Lemoako Udalaren “gestio eraginkorra” EAJren agintepean: 24.000 euro edaritan, 50.000 kilometrajean…

Pasau dan astean prentsaurrekoa egin eben Lemoako udal ordezkariek aurreko legegintzaldian, EAJren agintepean, Udalak burutu zituen gastu batzuk aipatuz. 24.000 euro edaritan, 50.000 kilometrajean…

Akaso legala izango da hori, baina guri, bizimodu duina izateko behar gogor egin behar daben herritarrei aurpegira barre egitea dala iruditzen jaku.

Ez da lehenengo aldia Lemoan antzerakoak salatzen direna. Gogoan daukaguz txoko ilegala (eta zuritzeko edo emondako azalpenak), purotan gastatutako 16.000 euroak eta bazkaritan gastatutako 48.000ak. Ondorio bakarra, Xabier Beobide aurreko alkateak alderdiko karneta entregatzea izan zan. Gatxa, sano gatxa egiten jaku guri hori “ustelkerriaren kontrako burruka eraginkorra” dala sinistutea.

Igorren be salatu dabez herritarrek antzerako kontuak. 2005eko azaroan, Joseba Ipiñazar EAJko alkateak urte betean bazkaritan 5.500 euro gastatu ebezala salatu eban Igorre Ezkerretik plataformak.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s