Eraldaketa martxan 2011-2015. Koloretako Arratia aldarrikatu eben EHBilduk eguenean

Eguenean burutu zan ekitaldia Dimako frontoi txikian, Laura Mintegi lehendakarigaia eta Arratiako herrietako ordezkariekaz.

01 Oholtza hutsik 03_1 Igon aurretik

Illart Gumuzio eta Irati Astondoan bertsoakaz hasi zan ekitaldia.

02 illart 03 Irati

Bedia, Lemoa, Igorre, Dima, Arantzazu, Artea, Areatza eta Zeanuriko ordezkariek koloretako puzzle bat osatu eben Arratiako mapagaz, bakotxak bere herriaren mapa ipinita. Bien bitartean, testu bat irakurru eben.

04 Zeanuriko pieza 05 anuska

Udalak beharra eta konpromisoa eskatzen dauz. Horren jakitun egin genduan bat Bilduren proiektuagaz. Eta ezinbesteko ikusten dogu norabide garbia markatuko dauan iparorratza. Horixe izan zan gure herri-programa, Zeanurin eraldaketa martxan ipinteko tresna.

Alkatetza ez lortzeak ez gintuen desanimatu. Arin ikusi genduan baegoala zer hobetu, astindu bat behar ebala funtzionamenduak. Eta astindu hori emoteko prest gengozan gu, ideiakaz, gogotsu eta energiaz beterik.

Udalari gauzak egitea proposatuko deutsa, aurrekontu parte-hartzaileakaz egin dogu moduan, eta eurak egin ez badabe, geuk egin dogu. Eta ikusi dogu, herritarrek sano ondo baloratzen dabela gure bidea eta beharra. Jarraituko dogu, gero eta energia gehiegogaz, ez eizuela dudarik eukin.

06 beñat eta jasmina

Herri bizia eta kaletarra gurea, Areatza. Aberastasun handia da hori. Bizirik dago herria, bizi gura dau eta hori igartzen da. Holango herriak maite doguz guk, biziak eta koloretsuak. Instituzinoek euren ekarpen ezinbestekoa egin behar dabe arlo honetan, herritarren gogo eta inkietudei bide emon eta gauzak egiteko aukerak eskaini. Herritarrei gauzak erraztu, euren gogoak ureztatu eta ongarriztatu, beste leku askotan emoten diren traba eta jarrera itxiak gaindituz.

Elkarlanaren bidez lortu ahal dalakoan gagoz. Horixe egin dogu guk gure herrian. Herritarren arteko harremanak bultzatu, sare sozialak indartu, herriari bizia, ondino eta gehiago, emoten ahalegindu. Iluntasuna garaitu eta koloretako Areatza eraikitzeko, gure harritxoa ipini.07 artea

Badago alternatiba, udaletxeetako kontuak beste modu batera eroateko. Argi ikusten dogu orain arteko eredua zaharkitua dala, grisa, ur geldi eta hila. Artean gauzak aldatzeko gogoagaz heldu ginen udaletxera, indarrak batuta. Eta aurrean, horma bat topatu dogu, agintekeria eta itxitasunaren horma. Frontoi ondoan dagoen eraikineko ateak herritarrari zabaltzea zan helburua, eta horretan saiatu gara.

Ez da batere erraza izan, askotan emoten dau burokraziaren makina herritarrak zapaltzeko prestatuta dagoala, gauzak beti bardin jarraitu dagian. Ezinezkoa dala ezer aldatzea. Baina badagoz zirrikituak, behar eta ahaleginaren bidez iluntasuna argitzeko balio dabenak. Eta horrexek baliatu doguz bi urte honeitan. Hemetik aurrera be beharren jarraituko dogu, zirrikituak handituz, argia sartu dadin, horma pitzatu arte.

08 arantzazu

Herri txikiak atseginagoak dira bizitzeko, inguruagaz lotura handiagoa, mundu guztiak alkar ezagutzea… Herritarren beharrak be handiagoak ei dira herri txikietan. Arantzazun, itzelezko ilusinoagaz sartu ginean udaletxera, beharrerako gogotsu. Eta martxan hasi ginen, ideia eta proiektu barriekaz.

Zoritxarrez, aurrez aurre topatu genduan betiko eskoia. Gauzak goitik behera kontrolatzen ez badauz, inolaz onartzen ez dauzan jauntxokeria (gurean, eta berba bat asmatuz, “anderekeria”). Debekua bata bestearen ostean, zein baino zein absurdoagoak. Kalea eta espazioak ez ei ziren herritarrenak, aspaldiko garai grisetan antzera.

Zorionez, dana ez da txarra izan. Herritarrek erantzun egin dabe. Arantzazuarrak bidelagun izan doguz abentura honetan, eta euren berotasunagaz saritu dabe gure ahalegina. Konfidantza erakutsi dabe. Badakigu herrigintzan sakontzea dala bidea, oposizinoan egonda be. Beharrak, emoten dauz bere fruituak.

09 igorre

Eraldaketa martxan ipinteko ezinbesteko osagaia dago, gauzak egiteko modua erdigunean ipini eta gestino parte-hartzailea bultzatu. Politika egiteko modua fundamentala da. Adibidez, sei urtez burutu dira Igorren aurrekontuak modu parte-hartzailean, udaletxeko kontuak herritarrei hurreratuz. Aldaketa handia dakar honek leku gehienetan dagoen iluntasunaren aurrean. Legegintzaldi honetan, bidea sendotu gura izan dogu Igorreko parte-hartze sistema osatuz. Herritarrak alkartu eta danon artean herriko partehartzeak zelangoa izan behar dauan erabaki. Egitasmo honen fruitua izan da Igorreztarron batzarra. Herritarrei lepoa emonda dabizen instituzinoen aurrean, pertsona eta bere beharrizanak erdigunean kokatuko dauzan parte-hartzea bultzatu.

Zorionez, ez gara bakarrak, ez gara irla isolatu bat, eta harro esan geinke eredu parte-hartzailea inguruko herrietara be badoala zabalduaz apurka apurka. Gauzak, apurka apurka, aldatuaz doaz Arratian.

10 Dima11 dimako pieza

Itxura batean, eurak baekian udalak zelan eroan, guk ez, eurak zirean gestore onak, gu ez. Eta herentzia itzela itxi euskuen. Itzela ez kalidadez, tamainuz baino. Itzelezko zorra eukan Dimako udalak, urteetako fakturak ordaindu barik. Eta orduan, bi gauza egin genduzan, lehenengoa, herritarrak informatu, Udalaren egiteko gaitasuna kolokan isten ebalako zorraren kate luzeak.

Bigarrena, egoerari buelta emotea, zenbaki guztiak goitik behera zehatz aztertu eta konponbidea lantzen hasi. Gastuak kontrolatu eta zorra kenduz joan. Eta horretan gabiz, apurka apurka, norabide argiagaz. Iraganaren hipoteka astunak atzean itzi eta etorkizuna urratzeko ilusinoagaz.

Irakasgai garrantzitsua emon dausku honek, diru barik be gauzak egin leikezala, proiektuak aurrera atara, horretarako borondatea eta determinazinoa daukiezan herritarrak baldin badagoz. Eta guk, zortea izan dogu, hainbat herritar inplikatu direalako beharrean borondatez eta determinazinoz.

12 LEmoa13 Lemoa atzetik

Grisa ei da gure herria, Lemoa. Fama horixe daukagu. Oin dala urte bi udaletxera sartu ginenean baltza zala konturatu ginen, gestino ilun eta opakoaren baltza. Eta horren erakusgarri, adibide bi baino ez, danon diruagaz gitxi batzuentzako erositako puroak eta luxuzko afariak egiteko txokoa. Hasierako harridura eta hasarrea kendu barik, beharren hasi ginan, gestino ilunaren grisa egitasmo ilusionagarrien koloreez ordezkatuz.

Beste era bateko Lemoa eraiki gura genduen, lemoaztarrakaz batera lemoaztarrentzako. Udaleko ate eta leihoak zabaldu genduzan, informazinoa zabaldu eta gardentasuna handitu, plenoak sarriago egin, parte hartzearen bidetik lehenengo pausoak emon. Eta herritarrengandik sorpresa atsegina jaso dogu. Jakin gura dabe, parte hartu gura dabe. Eta guri, honetaz harrotzea baino ez jaku gelditzen. Hemen gagoz, eta gelditzeko etorri gara, erduzie geugaz!

14 Bediako pieza15 Bedia

Errepidea Bedian. Enplegu suntsiketaren grisa. Incoesa eta Alfuseko beharginak zutunik, burrukan, greba mugagabean. Ez dabe ez kaleratzerik ez deslokalizazinorik onartu gura. Bedian, Arratian egin gura dabe lan, eta bertan bizi, gure antzera. Berton errotuta dago gure bizitza proiektua.

Jentearen kontrako eraso honen aurrean jarrera neutrala aldarrikatzen dabe batzuk. Erdian gelditzea, Jesukristo bi lapurren erdian egon zan antzera. Guretzako, ez da posible. Ez da posible diruzalekeria hutsagaitik kaleratu dabezan langileak eta dirua pilatzea beste ametsik ez daben enpresariak maila berean ipintea. Honetan be, busti egin behar dogu. Gure herriotako enplegu suntsiketa gelditzea danon beharra da, batez be, instituzinoetan gagozanona. Erasoei erantzun eta alternatiba eraikitzen joan, pausoz pauso, burrukaz burruka.

Kantarien txanda izan zan gero.

17 atzetik 18 aurkezlea 19 kantariak

Eta ostean, eguneko gonbidatua, Laura Mintegi EHBilduko ordezkaria.

16 laura 21 IMG_2731 22 IMG_2736

Amaieran, piketako zeozer eta Eskastrikoen umore eta giro ona.

23 IMG_2758 24 IMG_2753 25 IMG_2760 26 familia argazkia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s