Urduri etorri naz gaur beharrera Ines del Rio gogoan

ines

Gaur Ines del Rio eduki dot gogoan beharrerako bidean. Militante abertzalea da Ines; beste asko bezala erakunde armatuan sartu zan Euskal Herriarekiko bere konpromisoak bultzatuta. Atxilotu eta gartzelaratu eben; epaitu ondoren, espetxe zigor luze-luzea ezarri eutsien espainiako epaileek. Kitto. Ordaindu ei eban eragindako kaltea epaileek ezarritako espetxe zigorra beteta.

Baina, Ineseri Parot Doktrina ezarri eutsien bere zigorra bete ostean; horrela, gartzela zuloan egoten behartu eben euskal militante presoa. Neurri bidegabe horren biktima izan dira orain arte hainbat euskal preso, eta, bapatean, euren espetxe zigorrak 8-10 urtean handitzen ikusi dabe.

Inesen abokatuek Giza Eskubideen Estrasburgeko Epaitegira eroan eben Ineseri egindakoa, eta, aipaturiko epaitegi horrek arrazoia emon eutson militante presoari. Jakina, asko haserretu ziren Espainiako gobernariak, eta errekurritu egin eben epaitegiaren ebazpena.Bihar, hilak 20, ezagutuko ei dogu Estrarburgeko epaitegiaren azkenengo ebazpena;  horrek aldaketa nabarmena ekar lezake euskal presoentzat.

Itzelezko presioa egiten dabil Espainiako Gobernua Estrasburgeko epaitegiren gainean. Presio zuzenak eta zeharkakoak, esaterako, hainbat estatuetako herrialdetako barne ministroekaz bildu ei da Jorge Fernandez Espainiako Barne ministroa. Ezagutu dogu, baita be, hainbat hedabideekaz elkartzen ibili dala aipaturiko ministroa alarma soziala sortzeko laguntza bila. Egia esan, Domekako egunkari batzuk irakurrita morroi fidelak direla argi gelditzen da.

Hedabide horietan, Parot Doktrinaren desagertzeak ekarriko lukeen eragina nabarmentzen ibili ziren, zenbat bortzatzaile askatuko eurien azpimarratuz. Ahaztu egin jakie Parot ETAko kidea dala, eta bere izena daroan “doktrina”  hori euskal presoentzako beren-beregi egindako salbuespeneko legea dala.

Inolako zalatza barik, oso garrantzitsua izango da biharko ebazpena euskal presoentzat, abiatu dan prozesu politikoentzat eta, azken batean, Euskal Herriarentzat. Bai, lagunok, aitortu behar dautsuet urduri nagoela, eta zuek?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s