Iribarre margolariak Curtiseko gartzelan. Biba zuek!

Sorpresa egon zan aurreko zapatuan Curtiseko gartzelan. Lasai antzean sartu ziren senitartekoak eta lagunak, bertan  preso dagozan militante abertzaleekaz tartetxo xume bezain sakona konpartitzeko. Euskal Herritik Curtiseraino dagozan 534 kilometroak egiteko behar diren 6 ordu inguruak emon ostean, eta bidean 65 euro utzita -gasolinean bakarrik- helburua beteko dabe haraino joandakoek.

Orduko horretan, gainera, oso hurbila dan jendea egon zan bertan, lantzean behin egiten dauzena lez. Sorpresa, ordea, urtekeran euki eben bisitakoek. Urteterakoan argazki honetako pintada ikusi ahal izen eben ziegazuloak gordetzen dauen hormatariko baten.

Curtiseko horma

Senitartekoak eta lagunak espetxe barruan itxita, eta sekulako bidaia aurretik eukinda be, iribarre konplizea aurpegian marraztute itzuli ziren Curtiseraino joandakoak etxerantza; zelan ez… “herriak” ekintza baketsu bezain eraginkorra burutu berri  eban. Badakizue “la colaboración ciudadana”…

Asteburutako plana errepidean daukazuenoi, kontuz ibili autoekaz, mesedez; besteoi, barriz, ba hori, kontu handiagoagaz. Segidu ba,  iribarreak margozten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s