“Alternatibak ezagutu eta eraiki” jardunaldi interesgarriak atzo Igorren Axularrek antolatuta

Bi topikogaz hasiko gara. Lehenengoa: jentea ez da mugitzen. Bigarrena: herri mugimenduek ez deukie alternatibarik. Bada, bi topikook zalantzan jarri ebezen atzo Igorren Axular Kultur Elkarteak antolatuta jardunaldiek. Esperientzia ugari eta anitzen barri jaso genduan Kultur Etxean, egun osoan zehar.

11:00etan hasi zirean saioak, eta Axularreko Maitane eta Garaziren aurkezpenaren ostean, Igorreko Lurrarinak Gazte Asanbladakoek hartu eben berbea. Iratik egin eban aurkezpena, taldeko kideak inguruan. Bideo baten bidez, euren ibilbidearen barri emon euskuen: sorrera 2009ko aprillean, pasibotasuna astintzeko helburuagaz; egitasmoa herriari eta inguruko gazte asanbladei aurkeztuteko helburuagaz egindako bazkaria; irteera Lemoako gaztetxekoek ekitaldian oparitutako zuhaitza Mandoian landatzeko; Lurrarin-rock; bertso-afaria; bingoa, euskararen aldeko graffitia (futbol zelaiko horman margotuta dagoen “Busti zaitez euskararen uretan”), lip-dubean parte-hartzea, aurtengo inauterietako karro-jira (murrizketak hezkuntza eta osasungintzan, etxe kaleratzeak eta bankuen jarrera salatu ebezan gazteek umore onez)… Eta amaituteko, euren azkenengo proiektua, batukada, datorren astean hasiko direan jaietan aurkeztuko dabena. Ateak zabalik daukiez eta astean birritan entsaietan dabe, eguenetan 18:30etan eta zapatuetan 11:00etan, eguraldi ona egiten dauenean jubilatuen ostean eta txarra egiten dauenean, eskoletan. Jaietarako, egitarau berezia prestatu dabe. Eguenero egiten dabez batzarrak 19:00etan Kultur Etxean.

Ostean etorri zirean Lemoako gaztetxekoak. Kepa, Iraia eta Pablo etorri zirean, gazte-asanbladaren 14 urtetako historia luzean proiektuan ari diren hiru belaunalditako hiru kide. Ibilbide luze eta aberatsa. Gauza bat nabarmentzekotan, sano garrantzitsua dala edozein ekimen burutzerakoan jendeak ondo pasatzea, antolatzaileek barne.

Gaztetxeen ostean, auzolan ekimenen txanda heldu zan. Igorren burutzen daben iturrien txukuntzearen inguruko auzolana aurkeztu eben Iñaki, Jesus Mari eta Klaudiok. Domeketan alkartzen dira eta honezkero sei iturritan ibili dira, garbitu eta txukuntzen.

Auzolanaren inguruko bigarren egitasmoa Dimako herri-liburutegia izan zan. Eider, Irune eta Bego hurreratu zirean euren esperientziaren barri emotera. Diman baegoan liburutegia, baina itxita egoan 2001etik. 2011n, azkenengo gobernu aldaketagaz, 6 lagun hasi zirean alkartzen liburutegia auzolanean zabaltzeko helburuagaz. Boluntario kanpainaren ostean, 36 pertsona topatu ebezan herrian egitasmoan parte hartzeko prest eta egitasmoa bono laguntzakaz finantziatu eta behar debalde egin ostean, aurtengo urtarrilaren 7an inauguratu eben. Finantzazioaren inguruan, gogoratu behar da Dimako Udalaren kudeatzaileek (EAJkoak orduan) sano egoera ekonomiko txarrean itxi ebela Udala, itzelezko zorrakaz. Gaur egun boluntarioak dira egitasmoan parte hartzen daben guztiak. Astelehenetik barikura egunean bi ordu zabaltze daben liburutegia (16:30etatik 18:30etara) eta zapatu goizetan 11:00etatik 12:00etara. Ikasgela moduan be erabiltzen da, ordutegi zabalagoagaz. Zabaldu ebenetik 269 bisitari eta 100 bazkide dituzte eta 123 mailegu burutu dabez. Umeentzako ekintzak be egin dabez. Eta aurrera jo gura dabe. Euren hurrengo pausoak, ikasgela eta KZgunea zabaltzea dira.

Honen ostean, Pili eta Idoiak Noka talde feministaren ibilbidea aurkeztu euskuen. 2006an sortu zan hausnarketarako talde moduan. Denboragaz, ekintza ezberdinak burutzen hasi zan. Igorren burututako Berdintasun diagnostikoa eta planaren ostean, “taldea barriro sortu” zan. Hausnarketa prozesua burutu eben 2011 eta 2012an. Egun, Nokak ez dau bere burua emakume talde moduan definitzen, talde feminista moduan baino, hortaz, gizonezkoek zabalik ditue ateak. Orain arte alkartzen direnak andrazkoak dira danak. Azkenengo kurtsoan, azaroaren 25a (biolentzia sexistaren kontrako nazioarteko eguna) eta martiaren 8ko mobilizazinoetan parte hartu dabe, eskualdeko beste alkarte eta instituzino batzukaz batera. Diman tailerra egin eben martian, “Genero identitateen kuestionamendua gorputzetik abiatuta”. Andrazkoen sexualitaterako eskubidea eta ugalketa eskubidearen inguruan be badabiz, zineforuma zein Begiturako gutunak erabiliz. Indarkeria matxistaren inguruan, salaketa publikoa eta jaiei begira egindako ekimenak aipatu ebezan. Aurten, gaiaren inguruko protokoloa landu dabe Igorreko jai batzordeagaz batera, ligoteo sanoa aldarrikatuz.

Honenbestean amaitu zirean goizeko saioak. Herrikoan bazkaria egon zan, eskualdeko produktuakaz, pasta, oilasko gisatua eta gatzatua.

Arrastian, Iruñeatik etorritako herri-kooperatibakoen txanda izan zan, autoenplegua, asanblada, txanpon askea eta antzerako elementu alternatiboak uztartzen dauzen egitasmoa.

Igitie nekazari eta abeltzain agroekologikoen alkartea izan zan hurrengoa, Aner eta Ikerren ahotik. Urtebeteko ibilbidean, lau lantalde ipini dabez martxan. Lehenengoa, merkaturatzea. Hemen sartuko gendukez kontsumo taldea (10 familiak hartzen dabe parte honetan) eta zapatu goizetan egiten hasi diren bertoko produktuen azoka, Agirre Lehendakarian. Bigarrena lur poltsak. Hirugarrena, jantokiak eta laugarrena, formazinoa. Agroekologikoa elikadura burujabetzagaz lotu eben, zigilu ekologiko hutsetik harago joatearen beharragaz.

Arratian lan eta bizi, eragile, sindikatu eta norbanakoen bilgunea izan zan hurrengo esperientzia, Ariane eta Ihintzaren eskutik. Iazko irailaren 26ko greba batzordetik sortua, hiru hilabetetako ibilbidea dauka taldeak. Egoera sozioekonomiko txarra salatu eta alternatibak sortzea da euren helburua. Arratia daukie eragin esparru, eta helburua, egoera sozioekonomikoari erantzun, krisia salatu eta egoearari alternatibak emotea. Enpresetako egoera gero eta txarragoa da, murrizketak sektore publikoan… Horretan dabizen talde eta eragileak batu beharra aipatu eben. Euren helburuak batetik, koordinazinoa, eragile asko dagozalako beharren alkarren barri gitxigaz. Bigarrenik, eraso zuzen eta egoerari erantzutea, mobilizazinoa eta kontzientziazinoaren bidez. Eta hirugarrenik, alternatibak eraiki egungo egoerari, beste eragile eta ekimen batzuk babestuz.

Manifestu bat idatzi eta atxikimendu kanpaina ipini dabe martxan alkarteen artean, eta harrera ona eukin dau. Maiatzaren 30eko grebagaz bat egin eta berau sustatuteko ekimenak be egin dabez. Hemendik aurrera, eraso zehatzei erantzutea bideratuko dabe. Cementos Lemonako beharginek 6 hilabete baino gehiago egin dabez greba mugagabean eta egun, Incoesa eta Alfus burruka gogorretan murgilduta dagoz, itxialdian eta greba mugagabean. Azkenengo hamarkadan Arratian langabezia zenbat igon dan erakutsi eben. 2001ean 225 langabetuta egoazan Arratiako 8 herrietan (errejistratuta, 142 andra eta 83 gizon). 2011an aldiz, 766, horreeitatik 380 andrak eta 386 gizonak.

Amaitzeko, Igorre bizirik  herri-plataformaren aurkezpena egin eban Unaik. Igorreztar batzuen ingurumenarekiko interesa eta basoen inguruko jakinmina kokatu ebazan alkartearen sorreran, orain dala urtebete inguru. Alkartearen ildoak aurkeztu ebazan jarraian. Alde batetik, “zero zabor” filosofiaren ingurukoa. Honen inguruan, Garbitania eta Garbiker-eko kideekaz mahai-ingurua egin eben igaz, hondakinen bilketaren inguruan dagozan eredu desbardinak erakusteko. Egun, Mankomunitateak martxan ipinitako boskarren edukiontzi edo kontenedorea aztertzen dabiz. Honen inguruan, boskarren edukiontzian hondakin organiko sukaldatuak bota ahal izateko kanpaina bideratuko dabe (orain teorian ez dabe isten). Bigarren ildo moduan, basogintza eredu barriak. Honen inguruan, otsailean burututako jardunaldiak aipatu ebezan.  Eta hirugarrenik, energia. Arlo honetan, Igorretik (Urkuzutik) pasatuko dan goi-tentsinoko linearen gaia aipatu zan. Honetaz aparte, frackingaren inguruan egindako beharra (mozinoa, hitzaldia eta buzoneoa). Gas ustiaketen inguruan, Pagomakurren zundaketak egiten hasiko direala aipatu eben.

Eta Kultur Etxeko saioak amaituta, etxebizitza-eskubideari buruzko parodia herrikoko eskaileretan. Hipotekaren kate astunean harrapatuta geratzen den bikotea, etxe hutsen mamua, dirua baino ez daukien bankari miserableak, familia bat etxetik botatzen daben ertzain “txukunak”… eta amaieran, okupazinoaren aukera! Umore ona jardunaldi beteak borobiltzeko. Egon, badaude alternatibak! Eta badaude alternatiba hauek lantzen ari diren talde eta eragileak!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s