197/2006 doktrina eten. Presoak Herrira, atzo Igorren

Irudia

Euripean burutu zan kontzentrazinoa. Jarraian amaieran irakurritako testua:

Apirila amaitzen ari da eta dagoeneko #M18Plazara ekimenaren prestaketan buru belarri gabiltza. Datorren maiatzaren 18an Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotara euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria jendarteratuko duen mobilizazio deszentralizatua.

 

Espetxe politikaren aurpegirik krudelena ikusi dugu azken asteetan, ondorio latz eta atzeraezinak pairatuz eta etengabe tragediarekin harremanetan. Horren erakusle dira Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak, Bigarren Ibarra edo Jabi Martinez Izagirreren gertukoek izandako istripuak edo Puerto, Sevilla edo Mureten emandako eraso fisikoak. Garaia da giza eskubideak era nabarmenean urratzen dituzten salbuespeneko neurriekin amaitzea. Euskal jendarteko zati handi baten sufrimendua eta antsietatea luzatzeaz gain, konponbidea eta bakea definitiboki lortzeko bidean traba besterik ez dute egiten.

 

Herriraren aburuz, Madrilen eta Parisen nagusi den eskubide urraketa eta inboluzioaren aldeko jarreraren aurrean, herritarren protagonismoa da errezetarik onena. Espazio berriak ireki, adostasunak handitu eta jendartearen baitan espetxe politikaren erabateko aldaketaren alde dagoen aldeko iritzia modu eraginkorrean artikulatzeko. Horiek horrela, gauzak bertatik bertara egitearen aldeko hautua egiten du. Konponbidea eta bakearen bidean, euskal preso politikoen eskubideak errespetatuak izan behar direla hedatzearen beharra gure herri, auzo eta hirietako espazio guztietara eramanez.

 

Gero eta eragile gehiagoren inplikazioaren bidez, gure aldarriak modu eraginkor, gertuko, inklusibo, erakargarri eta enpatikoan bizitza sozialeko esparru guztietara helaraziz. Harreman, eguneroko lana eta komunikazioaren bitartez, gure herri, auzo eta hirietako eremu guztiak blaituz. Erreferentzia bilakatu behar dugu, lanerako esparru berriak eraiki eta konplizitateak josiz. Soilik horrela beteko ditugu plazak eta garrantzitsuagoa dena, espetxe politikaren aldaketa bultzatu, preso eta iheslarien itzuleran eta bakerako bidean berriro ere itxiko ez diren ateak zabalduko ditugu.

 

Maiatzaren 18an inflexio une eta aurrera urratsa suposatu behar du. Bilbo eta Baionako mobilizazio historikoetako adostasun sozial erraldoia Euskal Herriko plaza guztietara eramateko aukera bikaina. Mundu osora eraman nahi ditugun aldarri eta eskaerak dira, beraz arrazoi ezberdinengatik maiatzaren 18an Euskal Herritik kanpo dauden bizilagunei edota elkartasuna erakutsi gura duten pertsona guztiei, dauden tokian daudela kalera irten eta presoen eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatu dezaten.

 

Une zaila bizi dugu, bai politikoki bai sozialki, eta jakitun gara egoera honen ondorioak egunerokotasunaren baitan pairatzen duten milaka pertsona daudela. Era berean, euskal jendartearen baitan oso errotuta daudela espetxe politikaren aldaketa, gatazkaren ondorioei soluzio ordenatu eta definitibo bat emateko beharra eta konponbide eta bake agertokia erdiesteko nahia. Herritarren protagonismoa, mobilizazioa eta dinamika eraginkor eta inklusiboetan asmatzea ezinbestekoa izango da preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen eta Espainia eta Frantziako gobernuek mantentzen duten jarrera bortxatzaile eta negatiboarekin amaitzeko.

 

Bakoitzak bere esparrutik, dituen aukeren arabera eta egokien baloratzen duen ekarpena eginez, bultzada eta eimen guztiak aberasgarriak dira. Borondateen metaketa ezinbestekoa da, horregatik gonbidapen zabala egiten dugu Euskal Herriko txoko, herri, auzo eta hirietako pertsona, eragile, talde, ordezkari eta instituzioekin batera lan egiteko. Plazak bete nahi ditugu maiatzaren 18an, modu irekian, argian, koloretsuan, irmoan eta masiboan. Aldaketaren nahia eta beharra irudikatu nahi. Onerako den aldaketa, giza eskubideak, konponbidea eta bakearen alde.

 

#M18Plazara

 

Herrira

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s