Badatoz Igorreko jaiak, txupinazoa barikuan

Barikuan hasiko dira Igorreko jaiak eta bagillaren 16ra arte danetik eukingo dogu herrian, adin eta gustu guztietako jendearentzako. Hilabeteak daroaz jai-batzordeak beharren, auzolan ariketa erraldoian. Zezeillean hasi ebezan batzarrak, eta egitaraua osatzeaz aparte, jaiak finantzatzeko hainbat ekimen ipini dabez martxan: errifen zozketa, jaietako zapien salmenta, egitaraua jasotzen dauan aldizkaria herriko komertzio eta enpresen publizidadeagaz eta azkenik, txozna. Berba bitan, itzelezko beharra, zoriontzeko modukoa.

Hamarnaka lagunen ehundaka ordutako beharra, auzolanean eta txakur  txiki bat kobratu barik, ahal danik eta jairik onenak, herrikoienak eta partehartzaileenak eukin daiguzan. Eredugarria benetan eta eskerrik beroenak blog hau egiten dogunon partetik jaien antolaketan buru-belarri ibili zarien guztiori. Itzelezko altxorra daukagu herrian, gozatu daigun! Jaiak, herritik eta herriarentzat.

Jarraian, jai-batzordeak prestatutako egitaraua. Honetaz aparte, jakin dogu Lurrarinak gazte asanbladak ekintza bereziak antolatu dauzela, Ernai-koak eta Herrira-koak be badabiz zeozetan…

igorreko_jaiak_2013 egitaraua

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s