakien azken helburua udal hauteskundeetan egotea ei da eta erakunde armatuaren egitura are gehiago indartzea. Urkulluk ez dau gure Ezker Abertzalea era normalizatuan instituzioetan egotea: egoera barriaren beldur da gizona.
Ondo aztertu beharko leuke buruzagi jeltzaleak egiten dabilen bidearen ondorioa, eta ondo aztertu be nogaz dabilen tratuan. Felipe Gonzalezek -gobernu galosoaren presidenteak- aurrekoa astean El Pais egunkariari emaniko elkarrizketan egindako aitortzak sano argigarriak izan dira: erakunde armatuaren “buruzagitza” erahiltzeko zorian egon zan eta bere barne ministro Barrionuevok agindu ei eban Segundo Marey askatzea “atxilotuta” egoanean –gogora ekarri behar da gizon hori GALek bahitu egin ebala-.
Rubalcaba egungo Espainiako gobernuaren gizon indartsua izateaz gain, Felipe Gonzalezen gobernuaren eleduna izan zan: gobernu galosoaren eleduna. Ezker Abertzaleagaz hain gogorra dan “presidente” jeltzaleak ez deko ezelango arazorik bere diskurtso eta jarrerak horrelako pertsonajeekaz bateratzeko. Gerra egiteko ituna egin dau Moncloako hirukoteak, Azoresen ospetsu egin zan hirukoteak bezala: Euskal Herria burujabearen aurkako gerra.